Euskal Literaturaren Giltzarriak: Poesia Soziala eta Abangoardia

Hizkuntza eta literatura4,27 KB

Poesia Soziala

Poesia soziala kritika, salaketa (nekazari eta langileen egoera eta agintarien moraltasun falta) eta informazioa uztartzen dituen mugimendua da.

Ezaugarriak

  • Nekazarien eta langileen egoeraren salaketa.
  • Bizitza oso gogorra zela.
  • Egoera txarra zenez, jendea baztertzen zuten. Emakumeek ezin zuten lan egin gizonaren baimenik gabe, ezin zuten etxetik alde egin.
  • Bakardadea.
  • Etsipena.
  • "Ni"-a bilatu beharrean, idazlearen arazoa aurkitu behar da.
  • Irakurleen arazoa.
  • Hizkera sinplea.

Gabriel Aresti

Bilbon jaio zen. Berak ez zekien euskaraz, bere gurasoek ez zekitelako. 12 urterekin berreskuratu zuen euskara. 21 urterekin bere lehen poemak argitaratu zituen. 31 urterekin egin zuen bere libururik garrantzitsuena, Harri eta Herri. Denetarik idatzi zuen: poesia, narrazioa, antzerkia eta saiakera. Itzultzailea izan zen, literatura unibertsaleko hainbat lan itzuli zituen. Euskaltzaindiko langile izendatu zuten, euskara batua bideratzeko. 41 urterekin hil zen, 1975ean. Abertzalea zen, baina beste era batekoa; komunista zen.

Nire aitaren etxea

Laburpena

Bere aitaren etxea defendatzeko dena arriskuan jarriko du. Gauza materialak utziko ditu. Armekin defendatuko du. Gorputz-atalak arriskuan jarriko ditu. Bizitzarekin eta arimarekin. Azkenik, bere tribu osoa edo familia osoa galduko du. Bere aitaren etxea Euskal Herria da.

Ezaugarriak
  • Salaketa: Euskaldunen egoera salatu nahi du eta gai horretako justiziaren aurka kritikatu.
  • Bakardadea: Bakarrik dago. Bere familia galduko du. Lehen pertsona singularra.
  • Gerraren oroimena: Armak aipatzen dituenean.
  • Ez dago guztiz etsituta. Itxaropena dauka.
  • Mezua: Euskal Herria egoera politikoagatik oso txarto dago eta ahalegin guztiak egingo ditu Euskal Herria ez galtzeko, arima galtzeko prest dago Euskal Herria salbatzeko.
  • Hizkera sinplea da. Euskal Herriari buruz hitz egiten bazuten, kartzelara eramaten zituzten.

Daniel Landart

Nafarroa Beherekoa da. Aldizkari desberdinetan bere lanak argitaratzen zituen. Antzerkian eta olerki-gintzan aritu da. Euskal kulturaren sustapenean aritu da. Poesia liburu bat idatzi zuen: Hogei urte.

Bihar

Laburpena
  1. Euskal Herriko lanbide tradizionalei buruz hitz egiten du eta betiko mantenduko direla esaten du.
  2. Haurrak negar egiten zuten. Gazteak eskolan zer egiten zuten esaten du. Euskara debekatuta dago eta bihar euskara ikasiko dutela.
  3. Langileak, zaharrak eta herri guztia egoera txarrean daude, ez daukate askatasunik, baina bihar langileek eta zaharrek irabaziko dute.
  4. Euskal Herriari buruz hitz egiten du. Lantegiak sortuko dituztela eta jendea herrian geratuko dela.
  5. Garai honetako katolizismoa nahiko faltsua zen. Eskolan erlijioa ikasten zen derrigorrez eta oso kontrolatuta zegoen. Baina bihar askatasuna lortuko dute.
  6. Guk barrutik aldatzen ez bagara, kanpokoa ere ez da aldatuko. Bestea errespetatzen ez badugu, ez dugu etorkizun on bat lortuko. Guk aldatzen ez badugu, herria suntsituko da.
  7. Hasieratik hasi beharko gara, guztiok batera.
Ezaugarriak
  • Salaketa: Langileek eta zaharrek diru gutxi irabazten dute, askatasun falta. Iparraldean lantegiak falta dira eta gazteak herritik alde egiten dute lana bilatzeko.
  • Askatasuna behar dutela. Bizitzeko egoera gogorra. Emigratu behar dute.
  • Marginazioa bazegoen neska eta mutilen artean; ezin ziren musukatu kalean.
  • Ez dago gerraren aipamenik.
  • Etsipena amaieran agertzen da, baina beste guztia itxaropena da.
  • Euskara sinplea da, dena ulertzen dugulako, Iparraldeko hitz batzuk izan ezik.

Abangoardia

Joxean Artze

Gipuzkoakoa zen eta euskara batuan idazten zuen. Euskal Herritik kanpo bizi zen, Ingalaterran. Urtarrilean hil zen, 75 urterekin. Kantagintzan ibili zen eta talde bat sortu zuen: Ez dok amaitu. Talde honetan letrak idazten zituen eta txalaparta jo. Musika, dantza eta poesia uztartzen zituen.

Surrealismoa

Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia dira mugimendu honetako ordezkari nagusiak.

Deskargatu

PDF Word HTML