Euskal Literatura XVIII-XIX. Mendeetan

Beste atzerriko hizkuntzak3,26 KB

XVIII. mendeak Ilustrazioa izeneko pentsamendu-korrontea ekarri zuen, eta hori ona izan zen kulturarentzat, pentsalari ilustratuek kultura indartu nahi baitzuten. Baina horrekin batera, Espainiaren eta Frantziaren arteko gerra gertatu zen. XIX. mendea hasi zenean, berriro lehiatu ziren Espainia eta Frantzia. Gerra hartan, epaile eta elizgizon asko komentuetatik bota, jazartu edo erbesteratu zituzten. Urte haietan ere euskarazko idazleak egon ziren, eta Juan Antonio Mogel da aipagarriena.

Juan Antonio Mogel

Juan Antonio Mogel Urkiza Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1745ean. Apaiza izan zen hil zen arte, eta hasieran gipuzkeraz idatzi arren, bizkaieraz idazten zuen.

Mogelen Harremanak eta Ideiak

Manuel Larramendi ezagunenaren jarraitzailea izan zen. Euskal Herriko Adiskideen Elkartea erakundearen helburuetako bat herritarren ezjakintasuna desagertzea zen, eta Mogelen idazkien asmo nagusia didaktikoa zen. Humboldt alemaniarra zen orduan euskararen ikerle nagusietako bat, eta Mogel haren laguntzailea izan zen. Humboldten uste bera zuen Mogelek: euskara zela Penintsula osoan hitz egiten zen hizkuntza. Teoria honen izena Euskoiberismoa da.

Juan Antonio Mogelen ilobak, Juan Jose Mogelek, asmo didaktikoz idatzitako bi liburu utzi zizkigun. Bizenta Mogel, aldiz, euskal literaturan idatzi zuen lehen emakumea izan zen.

Hainbat liburu... eta lehen nobela?

Bizitzako azken urteetan kaleratu zituen bere obra guztiak, euskaraz zein gaztelaniaz. Erlijio-gaikoak dira (adibidez, Confesio ona), historia txiki bat, eta Peru Abarca.

Peru Abarca liburuaren azalpena

Liburu honek helburu didaktiko argia du. Maisu Juan Barberua da -orduko zirujau antzeko bat, eskolatua eta kaletarra- eta Peru baserritarraren arteko elkarrizketa da. Maisu Juanek ideia ilustratuak defendatzen ditu; Peruk, aldiz, tesi tradizionalista, baserritarra.

Beranduago, Sabin Aranak EAJ-PNV sortu zuenean, lehen nazionalistek tesi hau defendatu zuten.

Peru Abarca-ren balioa

Peru Abarca baliotsua da, XIX. mendeko bizitza eta ohiturak ongi deskribatzen dituelako. Baina horretaz gain, asmatutako pertsonaien arteko fikziozko istorio bat kontatzen duenez, euskarazko lehen nobelatzat hartu izan da. Gaur egun ez da horrela jotzen. Obrak ez du narratzailerik, eta elkarrizketa hutsa da.

Beste idazle aipagarri batzuk

  1. Pedro Antonio Añibarro

    Pedro Antonio Añibarro bizkaitarra da. Gramatikak, hiztegiak, eta abar idatzi zituen. Asmo didaktikoa nagusitu zen berarengan, eta bere hizkera Mogelena baino dotoreagoa zen. Escu liburua da ezagunena.

  2. Joaquin Lizarraga

    Joaquin Lizarraga. Nafar apaiza izan zen. 60 urtez aritu zen Iruñearen ondoan dagoen Elkano herrixkan. Ez zuen libururik argitaratu, baina bere doktrina azaltzeko idatzi zituen eskuizkribuek 5.000 orritik gora biltzen dituzte. Iruñea inguruko euskara aspaldi desagertu zen, eta bera da lekuko bakarra.

  3. Juan Bautista Agirre

    Juan Bautista Agirre. Asteasun jaio zen apaiza. Gipuzkoarra zen. Sermoilaria ona izan zen, eta Gipuzkoan gehien erabilitako doktrinetako bat idatzi zuen.

  4. Iparraldeko idazleak: Martin Duhalde

    Martin Duhalde apaiz lapurtarra izan zen.

Deskargatu

PDF Word HTML