Euskal Literatura: Idazleak, Lanak eta Garrantzia

Beste atzerriko hizkuntzak2,91 KB

Euskal Literatura: Galderak eta Erantzunak

Lore Jokoetan saiatutako 3 idazle

  • Joan Batista Elizaburu
  • Felipe Arrese Beitia
  • Gregorio Muxika

Nor izan zen Jose Aristimuño (Aitzol) eta zer zor diogu?

Jose Aristimuño (Aitzol) apaiz bat zen. Haren kemenari zor diogu, batik bat, 1935 eta 1936an Donostian izandako I. eta II. Bertsolari Txapelketen antolamendua. Baina, batez ere, Olerti Egunen bitartez euskarazko poesiari eman zitzaion norabide berria.

XIX. mendeko prosa ez-erlijiosoa: egileak eta lanak

XIX. mendearen amaieran prosa ez-erlijiosoan nabarmendu ziren 3 egile eta horien idazlanak:

  • Jose Antonio Mogel: Peru Abarka
  • Joan Batista Azkanagerre: Atheka gaitzeko oihartzunak
  • Joan Piarres: Baigorriko zazpi liliak

Txomin Agirreren nobelak eta erabilitako euskalkiak

Txomin Agirrek utzi zizkigun nobelak eta erabili zituen euskalkiak:

  • Bizkaieraz: Aunarmendiko Lorea eta Kresala
  • Gipuzkeraz: Garoa

Zergatik da garrantzitsua Agustin Amabitate Gerra aurreko giroan?

Gerraostekoentzat aitzindaria delako, eta idazterakoan darabilen ironia puntua eta kontatzeko era samur eta adierazkorra erabiltzen zituelako.

Ebaristo Bustintza (Kirikiño): lanak eta helburua

Ebaristo Bustintza (Kirikiño) hainbat aldizkaritarako eta, batez ere, EUSKADI egunkarirako artikulu labur, arin eta biziak atondu zituen, euskaraz irakurtzeko zaletasuna zabaltzeko asmoz. Lan horietako batzuekin Abarrak bilduma egin zuen.

“Haurtxo txikia sehaskan dago” kanta: egilea eta lana

Klaudio Sagartzazu izan zen egilea. Berez poema bat da, baina Gabriel Olaizolak musika jarri zion, eta ordutik Klaudioren lanik ospetsuena da.

Jules Moulier Oxobi apaizaren lan motak

Jules Moulier Oxobi apaizak bertsoa eraketa lanak egiteko baliabide bihurtu zuen, besteak beste:

  • Pastorala: Nola gauden euskaldun
  • Antzerkiak: Boz oihu, deidar, nigar…
  • Fabula: Alegiak

Olerkarien Belaunaldia: idazleak eta lan nagusiak

Olerkarien Belaunaldiko kide nagusiak eta haien lan bana:

  • Aitzol: Olerti Egunak (antolamendua)
  • Lizardi: Bihotz-begietan
  • Lauaxeta: Bide barrijak
  • Orixe: Euskaldunak (poema)

Lauaxetaren poesia liburua: “Bide Barrijak”

Lauaxetaren poesia liburua Bide Barrijak da. Ezaugarri nagusiak: Euskal baratzean landu gabeko lur berriak urratu nahi ditu, iturri herritarragoetatik edaten du, eta memento horretako kezka eta amets politikoak kanporatzen saiatzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML