Euskal Kultura eta Literatura: Gakoak eta Ezaugarriak

Musika2,47 KB

1. Unitatea: Bertsolaritza

Txirrita (1860-1936)

  1. Nekazaria sortzez, langile soila ogibidez.
  2. Eskolatu gabea.
  3. Maisutzarik gabe ikasia; bertsolari herrikoia eta berezkoa.
  4. Euskara aberatsa, erdarakadekin, baina oso bizia.
  5. Herri-herriko jende arruntaren pentsamoldearen ispilu.
  6. Umore jatorra eta ugaria; edonor astintzen du eta hitz mingarriak ere erabiltzen ditu. Satirako joera.
  7. Gai zabalak hartzen ditu.
  8. Musika arrunta.
  9. Usadiozko eskolaren eredu.

Basarri (1913-1999)

  1. Nekazaria sortzez, umetan kaletartua, kazetaria ogibidez.
  2. Eskolatua.
  3. Maisuei atxikia: Otaño eta Kepa Enbeita izan zituen ereduak.
  4. Euskara aberatsa, garbia, txukuna eta bizia.
  5. Pentsabide zehatza, gizon jantziaren argudioak.
  6. Serio antzean azaltzen da gehienetan: gizabidez eta errespetuz. Dramatikoagoa.
  7. Eguneroko gaiak; azken aldera batez ere, komunikabideetan azaltzen ziren berriak-eta.
  8. Musika aberatsa eta aukerakoa.
  9. Eskola berri baten sortzailea: gizarteko aldaketa soziokulturalak bertsogintzan txertatzen ahalegindu zen.

2. Unitatea: Juntagailuak

Juntadurazkoak

  • Emendiozkoak: eta.
  • Hautakariak: edo, edota, ala, nahiz, zein.
  • Aurkariak: baina, baizik, baino, ezpada.
  • Alborakuntza hutsa: (;).
  • Errepikapenaren bidez: bai... bai..., hala... nola...

6. Unitatea: Pastoralak

Pastoralak

Ezaugarriak

  • Erdi Aroan dute jatorria.
  • Pertsonaia historiko baten bizitza izaten da, gehienetan, argudioaren ardatza.
  • Bertsotan eginak izan ohi dira.
  • Bertsoak doinu jakin batez errezitatzeaz gain, kantuak eta dantzak tartekatzen dira ikuskizunean.
  • Urte bakoitzean, Zuberoako herri batek hartzen du pastorala antzezteko ardura.
  • Herritar guztiek hartzen dute parte pastoralaren antolaketan eta antzezpenean.
  • Herriko plazan antzeztu ohi dira, oholtza gainean.
  • Udan antzezten dira normalean, eta festa handia egiten da antolatu duen herrian.

8. Unitatea: Literatura

Literatura

Joannes Leizarragaren Iesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria (1571) da ezagutzen dugun lehen euskal itzulpena.

Bernardo Atxagaren Obabakoak liburua hizkuntza askotara itzuli da, 25etik gora.

Deskargatu

PDF Word HTML