Euskal Industrializazioa eta Langile Mugimendua (1880-1918)

Historia5,46 KB

C) Kapitalen Inbertsioa Industrian: Bizkaiko Industrializazioa (1880)

1880ko hamarkadan industrializazioari hasiera eman zitzaion. Prozesu horretan, kontzentrazio geografikoa eta sektoriala gertatu zen, baita immigrazio handia ere.

Siderurgiaren Garapena eta Protekzionismoa

Siderurgiaren arloan, 1902an Altos Hornos de Vizcaya sortu zen. Enpresa honek Ingalaterrako teknologia erabiltzen zuen eta bere merkatu nagusia penintsula barnean zegoen. Sektoreak protekzionismoa behar zuen, eta hori lortzeko, Chavarri buru zela, lege protekzionista bat bultzatu zen. 1891n, Cánovas Arantzelak lortu zuen helburua.

Protekzionismoaren eta Librekanbismoaren arteko Dilema

Espainiako ekonomia protekzionismoaren eta librekanbismoaren arteko dileman murgilduta zegoen:

  • 1869ko Arantzel Legea: Babesgabetasun selektiboa edo hautakorra ezarri zuen.
  • 1891ko Muga-zerga: Cánovas kendu egin zen eta muga-zerga protekzionista berria ezarri zuen.
  • Bizkaiko Ekoizleen Liga (1896): Trenbide konpainiek trenbiderako materialen inportazio librean zuten pribilegioa kentzea lortu zuten. Horrek metalurgia enpresa txiki eta ertainen garapena ekarri zuen.

Bizkaiko Potentzia Ekonomikoa

Bilboko itsasadarra industria siderometalurgikoaren gune bihurtu zen, eta XX. mende hasierako Espainiako gune industrial nagusia izan zen. Ontzigintzan, Sota eta Aznar izan ziren buru, eta nabigazio enpresa garrantzitsuak ere sortu ziren.

Potentzia ekonomiko hori ikusita, zenbait zerbitzu sortu beharra zegoen, hala nola:

  • Trenbideak.
  • Bilboko kanpoko portua.
  • Banka boteretsu bat eta Bilboko burtsa.
  • Aseguru konpainiak.
  • Deustuko Unibertsitatea (1883).

1902an, Altos Hornos de Vizcaya sortzean, esan dezakegu industria iraultza finkatuta zegoela eta bizkaitar kapitalismoa Espainiara hedatuko zela. Lehen Mundu Gerran (1914-1919) hazkunde handia izan zuten.

Euskal Industria Finkatzea (1898-1918)

1898-1901 tartea hazkundearena izan zen. 1902an bi enpresa garrantzitsu eratu ziren, eta euskal kapitalismoaren inbertsioak penintsula osoan zabaldu ziren. 1906an, Amos Salvador ministroak arantzela betiko ezarri zuen, horrela estatuko merkatua atzerriko lehiarik gabe ziurtatuz.

1914-1918ko Lehen Mundu Gerrak merkatua berrabiatu zuenean, gerrari esker lortutako kapitalak lehendik zeuden enpresen kapitala gehitzea eta enpresa berriak sortzea erraztu zuen.

2. Gipuzkoako Industrializazioa

Gipuzkoako industrializazioa makalagoa izan zen. Aldaketa pixkanaka-pixkanaka gertatu zen, eta gizartea ere moderatuki aldatu zen. Ez zen kapital kontzentrazio handirik egon; kapitalismo ez-monopolista izan zen nagusi. Enpresa txiki eta ertainak ziren nagusi, herrialdean zehar sakabanatuta, eta industria mota asko zeuden:

  • Papergintza: 1842an hasi zen Tolosan, Oriako ibarrean. XX. mendean Papelera Española sortu zen.
  • Ehungintza.
  • Metalurgia: Sektorerik garrantzitsuena izan zen.
  • Armagintza: Eibar eta Soraluze inguruan izan zen, eta arma laburrak egiten zituzten.

Ez ziren banku handiak sortu. Pasaiako Portuak, errepide sare on batek eta trenbide sare on batek erraztu zuten garapena. Lehen Mundu Gerraren ondorioz, Gipuzkoa lurralde industrializatu bihurtu zen.

3. Oihartzuna Gizartean

Industria-prozesu horrek oihartzun handia izan zuen gizartean. Oligarkia sortu zen, eta industriako langileak lantokitik gertuko auzoetan bizi ziren.

Langile Mugimendua Euskal Herrian

1. Langile Mugimendua Euskal Herrian

Sarrera

Langile mugimenduak sistema osoaren aurka egin zuen, Seiurteko Demokratikotik aurrera hedatuz. Mugimendua talde hauek osatzen zuten: Anarkistek, Sozialista-Marxistek, Komunistek eta Troskistek.

Anarkistak

Mugimendu hau 1868ko iraultzan politikariek agindutakoa ez betetzeagatik sortu zen. Anarkismoak estatua gorrotatzen du eta edonolako gobernuaren aurka agertuko da.

1874ko estatu kolpeak anarkistak klandestinitatera bidali zituen, 1881ean Sagastak berriz legalizatu zituen arte. Orduan, Espainiar Erregioko Langileen Federazioa sortu zuten, Estatua suntsitzearen ideia atzean utzi eta erresistentzia solidario eta baketsua antolatzeko asmoz. Hala ere, nekazari andaluziarrek aldatzeko era bakarra indarkeria zela uste zuten. Hortik sortu zen Mano Negra (Esku Beltza), eta horrek nekazarien sindikatuen kontrako errepresio gogorra eragin zuen.

Sozialistak

Marxen ideien jarraitzaileak ziren, Inprimatzeko Artearen Elkartean parte hartu zutenak sozialismoa klandestinitatera pasatzean. 1874an Pablo Iglesias Elkartearen buru jarri zuten.

Pablo Iglesiasek alderdia sortu nahi zuen, eta 1879ko maiatzaren 2an Madrilgo taberna batean (Casalabra) Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (Partido Socialista Obrero Español - PSOE) sortu zuten. PSOEren ustez, hiru oinarri beharrezkoak ziren langileriak irabazteko:

  1. Klaseen teoria marxistaren mamia bilatzea: langileek aginte politikoa behar zutela.
  2. Gizarte klase guztiak baliogabetzea.
  3. Jarritako helburua betetzeko berehala hartu beharreko neurri politiko eta ekonomikoak.

Deskargatu

PDF Word HTML