Euskal Hirien Sistema: Erronkak eta Aukerak

Geografia3,16 KB

Euskal Hirien Sistema

Arabak: Arabar Errioxaren bidez

Euskadi Ebroren haranera hurbiltzen da Logroñon zehar.

Hiri Sistemaren Etorkizuneko Erronkak

a) Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearrak helburu hauek erdietsi behar ditu:

  • Euskadik Europan duen integrazioa hobetzea, kokapen geografikoa eta estrategikoa dela eta aprobetxatuz.
  • Euskadi osoa eta lurralde historiko bakoitza elkarrekin modu orekatuetan gidatzea.

Bizkaian

Bilboko metropoli ingurua bultzatzea oraintsu galdutako zentraltasuna berreskuratzeko.

Gipuzkoan

Donostian eginkizun tertziarioak egitea.

Araban

Industriagunea eta zerbitzugunea mouansendotzea.

Hiri Etxeak

b) Hiri ertainak bultzatu behar dira lurralde politikak aplikatzeko giltzarri moduan erabiliko direnak.

Hiztegia

AZ

XIX. mendearen erdialdean industrializazioa hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da. Gaur egungo hiriaren azalera txikia hartzen du, eta kultura-ondare asko ditu, hau da, balio handia du.

ZABALGUNEA

XIX. eta XX. mendeen artean industria modernoa hasi egin zen, eta hiriak harresietatik kanpo hedatu ziren. Hor zabalguneak hedatu ziren, burgesen nahiak asetzeko batez ere.

CBD

(Hiri handietan bulego, eraikuntza ofizialak, finantza kontzentrazio handiak, bankuen egoitza nagusiak eta maila handiko dendan biltzen diren guneak. Eraikuntzak altuak dira. Europako hirietan AZetan eta Zetan kokatzen dugu. Bere kaleetan jende asko egoten da eta hor kokatzen diren lokalen prezioak oso garestiak dira. Lan tokiak dira eta berez jende gutxi bizi da.)

Hiri-Hierarkia

(Ikusirik hiri baten beste eskualde, hiri eta herrialderekiko erlazioekin, horretarako kontuan hartu behar da bere demografia, tamaina eta hiriak betetzen dituen funtzioak eta sortzen dituen fluxuak. Espainian beste herrialdeetan gertatzen den moduan badago hiriburuaren hierarkizazioaren goi maila: metropoli nazionaletik eskualde metropolietara eta probintzien hiriburuetara pasatzen da. Hierarkia honi hierarkia funtzionalari doa lotuta, hori dela eta hiriek badute beren funtzioen garrantziaren araberako eragin eremua.)

METROPOLIALDEA

(Eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiriak sortutako hiri-aglomerazioa. Inguru zabal bat antolatzen du, eta horretan alboko zenbait udalerri sartzen dira. Espainian, metropoli-inguruek ez dute muga ofizialik. Oro har, hiri nagusiak gutxienez 50 mila bizt eta inguru osoak gutxienez 200 mila bizt izan behar dituela jotzen da.)

KONURBAZIOA

(Bi hiri edo gehiagoren hazkunde paraleloa, hiri aglomerazio bakar batera ailegatu arte. Hiri aglomerazioa jarraitua da, bi hiri edo gehiago aldi berean hazi direlako eta azkenean lotu egin direlako. Konurbazioako hiri bakoitzak independentziari eusten dio. Mapa batean hiri talde modukoa agertzen da haien artean oso hurbil egonez. Espainian gehienak turismoaren, hiri espezializatuak lotzearen edo hiria eta portua lotzearen eraginez sortu dira.)

Deskargatu

PDF Word HTML