Euskal Herriko Landaredia eta Klima-Eremuak

Geografia2,71 KB

Euskal Herriko Landaredia

1. Klima Ozeanikoa

Uren banalerroaren iparraldeko lurrak: Bizkaia, Gipuzkoa, Arabako iparraldea eta Ipar Euskal Herria. Prezipitazioak oso ugariak eta erregularrak dira.

  • Hosto erorkorra nagusi: Pagoak eta haritzak.
  • Haritza: 300-700 m inguruan, lurzoru azidoetan (Baztan). Baso mistoetan egon daiteke: lizarra, astigarra, gaztainondoa, zumarra...
  • Pagoak: Lurzoru silizeo edo kareharrizkoak nahiago ditu. Hezetasun handia eta 700 m-tik gorako altitudea behar ditu.
  • Eraldaketa: Aro modernoan haritz eta pago asko bota ziren, eta hazkunde azkarreko espezieak landatu zituzten (pinua eta eukaliptoa).
  • Artadia: Lurzoru kareatsu, aldapatsu eta aireztatuetan dago, gehienbat kantauri aldean. Ohikoa da ereñotzarekin agertzea.
  • Padurak: Oxigeno gutxira ohituta dauden landareak: ihiak, milazkak, salikaria...
  • Erribera: Haltzak eta lizarrak nagusi.
  • Basoaren degradazioa: Txilarra, isatsa eta ote zuria.

2. Trantsiziozko Klima

Klima mediterraneoaren eta ozeanikoaren arteko eremua da. Mendiek eragin ozeanikoak murrizten dituzte. Negu hotzak eta izozte ugariak izaten dira.

  • Landaredia: Antzinako haritzak, astigarrak, lizarrak eta urkiekin nahasita.
  • Ametzak eta erkametzak: Ameztia 600-900 m bitartean, lurzoru azidoetan. Erkametza baldintza eskasagoetara hobeto moldatzen da.
  • Beste espezie batzuk: Pinu gorriak, arteak eta pagoak ere ageri dira, lurzoru eta altuera desberdinetan.

3. Klima Mediterraneo Kontinentalizatua

Ebroren sakonunean, Arabako Errioxan eta Nafarroako hegoaldean kokatua. Prezipitazio urri eta irregularrak dira, udan lehortearekin. Udaldi beroak eta bitarte termiko handia ditu.

  • Sastrakadi mediterraneoa: Erkametza, gurbitza, makia, garriga eta estrepa.
  • Besteak: Aleppo pinua eta erriberako landaretza (zumarra, lizarra, makala).

4. Mendiko Klima

1.000 m-tik gora (Gipuzkoa ekialdean, Nafarroako iparraldean eta Pirinioetan). Prezipitazio ugariak (1.500 mm-tik gora), sarritan elur moduan.

  • Tenperatura: Bataz beste 10 °C-tik behera. Negu luze eta hotzak (3 hilabete baino gehiago 10 °C-tik behera). Uda fresko eta laburrak.
  • Pagadiak: Hezetasun handiko isurialdeetan (600-1.500 m).
  • Pinu gorriak: Pirinioetan (1.000-2.000 m). Batzuetan pagadiekin eta izeiekin nahastuta.
  • Besteak: Pinu beltzak eta mendi-larreak.

Deskargatu

PDF Word HTML