Euskal Herriko Kultura, Ekonomia eta Imigrazioa Frankismoaren Azpian
Erresistentzia Kulturala
Frankismoaren urte luzeetan, irakaskuntzan eta administrazioetan ez zen euskara erabiltzen. Etorkinen etorrera euskararen ezagutza asko jaitsi zuen. Euskararen aldeko ekimenak gainera jazarriak izan ziren. 1960 inguruan euskara berreskuratzeko eta indartzeko ekimenak hasi ziren:
Gaueskolak, lanordutik kanpo euskara ikasten zuten gazte erdeldunentzat.
Ikastolak → ume batzuk euskaraz eskolatzen hasi ziren.
Euskal literaturaren berriztatzea.
Bertsolaritzaren berpizkundea.
Euskara batua sortu.
Ez dok Amairu taldea → kanta zaharrak eta berriak kantatzen zituztenak protesta kutsuarekin: Mikel Laboa, Benito Lertxundi…
Arantzazuko berriaren eraikuntza, katolikoen gustukoak ez zirenak → Oteizaren eskultura berritzaileak.
Irratian, euskarazko programak hasi ziren.
Bilakaera Ekonomikoa
Gerra osteko lehengo urteak oso gogorrak izan ziren, ekonomia depresio ziklo batean murgilduta zegoen. Miseria eta pobrezia nahiko zabalduta zegoen. Gipuzkoan erremintaren saila asko garatu zen, enpresa ugari sortuz. 60ko hamarkadan, Egonkortze Planarekin liberalizazio ekonomikoa etorri zen. Industrializazioa Araba eta Nafarrora zabalduz.
Bilbo inguruan enpresa multinazional ugari, kimiko handiak batez ere. Gipuzkoan, kasu askotan bertako enpresak izaten ziren. Araban gehienak Gasteizen kokatu ziren, batzutan multinazionalak baita ere Arrasatetik, Leintzaldetik edo Eibartik joandako lantegiak. Nafarroako diputazio foralak antzeko egitura jarritu zuen. Gehienak Iruñea eta haren inguruan kokatu ziren, baita Lizarra eta Tuteran ere. Baina garapen ekonomiko hau 1973-74. arte iraun zuen. Esaten da garapen ekonomiko hau oso “basatia” izan zela: lantokien eta etxebizitzen kokapenak ez ziren zaintzen, kutsadura handia zegoen... Ondorioz, patrimonio kultural, artistiko eta natural asko galdu zen. Nekazaritza ere modernizatzen hasi zen, paper fabrikak hornitzen eta teknologia berriak nekazaritza tradizionala deuseztatzerakoan.
Koperatibismoa
Jose Maria Arizmendi-arrietak jarduera ekonomiko berri bat antolatzeko proposamena egin zuen, ostean Arrasaten garatu zena. Bere ikuspuntutik, langile eta nagusiaren arteko lehia gainditu nahi zuen eta horregatik sortu zuen koperatibismoa. Koperatibismoaren hasiera nahiko gogorra izan zen eta Arrasatetik Leintz bailarara zabaldu zen. Lehenik eta behin, Aretxabaletan Copreci sortu zen eta Eskoriatzan Ederlan. Erakunde finantziero propiak ere sortu zuten: Caja Laboral, Kutxa... Koperatibismoa beste herri batzuetara zabaldu zen: Ordizia, Markina, Idiazabal, Oñati, Zestoa…
Imigrazioa eta Hiritartzea
Frankismoaren urteetan Euskal Herriak sekulako gorakada demografikoa izan zuen, inmigranteen etorrera masiboari esker. Etorkinak Espainiako nekazal guneetatik zetozen, Castilla, Extremadura, Galizia eta Andaluziatik, eta hauek gune industrian eta eraikuntzan aritu ziren. Gehienak, gazteak ziren, eskontzeko adinean, eta horrek jaiotza tasa asko igo zuen. Beraz, Euskal Herriko populazioa hirukoiztu zen.