Euskal Herriko Industrializazioa: Bilakaera eta Ezaugarriak
Euskal Herriko Industrializazioa
Espainian industrializazioa oso berandu hasi zen, independentzia eta karlistada gatazkak, finantziazio falta, etengabeko gobernu aldaketak eta politika ekonomiko desegokiak zirela eta. Euskal Herrian, Erregimen Zaharrak iraun zuen bitartean, sistema ekonomikoaren oinarrietako bat merkatu librea izan zen, sistema foralaren eraginez. Mugak barnealdean kokatuta zeuden, eta horrek inportazioa zailtzen zuen. 1841ean, mugak kostaldean jarri ziren, eta Euskal Herriak Espainiako merkatura irekita zuen sarbidea; horrek industrializazioa finkatzen lagundu zuen.
Euskal industria berria Europarekiko desfase teknologiko handia zuen. Horregatik, industria-jabeek politika protekzionistaren alde egin zuten. XIX. eta XX. mendeetan, Euskal Herrian bi industria-eredu garatu ziren: Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa.
Bizkaiko Industrializazioa
Bizkaikoa garatu zen lehenengo industrializazioa da, siderurgian oinarritua batik bat. Arazo nagusia zen sektore bakarrean oinarrituta zegoela, eta horrek ekonomia osoa baldintzatzen zuela. 1841ean, Santa Ana Bilboko burges merkatari talde batek estatuko lehenengo elkarte anonimoa sortu zuen. 1857an, bi elkarte garrantzitsu sortu ziren: Ferrocarril Tudela-Bilbao eta Banco Bilbao. Esportazioek ekarritako onurak Bizkaiko ekonomiaren kontrola zutenentzat izan ziren.
XIX. mendean, Bizkaiko industrializazioa bultzatu zuten hiru lantegi sortu ziren: San Francisco, Bizkaiko Elkartea eta Bilboko Labe Garaien Elkartea. Ekoizpen-gaitasun handia zuten, eta merkatuak kontsumitzeko zuen gaitasuna baino handiagoa zenez, merkatua ziurtatu behar zuten. Horretarako, Espainian politika protekzionistak ezarri zituzten, eta zerga-mugak ezarri zituzten Espainiako merkatua lortzeko. XIX. mendearen azken hamarkadan, 1886ko legea ezarri zen; horren ondorioz, trenbideek zituzten muga-zergen salbuespenak desagertu ziren.
XIX. mendearen amaieran, Bizkaian aldaketak egon ziren: industria siderurgiko garrantzitsu bat, egitura finantzarioa, merkatua, komunikabideen azpiegitura eta portu berria.
Gipuzkoako Industrializazioa
Gipuzkoan, zenbait sektorek hartu zuten garrantzia, eta probintzia osoan sakabanatu ziren enpresak. Sektore metalurgikoak izan zuen nagusitasuna Gipuzkoan, Bizkaian eta, bereziki, Deba ibaiaren inguruan. Ekimen pribatuari esker, Unión Cerrajera sortu zen. Beste sektore garrantzitsu bat papergintza izan zen. 1841ean, La Esperanza enpresa izan zen Espainiako lehena. Oria ibaiaren inguruan, paper-fabrika asko sortu ziren. XIX. mendearen amaieran, sektore ezberdinetako enpresa asko sortu ziren.
Eibarren, armen enpresak indar handia hartu zuen Lehen Mundu Gerran, baina gerra amaitu zenean, arma-industriatik bizikleta eta josteko makinen ekoizpenera pasatu ziren.
Araba eta Nafarroako Industrializazioa
Araba eta Nafarroan, industrializazioa Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa baino beranduago hasi zen, 1950eko hamarkadan, erakunde ofizialek bultzatuta.
Industrializazioaren Ondorio Sozialak
Industrializazioaren ondorioz, klase-gizartea sortu zen. Gizarte horretan, pertsonak sailkatzen ziren, eta talde esanguratsuenak hauek ziren:
- Burgesia: Aginte politikoa eskuratu eta aberastu ziren. Kalitate oneko etxeetan bizi ziren, eta ikasketa onak zituzten. Hiru taldetan banatzen ziren:
- Goi-burgesia (errentadunak, industrialariak eta merkatari handiak).
- Tarteko burgesia (abokatuak, medikuak...).
- Behe-burgesia (merkatari txikiak).
- Proletarioak: Soldata baten truke lan egiten zuten langileak. 14-16 orduko lanaldiak zituzten. Osasun txarra ekartzen zuten fabriketan lan egiten zuten. Soldata txikiak zituzten, eta oso gazte hasten ziren lanean. Higiene eskasa zuten.
Industrializazioak gustu berriak ekarri zituen hirietara. Antzokiak eta operak sortu ziren, burgesen gustuak asetzeko, baina gehien gustatzen zitzaiena zinema zen. Kirol berriak praktikatzeko klubak sortu ziren. Pentsaera eta mentalitate berri bat azaldu zen, eta ideia politiko berriak eta politikan parte hartzeko forma ezberdinak sortu ziren.
Industrializazio-prozesuaren ondorioz, landa- eta hiri-bizimoduaren artean gero eta ezberdintasun handiagoak sortu ziren.