Euskal Herriko Bertsolari Ospetsuak

Hizkuntza eta literatura3,47 KB

Pernando Amezketarra

  • Fernando Bengoetxea Azkuna
  • Jaiotza: 1764ko urriaren 10a, Amezketan
  • Heriotza: 1823ko uztailaren 9a
  • Bertsolari eta plazagizona.
  • Maria Josefa Sagastumarekin ezkondua, hamar seme-alaba izan zituen.
  • 1994an ETB 1eko marrazki bizidun bat egin zen berari buruz.
  • Erromantizismo aurreko garaikoa.

Bilintx

  • Jaiotza: 1831ko apirilaren 30a
  • Heriotza: 1876ko uztailaren 21a
  • Bertsolaria.
  • Erromantizismo garaikoa (1839-1876).
  • Zorigaiztoko bizitza: Aurpegia itxuraldatu zitzaion eta hanketan zauri larriak izan zituen (zezena).
  • Liberala.

Pello Errota

  • Pedro Jose Elizegi Maiz
  • Bizi urtea: 1840-1919
  • Eskolatu gabea.
  • Hain ospetsua zen, Argentinara ere joan zela.
  • Pizkunde aurreko garaikoa.

Xenpelar

  • Frantzisko Petrirena Rekondo
  • Errenterian jaioa.
  • Erromantizismo arokoa (1839-1876).
  • Nekazaria, kaleko girokoa.
  • Bertsolariak herrien mezulariak ziren garai hartan.

Kepa Enbeita

  • Bizi urtea: 1872-1942
  • Bat-bateko bertsolaria.
  • Gai nagusiak: aberria, euskara eta kristautasuna.
  • Pizkunde aurreko garaikoa.

Lazkao Txiki

  • Joxe Migel Iztueta
  • Jaiotza: 1926, Lazkaon
  • Heriotza: 1993, Donostian
  • Eskolatua.
  • Bere bertsoetan bakardadearen gaia landu zuen.
  • Bertsolaritza sozialaren garaikoa.

Jon Lopategi

  • Jaiotza: 1934ko martxoaren 4a, Muxikan
  • Pizkunde garaikoa.
  • Filosofia ikasi zuen Tolosan, irakasle lizentziatua zen.
  • Francoren diktaduraren azken urteetan nabarmentzen hasi zen.

Xabier Amuriza

  • Jaiotza: 1941eko maiatzaren 3a, Etxanon
  • Euskara batuan abestu zuen eta bertsoen forman zein neurrietan berrikuntzak ekarri zituen.
  • Bertsolaritzan aitzindari eta gidari izan da.
  • Gai nagusiak: kezka politikoa.
  • Gaur egun ere garrantzitsua eta ezaguna izaten jarraitzen du.

Txirrita

  • Jose Manuel Lujambio
  • Jaiotza: 1860, Hernanin
  • Heriotza: 1936, Donostian
  • Bertsolaria, idazlea eta poeta.
  • Euskal Herri osoan famatua izan zen XX. mendean.
  • Eskolatu gabea.

Sebastian Lizaso

  • Jaiotza: 1958, Azpeitian
  • Ogibidea: saltzailea, automobil eta publizitate enpresetan lan egin zuen.
  • Bertsolaritza giroa tabernan hartu zuen.
  • 1982. urtean egin zen ezaguna.
  • Garaia: Frankoren diktaduraren amaiera, errepresio soziala.
  • Bertsolaritza sozialaren garaikoa (1968-1977) eta Azken urteak (1977tik aurrera).
  • Euskaldunon Egunkarian lan egin zuen.

Maialen Lujanbio

  • Jaiotza: 1976ko azaroaren 26a, Hernani (Gipuzkoa)
  • Bertsolari eta idazlea.
  • Euskal Herriko Txapelketa Nagusia irabazi zuen lehen emakumea (2009).
  • "Azken urteak" etapako bertsolaria (1977tik aurrera).
  • Bertsolaritzari berritasunak ekarri dizkio:
    • Doinu berriak.
    • Bertsotan istorioak sortzeko gaitasuna.
    • Deskribapen zinematografikoak egiteko ahalmena.

Deskargatu

PDF Word HTML