Euskal Herria: Pirinioen eta Euskal Mendiak

Geologia2,31 KB

Euskal Herria ipar hemisferiko alde epelean dago. Pirinioen muturrean kokatzen da, Bizkaiko golkoaren inguruan. 20.000 km2 ko azalera du eta 7 lurraldetan banatzen da. Era Tertziarioko orogenesi Alpetarrean eratu zen. Afrikako plakak bultzatuta, Europar eta Iberiar plaken talken ondorioz altxatu eta tolestu egin ziren eta ondorioz Pirinioak eta Euskal Mendiak eratu ziren.

Pirinioen ardatza

Euskal Herriko erliebea hiru unitatek osatzen dute.

Pirinioen ardatza: Hego Euskal Herritik

Nafarroaren Ipar Ekialdetik eta Gipuzkoaren ekialdetik eratzen da, eta material paleozoikoz dago osatuta.

Pirinioen ardatzaren iparraldean

Ipar Euskal Herrian, ardatzari lotuta dago. Iparralderantz altuera gero eta txikiagoa dute.

Pirinioen ardatzaren hegoaldean

Bi lerrokatzeetan dago antolatuta, sakonune batek bereizita. Pirinioen aurrean dauden barruko mendilerroak pirinio ardatza osatzen dute. Garaienak Hiru Errege Mailak. Erdiko sakonunea material kuaternarioz osatuta dago, adib Agoitz-Irunberri; kanpoko mendilerroak, sakonunearen hegoaldean, txikiagoak dira, Leire, Alaitz…

Euskal mendiak

Euskal mendiak guztiak dira baina banalerro batek sakabanatzen ditu iparrekoak eta hegoaldekoak. Batez ere kareharrizko materialez osatuta daude.

Iparraldekoak, kostaren paralelo den kostalde aurreko katea hedatzen da. Altuera txikiak (700.1000m tartean) eta kareharrizko materialak dituzte (Sollube, Atxarre). Kate honen alboetan bi korridore daude eta horiei esker komunikazioak errazten dira.

Hegoaldean, Arabako lautadak luzatzen du eta Era Tertziarioko eta Era Kuaternarioko materialez osatuta dago. Arakil ibaiak zeharkatutako korridorean zehar luzatzen du (Urbasa, Gazteizko Mendiak eta Toloñoko mendilerroa).

Ebroren sakonunea

Pirinioen eta Euskal mendien paralelo da hegoaldetik, Erdialdeko Nafarroan, material konglomeratuak dira. Materialak buztina, aro Tertziarioko eta Kuaternarioko materialekin betetakoa.

Bilbotik D.L. doan kostako erliebea harritsua eta labartsua da eta ibaiak kostarekiko perpendikularrak dira. D.L. tik Aturri ibairaino kostalde zuzena eta haretsua, hondartza eta dunekin.

Bardeak, Nafarroako hego-ekialdean kokatzen dira, eta beltza eta zuria bereizten dira. Barde beltza kareharrizko ordeka bat da eta zuria aldiz higadura ordeka.

Deskargatu

PDF Word HTML