Euskal Euskalkien Ezaugarri Dialektologikoak

Hizkuntza eta literatura21,46 KB

Nafarroako hizkerak

Herriak: Leitza, Goldaratz (GOL), Iribas/Hiberri (HIR), Otsagi (OTS), Bidankoze (BID).

Arkaismoak

  • Fonetika: *j- [j]: yai, yarri; -p pro f: pesta (galduz doan berrikuntza da); HIR: rtz kontsonante multzoa: bertze; OTS: -rz taldea: berze; BID: b sudurkariak; ezaitad (ez zait).
  • Izen-morfologia: instrumentala -z: atzekoz; GOL: ablatiboan -ti erabiltzea: zubiti; OTS: mugagabean jokaturiko ISak: irur erriko gintzan; plural hurbila: laurok; BID: erakusle zaharrak -r: kaur; genitiboan ene; soziatiboan -ki; beroriketa: orrek; etaz (haiez).
  • Aditz nagusia: OTS: -te zaharra: argiten; moduzko eran -rik; BID: e- aurrizkia aditzetan: ekus; -iten atzizkia: emoiten; aditz-izenean ez dago -tze berririk: erorten.
  • Aditz laguntzailea: iraganean -e-: zegoan; HIR: plural hurbil ez-emankorra: guziok; pluraleko ablatiboa -etarik; BID: d- lehen pertsonaren marka: dud (‘dut’).
  • Sintaxia: denborazkoetan -nean erabiltzea: zunin (‘zuenean’); OTS: -to genitiboa; BID: moduzkoetan -larik.

Hedadura ñabarreko ezaugarriak

  • Fonetika: bokal-asimilazioa: ue (‘hura’); -i ondoko t-ren palatalizazioa (it eta C̯t > itt): attei, aittute; -i ondoko ozenen palatalizazioa (in > iñ): baño, beiñ; igurzkariak galtzea: abarkai (‘abarkari’); GOL: st kontsonante multzoa: bost; -oa bokal-hersketarik ez: ondoan; ea > ia: batian.
  • Izen-morfologia: -kan atzizkia erabiltzea: tirokan; OTS: destinatiboan -tako.
  • Aditz laguntzailea: 3. pertsona ergatibo pluralaren morfema -e: zuen (‘zuten’).

Mendebal-erdialdeko ezaugarriak

  • Fonetika: -st kontsonante multzoa: bost.
  • Izen-morfologia: -en bat zehazgabea: neskatxen baten; GOL: izenordain zehazgabeak: iñor; adberbioa errepikatua mugatzailerik gabe: garbi-garbi aitzen.
  • Aditz nagusia: -ta moduzkoa: bildurtuta, arritute; hanpadura atzizkirik gabe egitea: ez nabaitzen noiz etorrie zen!; jakiñ in nai.
  • Sintaxia: egin indargarria: orik jakin in nai; kausazko (e)ta: onek eztik bukatuko ta!.

Euskal Herriko erdialde zabalekoak

  • Izen-morfologia: soziatiboa -kin: bi ankakin, zurikin; ablatiboa -tik: mezatik.
  • Aditz nagusia: -tze berria -i aditzetan: ibiltzen; -iten > -ten: izaten.
  • Aditz laguntzailea: 3. pertsona aktiboaren -te morfema: zakite.

Euskal Herriko erdialde hertsikoak

  • Fonetika: *j- [x] belarra: jakiñ.
  • Izen-morfologia: erakuslearen adlatiboa: onea (‘hona’); pertsona-izenordain hanpatuak: geoken; genitiboan ne(r)e: nee; 3. mailako erakusleak: arrek (‘hark’).
  • Aditz nagusia: partizipio pleonastikoak: eondu (‘egon’).
  • Aditz laguntzailea: bokal-laburdura edun-en iraganean: nittun (‘nituen’), zun (‘zuen’), zittun (‘zituen’); GOL: 3. pertsona pluraleko datiboa -ote: zioten (‘zien’); a nahiz e ibiltzea trinkoen iraganean: zakiten zeon; -zun (‘zuen’) laburturik erabiltzea.

Ekialde zabaleko ezaugarriak

  • Izen-morfologia: instrumentala denbora adierazteko: gabez (‘gauez’); GOL: adlatiboan -rat(a): onata; adberbio zehazgabeetan bait- edo nahi; HIR: pluraleko -ek ergatiboan; OTS: prosekutiboan gaindi.
  • Aditz nagusia: aditza -n edo -l bidez amaitzean, etorkizuna -en bidez: uts eiñen; GOL: aditz osagarria adlatiboan: ez giñen atreitzen (‘ateratzera’); OTS: nahi eta behar ezkerrean.
  • Aditz laguntzailea: izan aditzeko zen, zien (‘ziren’); GOL: etorri aditz trinkoa jokatzeko era perifrastikoa: eldu zeela (‘zetozela’); HIR: di- laburdura edun adizkietan.
  • Sintaxia: kausazko eta erlatibozko perpausetan bait-: ibiltzen baitzien; OTS: denborazko perpausak: emezortzi urte nituelarik; denborazkoetan -ta: moztu ta; denborazkoetan -koz.

Nafarreraren berezko ezaugarriak

  • Fonetika: sinkopa: etsetra.
  • Izen-morfologia: instrumentalean -s apikaria: artas; OTS: prolatiboa -tako.
  • Aditz laguntzailea: tripertsonaletan -it- pluralgilea: zittioten (‘zizkioten’).

Eskualdeko beste hainbat ezaugarri

  • Fonetika: -u > -o: zazo (‘ezazu’); GOL: -i- eta -u- bokal-irekiera: ekusi eta ekusten (‘ikusten’); edun-en lehen pertsona orainean: dot (‘dut’); -ea edo -ia > -ii: aundii; ua > uu: suu; HIR: ai > ei diptongoa; bokal arteko i galtzea.
  • Izen-morfologia: erakusleak: orik (‘horiek’); GOL: izen-sintagma zehazgabean on bat: lezion batea; HIR: Ø > g erakusleetan: gori.
  • Aditz laguntzailea: -a 3. pertsona pluralaren morfema: zioan (‘zioten’); GOL: bokal-asimilazioa izan adizkietan: zeen; egon/joan trinko bereziak: zain-ziin; giñun aldaera.
  • OTS (Ekialde hertsikoa): izen-morfologian absolutibo pluraleko erakusle analogiko berria: kurak (‘haiek’); -kan atzizkia jardunean: laisterkan; aditz nagusian etorkizuneko morfema -turen eta -iren: berandren; aditz laguntzailean Nor-Nori sailean izan-en zit- ez erabiltzea: zaidan (‘zitzaidan’).
  • BID: Ipar Euskal Herri guztikoak eta Ipar Euskal Herri barnealdekoak.

Zuberera

Herriak: Pikoxet (Barkoxe), Santa Grazia (SAN).

Arkaismoak

  • Fonetika: SAN: bokal sudurkariak: ĩhĩze; rz kontsonante-taldea: dohatsütarzünian.
  • Izen-morfologia: -a gabeko inesibo zaharra: gure etxen; -n gabeko soziatibo zaharra: zonbaiteki; ta- gabeko instrumental zaharra: gisa horrez; ablatiboa -rik: hartarik; 1. pertsonaren izenordainaren genitibo zaharra: ene; alde sintagmaren ezkerraldean kokatua: alde barnila; SAN: polaritate negatiboko izenordainak: ĩhũr, ĩhũrk; genitiboak destinatibo-balioa: deusen ere ez haboro hun; pertsona-izenordain hanpatuak: nihauk.
  • Aditz nagusia: i- aditzen -te aditz-izen zaharra: erabilten; aditz-izenaren -i- morfema zaharra: hotsemaitez, igaraiten; moduzkoetan aditzak -rik hartzea: hasirik; erre-ren erabilera zaharra: erratzen; SAN: aditz-izenetan -ite: erraiten.
  • Aditz laguntzailea: *eradun oinarria N-N-N adizkietan: deie (‘die’); Zuberoa-Erronkarietako au > ai palatalizazioa diptongoan; -z- gabeko -te pluralgile zaharra: zite; SAN: z- igurzkari afrikatu gabea izan-en baldintzan: baliz (‘balitz’).
  • Sintaxia: atributoa mugatu gabe: dantzari zirela; osagarri zuzena genitiboan: zankuen sü onduan berotzera, kabalen hotsemaitez (‘abereak deituz’); SAN: -rik baiezko perpausean: partida gozorik orano; -to genitiboa.

Hedadura ñabarreko ezaugarriak

  • Fonetika: rtz taldearen bilakaera > st: beste; SAN: ea > ia, ia > i, oa > ua; ozenen palatalizazioa i ondoan: gañetik; igurzkarien galera bokal artean: nausi.
  • Izen-morfologia: destinatiboaren morfema: laborarientzat; SAN: hau erakuslea < haur; horik (‘horiek’).
  • Aditz laguntzailea: pluraleko 3. pertsona aktiboaren morfema -e: die (‘dute’); SAN: *eradun N-N-N sailean.
  • Sintaxia: denborazko perpausak: batinian (‘badituenean’); -larik Baxenabarren eta Nafarroa Garaian eta -nean zaharra bi horietan; SAN: ala hautakaria.

Euskal Herriko erdigune zabalekoak

  • Izen-morfologia: ablatiboko -tik aldaera berria: hortik; SAN: -kin soziatiboa.
  • Aditz nagusia: -tzen berria -tu aditzetatik kanpo: elkhitze.

Ekialde zabaleko ezaugarriak

  • Izen-morfologia: ergatibo plurala -ek: gaztek; adlatiboari -t eranstea: plazalat; ra- gabeko xedezkoak: dantzako; errepikatuz adizlaguna hanpatzea: hola hola (‘horrelaxe’); hanpaduran mugatzailea eranstea: doidoia (‘ozta-ozta’); landa postposizioa: hartarik landa; -xko atzizki txikigarria: handixko; adina inesiboaren bidez adieraztea: hamar urthetan; ondoan denborazkoa: ülhün onduan; SAN: norabide-adlatiboa -rat; genitibo lokatiboa + ta izen-sintagman: sei urthetako gizon; denbora-balioa -koz: sekülako; instrumentala denboraren adierazle: egun batez.
  • Aditz nagusia: etorkizuneko morfema -(r)en: junen.
  • Aditz laguntzailea: sinkopa adizkiaren hasieran: tü (‘ditu’); den eta dela sistema izan aditzean: den; hautazko datiboaren morfema adizkian: bata bestiari erakasten die (‘dute’).
  • Sintaxia: erlatibozko perpausa atzizki gabe: Jinkuak egin khandera; denborazko perpausa: ikhusi onduan; -ik ere perpaus kontzesiboetan: izanik ere; aditz nagusia behar eta nahi-ren ondotik: behar die ikhasi; kausazko perpausak: erran dielakoz; ezin + instrumentala: ezin bildüz; SAN: ützi aditzaren osagarria adlatiboan: etzütüt nik ütziko hiltzera.

Ipar Euskal Herriko ezaugarriak

  • Fonetika: herskari hasperenduak: ikhasi; SAN: -on > -un: hun (‘ona’).
  • Izen-morfologia: no- erako galdetzaileen analogiaz: zein, zenbait, zenbat > zo-: zonbait; norabide-adlatiboa: ihautiari bürüz; zenbatzaileek nahi biltzen dute: zonbatnahi dantzari hun; -sa atzizki femeninoaren erabilera ugaria: kantiniersa; SAN: destinatiboak balio kausatiboa du: zerentako (‘zergatik’).
  • Sintaxia: atzizkirik gabeko erlatibozko perpausa: zük erosi pelota.

Ipar Euskal Herriko barnealdeko ezaugarriak

  • Fonetika: -on > -un goratzearen erabilera-maila handia: gizun; ua > -ia palatalizazioa: larria; SAN: u-ren palatalizazioa: u galdu; Vrh > Vh: ahinag.
  • Izen-morfologia: datibo pluralaren morfema -er: maskarader; adlatiboa -la(t): eskolalat; SAN: soziatiboan -kilan; -tze atzizkia zuhaitzetarako: gerezitze.
  • Aditz laguntzailea: -ke morfema supositiboa aditzetan: ari dükezü; SAN: -zuketa alokutiboa: ezin ditezü.
  • Sintaxia: -a morfema bai/ez galderetan: bildü düta?.

Ekialde hertsiko ezaugarriak

  • Fonetika: -ü fonema: egün; -i-u > ü-ü atzeranzko asimilazioa: ülhün; -au > ai palatalizazioa: aizo; ozen + herskari ahoskabearen multzoa: igantez eta igantin; -ún > -ũ aldaketa: khantũ; *j-ren ahoskera txistukari sabaiaurreko igurzkari ozena: [ʒ]aun; SAN: n, l + herskari ahoskabea (d > t, p, k): altian (‘aldean’).
  • Izen-morfologia: ho(r)ik erakuslea 1. eta 2. mailetan: hoik; hu(r)ak (‘haiek’) pasiboa: hurak; -kan atzizkia ekintza adierazteko: maskaradakan.
  • Aditz nagusia: partizipioaren beharrean, moduzko perpausean aditz-izena: eskolalat juitez; SAN: 3. mailako pluraleko erakusle analogikoa: hurak.
  • Aditz laguntzailea: nahi + aditz iragangaitza: egon nahi denak; *-tza zaharretik datorren -tz- pluralgilea Nor-Nori sailean: zaitzola (‘zaizkiola’); bokal artean r guztiz galdu duen mintzoan, jatorrizkoa ez den r-ren hiperzuzenketa: direlakoz (‘dutelako’); SAN: datiboko 1. pertsonaren morfema errepikatua: ditadak; etorkizuneko -te morfema: hizateke.

Zuberoa iparraldeko ezaugarriak

  • Fonetika: -ea > -ia > -i laburdura: agin (‘agian’); SAN: j sabaiaurreko ozena: eiʒer; VrV > VV: bibil (‘biribil’); ü fonema.
  • Izen-morfologia: -ka jardun-adierazlea: lasterkaka; -kan jardun-adierazlea: pelotakan; -kaz: üngürükaz (‘inguruka’); -ñí txikigarria: aitañí (‘aitona’).
  • Aditz nagusia: moduzkoan aditz-izena baliatzea eta ez partizipioa: jünpatzez.
  • Aditz laguntzailea: *eradun-en era bereziak: deikhiri (‘dik’); pluralgilea -tz-: zeitzola (‘zizkiola’).
  • Sintaxia: ezin-en hurrenkera: ezinago maitagarria.

Nafar-lapurtera

Herriak: Sara, Behiriña (BIH).

Arkaismoak

  • Fonetika: -j-ren hots sabaikaria: jan; BIH: bokalen ondoko hasperena: hola; bokal sudurkariak eta bokal arteko h sudurkaria iraganeko -VnV-ren ondorioz: lẽhẽn.
  • Izen-morfologia: hek (‘haiek’); -rik ablatiboa erakusleetan: hortarik; BIH: 1. pertsonaren izenordain genitiboaren forma: ene; pertsona-izenordain hanpatuak: nĩhãuk; osagarri zuzena genitiboan: bere hauRain batheatzeko.
  • Aditz nagusia: -rik atzizkia moduzkoetan: aserik; irrealis-etan partizipio-atzizkirik ez: barka.
  • Aditz laguntzailea: -ka ‘hari’ morfema: niozkaten (‘nizkien’); BIH: adizki tripertsonaletan *eradun oinarria: dauzut (‘dizut’).
  • Sintaxia: -to genitiboa: gauaren pasatzeko; osagarri zuzena determinatzailerik gabe: egin zak urre.

Hedadura ñabarreko ezaugarriak

  • Fonetika: BIH: e-u > i-u asimilazioa: gindien; igurzkarien galera: beraz > beaz.
  • Izen-morfologia: -eek > -ek ergatibo plurala: semek; BIH: bere-ren plural berria: beren.
  • Aditz laguntzailea: *nin erroa adizkien sortzaile: dio; *eradun erroa adizkien sortzaile: nauzkitzun.

Euskal Herriko erdigune zabalekoak

  • Izen-morfologia: -kin atzizkia inesiboko -n duela: astoarekin; -tik ablatibo berria: hortik.
  • Aditz nagusia: -iten > -ten; V + -tzen: ateratzen.
  • Aditz laguntzailea: -te 3. pertsona pluralaren subjektu-morfema: dute.

Euskal Herriko erdigune murritzekoak

  • Aditz laguntzailea: datiboko 3. pertsona pluralaren morfema -ote: diote (‘die’).

Ipar Euskal Herriko ezaugarriak

  • Fonetika: hasperena kontsonante ondoan: ilhundu; BIH: herskari eta kontsonante ozenak hasperentzea: aphez; Ipar Euskal Herri osoan dardarkari ubular berria: hoR.
  • Izen-morfologia: -on > -un: huni (‘honi’); BIH: absolutiboko batzu zenbatzaile zehaztugabea; zein, zenbat, zenbait formetan zen- > zon- aldaketa analogikoa; galdetzaileetan -nahi erabiltzea.
  • Aditz laguntzailea: zitaken (‘zitekeen’).
  • Sintaxia: denborazko -ta: artu ta (‘hartu ondoren’); BIH: kausazko perpausak.

Ekialde zabaleko ezaugarriak

  • Fonetika: BIH: -aren > -ain laburdura genitiboan: haurain; -anen > -ain etorkizuneko aditz-formetan: errain.
  • Izen-morfologia: instrumentalak denbora adieraztea: behin batez; hurbiltze-adlatiboa: egur ketarat; BIH: -rat norabide-adlatiboa: kanpoat.
  • Aditz nagusia: etorkizuneko atzizkia -(r)en: erranen; BIH: -n edo -l amaiera duten aditzetan -en etorkizunean: errain.
  • Aditz laguntzailea: -zi pluralgilea joan aditzean: zoazi; BIH: zue > zie.
  • Sintaxia: -larik denborazko atzizkia: goan zelarik; ustez eta + -(e)n konpletiboa: ustez eta zerbeit emanen zioten; izen-sintagma hanpatua: main bat ikusgarria; konparazioan bezenbat (‘adina’): nahi duzuen bezenbat diru; adberbioak mugatzailea hartzea hanpatzean: gozo gozua bizi; BIH: perpaus kontzesiboak: ibiliik e.

Nafar-lapurteraren berezko ezaugarriak

  • Fonetika: x- erabilera tx- beharrean: xoragarri, xuri; despalatalizazioa: ailiatu (‘heldu’).
  • Izen-morfologia: BIH: -ño atzizki txikigarria: lẽhẽntxoño.

Eskualdeko ezaugarri zehatzak

  • Izen-morfologia: -eri datibo plurala: etxekoandreri; zehar-kasu analogikoak: heki (‘haiei’); nonbeitik (‘nondipait’).
  • Aditz nagusia: -ki atzizkiaren balio puntukaria: goaki zelarik (‘zihoalarik’).
  • Aditz laguntzailea: tripertsonaletan Nor-Nork aldaerak: eman nezazu (‘eman iezadazu’); -zozu (‘iezaiozu’); -dire (‘dira’); -zi pluralgilea egon aditzean: zagotzinak (‘zeudenak’).

Behiriña: Iparraldeko barnealdeko ezaugarriak

  • Fonetika: -ai > -ei palatalizazioa, batez ere partikula gramatikaletan: be ita, be itzuten; u-ren palatalizazioa: u galdu; afrikazioa sandhian, are aditz nagusian ere; -rtz > -st: beste; bokal arteko txistukari ozenak: ai[ź]io.
  • Izen-morfologia: -er datibo pluraleko atzizkia: goRieR; -kilan soziatiboa: zuekilan (‘zurekin’); hain (‘haren’).
  • Aditz nagusia: omen-en erabilera adizki laguntzailearen ondotik: zitzun omen elekzioniak.
  • Aditz laguntzailea: -zuketa alokutiboa: zun < zuzun (‘zen’); xuketa alokutiboa: intzuna (‘ixit’).

Deskargatu

PDF Word HTML