Euskal Autonomia Proiektuak II. Errepublikan

Historia2,68 KB

II. Errepublika Euskal Herrian

Euskal Estataren historia eta II. Errepublika.

1 Euskal Herriko indar politikoak

Errepublikak iritzi eta sistema politikoa demokratizatu ondoren, elkarte politikoak nabarmendu ziren: errepublikazaleen zentroak, elkarte sozialistak eta nazionalistak. Baina gizarte erakundeak ere agertu ziren: emakume-, gazte-, ikasle-, langile-, kirol-, aisia- eta kultura-erakundeak, eta abar. Beraz, planteamendu politikoak elkarte-sare gihartsu batez bideratu ziren. Hiru erpin politikoen eragina oso argi bereizi zen hauteskundeetan: ezkerrekoak, EAJ/PNV eta karlismoa (eskuinekoak).

2 Eusko Ikaskuntzaren lehen autonomia proiektua

Lehen proiektu honen bultzatzailea EAJ izan zen, Agirre hain zuzen ere. Autonomiaren aldeko udal mugimendua egin zen eta bertan, alkate eta zinegotzi nazionalistek aurreproiektu bat eskatu zioten Euskal Ikaskuntzari, gainerako proiektuen oinarri izango zena. Testu horren arabera, Euskal Estatua Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroak osatuko zuten, Espainiako Errepublika Federalaren barruan. Barne egitura konfederala zen. Herrialde bakoitzak ordezkari kopuru bera zuen parlamentuan eta gobernuan. Autonomiaren eskumenak oso zabalak ziren, estatuak berarentzat hartzen ez zuen guztia, alegia. Elebitasuna ezarri zen. Kontzertu Ekonomikoak ziren finantzabide nagusia. Botoa emateko baldintzak: 1 urteko erresidentzia euskaldunen seme-alabei eta 2 urteko kanpotarrei.

3 Lizarrako proiektua

1931ko ekainaren 14ean karlistak, batez ere Nafarroakoak, eta hiru probintzietako alkate nazionalistak, elkartu ziren Eusko Ikaskuntzaren proiektua aztertzeko. Ez zuten aliantzarik izan ezkerrekoak zirelako eta gobernua eskuinekoa. Aurreko proiektuarekiko zenbait berrikuntza egin zituzten:

Berrikuntzak:

  • 1) Foruak berriz ezartzeko eskaria egin zuten.
  • 2) Immigranteen eskubide politikoak mugatu zituzten, 10 urteko erresidentzia eskatuz.
  • 3) Euskal erkidegoa konfederala zen Espainarekiko, hau da, subiranoa zen.
  • 4) Vatikanoarekin konkordatuak egiteko gaitasuna.
  • 5) Aldundiak indartu zituzten euskal botere zentralaren kaltetan.

Proiektu hau eskuinekoena izan zen, ez zen demokratikoa eta Espainiako Konstituzioaren aurkakoa. Hori dela eta, Gorteek ez zuten proiektua onartu.

Deskargatu

PDF Word HTML