Euskal Antzerkia: Xaribariak, Maskaradak eta Pastoralak

Hizkuntza eta literatura3,05 KB

Antzerkia Euskal Herrian: Panorama Historikoa

Antzerkia: Pertsonaien jarduerak indar berezia ikusi egiten delako (literatura erakutsi). Paisaiaren deskribapena mugatua. Antzerkia ikusi egin daitekeen literatura mota da, ikusi egiten den elkarrizketa, espresioak eta ekintzak eskaintzen ditu.

Kontzeptuak

Edukiaren arabera: tragedia (protagonistaren amaiera gaiztoa, emaitza tragikoa), komedia (umorezkoa), drama (tragedia eta komediako elementuz osatua).

Egitura

Hasierako egoera, arazoa, ekintzak, ondorioa, bukaera.

Euskal Antzerkia: Formak Tradizionalak

Xaribariak

Ohiturazko komediatxoak, Erdi Aroko drama satirikoen antzekoak, kritika soziala agertzeko modu bat. Argumentua: herriko gertakari eskandalagarriak. Antzezlekua: aire zabalean. Oso pieza gutxi daude, debekatuak izan zirelako elizaren eta agintarien eskutik. Interes berezia: ohitura zaharrak, herri hizkerak eta esaerak ezagutzea, aire zabalean antzeztu.

Maskaradak

Antzerki itxura har dezaketen jai-giroko dantza eta musikaz lagunduriko antzerki mintzatuak dira (Inauteri garaikoak). Pertsonaiak ofizio ezagunetako kideak, aktoreak herriko jendea. Bi talde: gorriak (bertakoak: bizargilea, medikua, botikaria…) eta beltzak (atzerritarrak: artza, buhamesa…). Aztertzaileen ustez Frantziar Iraultzan gazteek eginiko antzerki batzuekin dute lotura. Gorriak eta beltzak bi musika talde bihurturik, herrietara joaten dira, bertan sartzerakoan eragozpenak jartzen dizkiete eta han kokatzen da funtsa eta ikuskizuna.

Pastoralak

Egoaldeko antzerki zaharra: XIX. mende bukaera arte ez du indarrik eduki. Zergatik da kultua? Antzerki lana noiz eta nork egina den xehetasun ezagunak izan dira. Autoreak pertsona ikasiak, beste herrialdeetako egituretara egokituak, aretoetan antzezteko eginak.

Hegoaldeko Autoreak

Pedro Ignazio Barrutia (1682-1759)

Antzerkilan bakarra idatzi (1750): “Acto para la nochebuena” euskaratua “Gabonetako ikuskizuna”. Oso kritikatua, XX. mendean Gabriel Aresti obraren balioez ohartu arte. Ezaugarriak: Antzerki barrokoaren hurbila, denbora, leku eta ekintza bereziak. Pertsonaiak oso desberdinak. Helburuak (Jon Kortazarren ustez): asmo didaktikoa, asmo barregarri edo komikoa. Gaia: Grazioso pertsonarengan nola gertatzen den kristau-salbazioa. Egitura: 1. Planteamendua adierazten da. 2. Bekatuaz eta bekatariez gogoeta egiten da. 3. Bekatariaren konbertitzea erakusten da.

Xabier Munibe, Peñafloridako Kondea (1723-1785)

Frantzian ikasi zuen. Euskal Herriak ilustrazioan izandako ereduetako bat, zientziak eta arte ederrak ikasi. Azkoitiko Zalduntxoei eta Bergarako Errege Mintegiari loturiko pertsonaia. Euskarazko obra asko sortu zituen:

  • Gabon Sariak: Gabonetarako Erlijio-kutsuko kanta antzeztuak.
  • El Borracho Burlado (elebiduna; kantak euskaraz, hitzak gazteleraz): Umorezko komedia. Gaia: Mozkor bati emandako eskarmentua. Gipuzkeraz idatzita, kantak euskaraz eta hitzak gazteleraz, ekitaldi 1 eta 35 agerraldi.

Deskargatu

PDF Word HTML