Euskadiko Industria eta Enplegua: Analisia eta Perspektibak

Geografia8,91 KB

Euskadiko Industria eta Enplegua: Mapa eta Analisia

Iruzkina: Grafiko hau Euskadiko industria eta enpleguaren mapa da. EAEko probintzietan 2. sektorean ari den biztanleria aktiboa adierazten du, enplegu dentsitatea kolore eta tamaina desberdineko zirkuluez islatuz. Zirkuluen banaketa territorialak triangelu alderantzizkatu bat adierazten du, erpinak 3 hiriburuak dira. Triangeluak dentsitate handiko oinarri bat du, Bizkaia-Gipuzkoa, eta beheko erpina Vitoria-Gasteiz. Arabako gainontzeko lurrak triangelutik kanpo gelditzen dira, zirkulorik gabe, probintzia honetan industria oso urria baita. Industria garapenak biztanleria banaketa baldintzatuko du.

Industriaren Garrantzia EAEn

Azalpena: Industria garrantzi handikoa eta tradizio historiko handikoa da EAEn. Gaur egun biztanleria aktiboaren %32ak egiten du lan eta erkidegoaren BPGaren %29 sortzen du, Estatu mailakoaren bataz besteko gainetik (%27). Bizkaia da handiena, gero Gipuzkoa orekatuena eta azkenik Araba beranduen industrializatu dena eta txikiena.

Bizkaiko Industria Egitura

Bizkaia: EAEko industrializatuena da Bilboaldeko eskualde nagusiarekin. Eskualde txikiagoak (Durangaldea, Kadagua eta Nerbioiren arroak eta Asua harana) eta industria nukleo txikiek osatzen dute industriaren sarea.

Bizkaiko Eskualde Industrialak

  • Bilboaldea: Hau da Euskal Herriko eskualde industrialik handiena eta zaharrena (XIX. mendea). Bilbo, Ibaizabal-Nerbioiren Ezkerraldean (Sestao, Santurtzi, Barakaldo...) eta Eskuinaldean (Deustu, Erandio, Basauri...) hedatzen da. Oinarrizko eta ekipamendu industria astunaren eskualde tradizionala (meatzaritza, siderurgia, kimika astuna...). Baina 70eko krisiarekin geldiunea izan zuen. Gainbehera aldia probintzian. 80 hamarkadan Bilboaldeak industria eraberritze garrantzitsua izan zuen eta gaur egun, Erkidegoko industria zonalderik garrantzitsuena da.
  • Durangaldea: Lemoa-Zornotzatik Ermuraino Durangoko gune nagusiarekin Bizkaiko bigarren eskualde industriala osatzen du, nahiz eta Bilboaldea baino maila txikiagoan. Industria metalurgikoan, papergintzan, elektrizitatearena eta zementoarena dira nagusi.

Eskualde eta Nukleo Industrial Txikiagoak Bizkaian

Eskualde txikiagoak dira Kadagua ibaiaren harana (Alonsotegitik Balmasedaraino altzairugintza, papergintza eta ekoizkin metalurgikoak), Nerbioi ibaiaren harana (Arrigorriagatik Laudioraino ekoizkin metalurgikoak), Asuako harana Txorierrirekin (Larrabetzutik Leioaraino Zamudioko parke teknologikoaren aitzindariekin). Nukleo industrialak: Probintziako beste eskualdeetako hiriburuak edo nukleoak osatzen da. Bizkaiko mapa industriala: Gernika, Busturialdea, Bermeo, Markina... Industria aeronautika Gamesa (Orduña), Cikautxo (Berriz).

Gipuzkoako Industria Egitura

Gipuzkoa: Bilboaldea baino garrantzia txikiagoa baina modu orekatuagoan banatua, lau eskualde ardatzen inguruan: Donostialdea, Debaren Harana, Urolaren Harana eta Oriaren Harana. Ekipamendu eta tresneria industriala nagusi.

Gipuzkoako Eskualde Industrialak

  • Donostialdea: Industria eskualde handiena: Hernani, Lasarte, Pasaia... Miramongo parke teknologikoa.
  • Deba Harana: Eibarren industriagune nagusia, bere ondoan Elgoibar eta Bergara (ehungintza, siderurgia). Debaren goialdean Oñati eta Arrasate.
  • Urolaren Harana: Zumarraga eta Legazpi (metalurgia) aipagarrienak, goialdean Azpeitia eta Azkoitia, kostaldean Zumaia (itsasontzigintza).
  • Oriaren Harana: Tolosa (papergintza), Beasain (trenak) eta Olaberria (autobusak).

Arabako Industria Egitura

Araba: 1950etik aurrera hasi zen industrializazioa, ekipamendu eta industria arina garatu. Gasteiz ingurua da garrantzitsuena, 3. handiena EAEn. Laudio eta Amurrio Nerbioi alboan industria eskualde txikia eratu. Nukleo industrial txikia: Ibaiaren inguruko industria txikiak, Arabako foru aldundiak bultzatuta.

EAEko Industriaren Balorazioa eta Etorkizuna

Balorazioa: 73ko krisi ekonomikoaren ondoren eta 80ko hamarkadako 2. industria iraultzaren egituretara bermoldatu behar izan zen: Industria astuna gutxitu egin zen, eta bestetik eremu ekonomiko berriak bultzatu ziren: aeronautika, robotika, energia berriztagarriak... Industria berri hauek parke teknologikoen bidez sustatu dira: Zamudiokoa, Miñanokoa, Miramonekoa.

Etorkizunera begira, EAEko industria politikak 3 helburu nagusi ditu: Ekoizpena dibertsifikatu, enpresa handiak sortu, lehiakortasuna handitu, garapen jasangarria.

Industriaren Ezaugarri Orokorrak Espainian

Ezaugarri orokorrak: 1980tik Espainia herrialde garatuen parte hartzen da. EBn sartzearren eta industria tradizionaleko krisia gaindituta eraberritu egin zen egitura industriala eta ekonomikoa, nahiz eta arazo larriekin askotan: enpresak ixteak, langabezia... Gaur egun industriak %27 hartzen du, eta BPGaren %27 sortzen du. Bigarren sektorearen barruan ere aldeak daude ordea, zeren industria arlo batzuk, eraberrituta edo teknologia berrietan oinarrituta beste lehiakortasunez ari diren bitartean beste batzuk zaharkituta daude.

Industria Sektoreak

3 talde bereizten dira:

  • Industria sektore heldua: Talde zaharkituena, baina pisu handia dute, askok teknologia atzeratua dute, eraberrituak lehiakortasuna galdu dute beste herrialde batzuen eskulana eta ekoizpen kostuak baxuagoak direlako, eskaria urriztu egin zaie. Aipagarrienak: Siderurgia: integrala eta ez integrala. eraldatu mekanikoen industria. Linea zuriko etxe-elektrogailuak, ontzigintza eta ehialgintza-jantzigintza.
  • Industria sektore dinamikoa: Sektore eraberritua, produktibitate eta espezializazio maila handiarekin. Eskabide zabalak, salmenta bermatuak. Automobilgintza: enpresa multinazionalak parte handiena esportatu, 3. handiena Europan, Madril (Peugeot), Zaragoza (Opel)... Sektore kimikoa: Espainiako oinarrietako bat, petrokimikoa: instalazio handi eta konplexuak: Muskiz, Cartagena, Huelva... Kimika astuna eta eraldaketakoa. Enpresa txikiak (papera, tinteak...) EAE, Kataluniako kostaldean eta Madrilen. Elikaigintza: Enpresa txiki eta sakabanatuak Katalunia, Valentzia eta Andaluzia.
  • Goi teknologia: Sektore berrienak telematikak, errobotika, prezisio edo bereizmen handiko tresneria, material berriak, garraiobide garatuak, bioteknologia, edota ingeniaritza genetikoa, laserra energia alternatiboak... Parke teknologikoetan garatzen dira, hiri metropolo inguruetan konexio telematia ona duten lekuan. Zamudio, Madril... sektore tradizionalean ere aplika daitezke. Eskualde garapeneko lokomotora izatea helburu multinazionalak erakarri.

Industria Eraldaketa eta Goi Teknologia

Dekoratze industriala: 2. industria iraultzako egitura zaharkitzeak eta bermoldatekat egoera berri bat sortu zuen. Enpresa ez lehikorrak itxi zuten, eta lekualdaketa eta fusioak egon ziren. Bigarren hauek, hiri kanpo aldetik kanpo poligono berrietara desplazatu ziren koro industriak sortuz. Estatu mailan desplazamendu hauek indutria gune garatuetatik saturazio gutxiago eta komunikazio onagoa duten aldirietara desplazatu dira, ondorioz, enpresak inguru hurbilekin zeuzkaten loturak galdu egin dituzte eta kokapen berriak, langile desplazamenduak eta kontratu sistema berriak ekarri dituzte: subkontratak, E.T.T.

Goi teknologia industria: Industria iraultzak nultzaten dituzten industria sektore berriak dira: telematikam, errobotika, prezisio edo bereizmen handiko tresneria, material berriak, garraiobide aurreratuak, bioteknologia, laserra, energia alternatiboak... Industria berri hauek Parke teknologikoen bidez sustatu dira. Estatu mailan Madril eta Bartzelona dira garrantzitsuenak, Bizkaian Zamudio, Gipuzkoan Miramon eta Araban Miñanoa.

Tertziarizazioa eta Garapen Iraunkorra

Tertziarizazioa: Teknologia berriek lanaren tertziarizazio dakarte, Makina gehiagorekin giza eskulan gutxiago. Industria enpresetarako zerbitzuen eremua hedatu egin da bai bulegoz kanpoko hainbat lan kalifikaturen beharragatik. Hauek ekoizpenaren aurreko eta ondorengo faseak betetzen dituzte ohiko ekoispen lantegietatik bereiztutako enpresetan antolatu eta on line sistemak aplikatuta. Herrialde garatuetako ezaugarria, biztanleriaren %70 zerbitzuetan ari da lanean. Espainian ere %70 eta EAEn %66.

Garapen iraunkorra: Ingurune naturalarekiko errespetua eta garapen ekonomikoa uztartzen duen politika edo jokabide ambientala da. Norabide bitan abiarazten da: Baliabide naturalen gehiegizko ustiapena neurtu eta zuzendu arroobien eta espezien agortze ekiditzeko - Jarduera kutsagarriak neurtu eta zuzendu, erabilerak kontrolatu, kutsadura gutxitzeko neurri zuzentzaileak ezarri eta, ikerketaren munduan alternatiba berri ez kutsatsaileak aurkitu.

Deskargatu

PDF Word HTML