Estimulua eta Hartzaileak: Nervioso Sistema Zentzumenaren Orokorrak

Biologia2,22 KB

-ESTIMULUA: Hartzaile batek jaso dezakeen kanpo edo barne inguruan gertatzen den aldaketa.
1) Kanpo ingurua: tenperatura, ukimen edo presio, substantzia kimikoen, eta abarren aldaketak.
2) Barne ingurua: elikagaien edo substantzia kimikoen kontzentrazio aldaketak, pH, tenperatura.

-HARTZAILEAK: Estimuluak jasotzen espezializatuta daude zelula edo zelula taldeak dira, batzutan zentzumen-organoak osatzen dituztenak.
Kokapen arabera:
1) Kanpo errezeptoreak: kanpo estimuluak jaso.
2) Barne errezeptoreak: organismo barruko estimuluak jaso.

-HARTZAILE MOTAK:
1) Mekanoerrezeptore: energia mekanikoa. Ukimena, soinua.
2) Termoerrezeptore: hotza edo beroa.
3) Kimioerrezeptore: substantzia kimikoak. Usaimen, dastamen.
4) Fotoerrezeptore: argia jaso.
5) Nozizeptore: mina. Zentzumen organotan antolatu.

-SINAPSIA= Neuronen artean gertatzen den nerbio kinadaren transmisioa.

-SINAPSIA MOTAK:
1) Elektrikoa: bi neuronen arteko konexio zuzena ioiak pasatzen uzten duten proteina batzuei esker. Oso azkarra. Ornogabeetan ihes egiteko sistemetan. Bestalde kono eta bastoiak nerbio optikoarekin konektatzen dituzte.
2) Kimikoa: substantzia kimikoak neurona batetik bestera pasatzean, oso txikia den neuronen arteko espazioa zeharkatuz: arrail sinaptikoa. Hainbat substantzia kimikoek komunikazio prozesua moteldu edo geldi dezakete ondorio desberdinak eraginez.

-1) Neurotransmisorearen hartzaileak: neurona postsinaptikoan neurotransmisoreak elkartzen diren lekuak. Behin aktibatu eta gero nerbio kinadak aurrera jarraitzen du.
2) Neurotransmisorea: aurrekoei lotzen zaizkien substantzia kimikoak dira. Behin bere ekintza eragin eta gero kanporatu egiten da edo berriro xurgatu berriro erabili ahal izateko.
3) Plaka motorra: neurona motorra eta muskulu zuntzaren arteko komunikazio lekua da. Komunikazio honek muskuluaren uzkurdura eragiten du eta neuronen artekoaren antzekoa da.

-N. SENTIKORRAK: Sentzumen nerbioak eratzen dituzte eta hartzaileak NSZrekin konektatzen dituzte.
2) N.MOTORRAK: Nerbio motorrak eratzen dituzte eta NSZ efektoreekin konektatzen dituzte.
3) INTERNEURONAK: Aurreko neuronak komunikatzen dituzte.

Deskargatu

PDF Word HTML