Estatua eta Nazioa: Funtzioak eta Gobernu Motak
Estatua
Estatua lurralde bat gobernatzen duen unitate politiko-administratibo nagusia da, eta lurralde horretako biztanleak agintzen ditu. Estatu guztiek ur, aire eta lur-zoruko mugak dituzte. Estatu batean bizi direnak herritarrak dira. Estatu bakoitzak bere erakundeak ditu: polizia, armada, diplomazia eta funtzionarioak.
Nazioa
Nazioa lurralde bateko biztanleek ezaugarri komunak dituztenean ematen da, adibidez, historia, erlijioa, folklorea; hau da, berezko sentimendua izatea.
Estatuaren Funtzioak
- Ordena publikoa mantentzea: polizia, ertzainek eta abar.
- Armada: kanpo erasoetatik babesteko.
- Nazioarteko harremanak: harreman politikoak eta ekonomikoak.
- Legeak egitea: bizikidetza bermatzeko. Konstituzioa parlamentuan egiten da, eta epaitegi eta auzitegietan aplikatzen da.
- Oinarrizko zerbitzuak: hezkuntza, osasuna eta garraiobideak.
- Ekonomia sustatzea: barne eta kanpo merkataritza eta ekonomia bultzatuz.
Ongizate Estatua
Estatuak, herrialde garatuetan, zergen bidez jasotzen duen diruarekin ziurtatu behar ditu herritar guztientzat oinarrizko zerbitzuak: osasuna, hezkuntza eta pentsioak. Estatuak aldi baterako ematen duen laguntza ekonomiko berezia sorospena da (adibidez, 400-600 euro).
Estatu Demokratikoak
('demos' = herria, 'kratos' = gobernua/boterea)
Herritarren Parte-hartzea
- Adin nagusikoa izatea (18 urte).
- Alderdi politikoek programak askatasunez azaltzea.
- Hauteskundeak gehienez lau urtetik behin egitea.
- Emaitzen gardentasuna (azpijokorik ez, datuak publikoan azalduz).
Botere Banaketa
- Botere Legegilea: Parlamentua.
- Botere Betearazlea: Gobernua.
- Botere Judiziala: Epaitegiak eta Auzitegiak.
Zuzenbide Estatua
Herritarrek legeak errespetatu behar dituzte. Estatu baten lege gorena Konstituzioa da, eta bertan herritarren eskubide eta betebeharrak daude.
- Giza Eskubideak: bizitzeko eskubidea eta lanerako eskubidea, besteak beste.
- Mundu bakea ziurtatzeko: Kasko Urdinak (NBEko bake-indarrak).
Diktadura
Diktadura pertsona edo talde batek armaz estatuaren botere guztiak bereganatzen dituenean gertatzen da. Diktaduran, herritarrek ez dute gobernuan parte hartzen, ezta bozkatzeko eskubiderik ere.
- Armadak boterea indarkeriaz lortzen duenean, estatu-kolpea gertatzen da.
- Herri baten matxinada gobernuaren kontra, iraultza da (adibidez, Frantziako Iraultza, 1789an).