Estatu Liberalaren Sorrera Espainian: Erregordetzatik Seiurteko Demokratora

Historia3,88 KB

Estatu Liberalaren Sorrera: Maria Kristinaren Erregordetza

Estatu liberalaren sorrera:

Liberalismoa iraultza burgesaren bidez ezarri zen, industrializazioa hobetzeko. Aldaketa politikoak: estatu konstituzionala, herriaren askatasun politikoa, aginte banaketa eta nazio subiranotasuna. Aldaketa ekonomikoak: ekoizpenak zabaldu, hazkunde demografikoa, jabetza berria hedatu. Ideologia berriak: hazkunde ekonomikoa arrazionaltasunaren bidez garatzea. Horrela, burgesia gizarte-klase nagusi bihurtu zen.

Espainiaren Atzerapena eta Lehen Karlistada

Espainia Europako herrialdeekin alderatuz, atzera geratu zen. 1833an, Fernando VII.a hiltzean, gerra zibila sortu zen, lehen karlistada, Karlos V.aren aldekoa. Euskal Herrian Karlosen alde egin zuten foruak mantentzeko. Maria Kristina erregordeak liberalen babesa bilatu zuen, baina aldaketa politikoen aurka zegoen. Horrela, Errege Estatutua egin zen, subiranotasuna erregearen eta gorteen esku utziz. Hau ez zen gustokoa eta 1836an matxinada asko egin ziren, La Granja bezala. Horregatik, erregordeak 1812ko Konstituzioa berrezarri eta gobernua aurrerakoien esku utzi zuen. Mendizabalek elizaren ondasunak desjabetu eta desamortizatzeko dekretuak egin zituen. Konstituzio berriaren aldarrikapenak, 1832an, bi talde liberalen adostasuna islatu zuen. Konstituzio laburra eta bi ganberakoa zen eta nazio subiranotasunean eta aginte-banaketan oinarritzen zen.

Esparteroren Erregordetza eta Hamarkada Moderatua

Karlistekin gerra amaitzean, Espartero jeneral aurrerakoien ospea asko handitu zen 1840an probintzien altxamenduak defendatzean moderatuen udal legearen aurrean. Orduan, Espartero erregorde bihurtu zen 1843 arte. Modu autoritarioan gobernatu zuenez, kargua galdu zuen Narvaez jeneralaren altxamendu batean, liberal moderatua.

Hamarkada Moderatua

Narvaez gobernura iristean, 1844an, moderatuek hartu zuten lidergoa eta askatasunak mugatzen zituzten eraldaketak abiatu zituzten. Koroaren agintea indartu eta administrazio zentralista antolatu zen, aurrerakoien kontra eginez. Milizia nazionala kendu zuten guardia zibila jartzeko. Alkateak hautatzeko eskubidea ezabatu zuen gobernuak aukeratzeko. Inprenta kontrolatu zen. 1851ko konkordatuarekin, estatuko eta elizako harremana itzuliz. Saldu gabeko lurrak elizari itzuli zizkioten. Horrela, erlijio bakarra katolikoa bihurtu zen. Guztientzat baliagarria zen foru lege ezabaketa egin nahi zen. 1845eko dekretu baten bidez, hezkuntza publikoa zentralizatu zen, baliabide handirik gabe. Liberalek berriro ere aurre egin behar izan zieten bigarren karlistadan.

Bihurteko Aurrerakoia

Ustelkeria industrialak 1854ko iraultza ekarri zuen, O'Donnell moderatuaren armadarekin, aurrerakoiak boterea lortuz eta Elisabet II.ak agintea Espartero jeneral aurrerakoiari eman zion. Epe motza izan arren, lege ekonomikoak oso garrantzitsuak izan ziren garapenerako: Madozen desamortizazioa erreforma garrantzitsua izan zen.

Seiurteko Demokratikoa

Liberalismoaren indarrak oso minoritarioak izateaz gain, oso zatituak eta erreformatuak zeuden. Behin-behineko gobernuaren xede nagusia 1869ko konstituzio demokratikoa egitea izan zen, gizonezko sufragio unibertsalarekin. Konstituzioan nazio subiranotasuna jaso eta aginte banaketa ezarri zen. Serrano jeneralak gidatutako erregordetza ezarri zuen eta Primek zuzendaritza hartu zuen. Arazo kolonialak berriro sortu ziren. Kubako altxamendua gertatu zen. Karlistak berriro agertu ziren, II. gerra karlistan. Amadeo babesgabe geratu zen. Monarkia konstituzionala eta demokratikoa Espainian izandako lehen esperientziaren porrota izan zen. Amadeok abdikazioa 1873an eman zuen, krisi politikoari hasiera emanez. Eginkizun nagusia konstituzio berria aldarrikatzea zen, baina arazo larriak egon ziren. Sozietate anonimoen legea eta meatzen legea, 1871koa, benetako desamortizazioa izan zen.

Deskargatu

PDF Word HTML