Estatu Frankistaren sorrera eta bilakaera (1939-1959)

Historia3,23 KB

Estatu frankistaren sorrera (1939-1959)

Oinarri ideologikoak eta sozialak

Frankismoaren oinarri ideologikoak beste iturri batzuetatik datoz, europar faxismotik, esate baterako.

  • Faxismoa: Francok alderdi bakarra sortu zuen (Falange Española y Tradicionalista de las JONS) eta botere guztiak pilatu zituen. Hitler eta Mussolinik bezala, Francok ere inperio espainiarraren handitasuna nahi zuen, baina eredu faxista ez zen erabat nagusitu Espainian.
  • Antikomunismoa: Espainiak III. Internazionalaren aurkako ituna sinatu zuen Italia eta Alemaniarekin. Hitlerrek SESB inbaditu zuenean, Francok bere erregimena justifikatzeko aukera ezin hobea aurkitu zuen.
  • Katolizismoa: Diktaduran erregimenaren eta Elizaren arteko kolaborazioa erabatekoa izan zen. Eliza Francoren helburuak lortzeko tresna bihurtu zen, eta hortik Nazionalkatolizismoa sortu zen.
  • Nazionalismo espainiarra.

2. Oinarri sozialak

Erregimenaren oinarri sozialak militarrak, falangistak, katolikoak eta monarkikoak izan ziren. Militarrengandik lortu zuen Francok boterea; monarkikoen aldetik, 1947ko Ondorengotza Legea aipa daiteke, non Juan Carlos bere ondorengo izendatu zuen.

3. Oinarri legalak

Estatu Berriaren boterea zazpi oinarrizko legek antolatzen zuten: Lanaren Forua, Gorteen Legea, Espainiarren Forua, Erreferendum Legea, Estatu Burutzarako Ondorengotza Legea, Mugimendu Nazionalaren Oinarrizko Printzipioak eta Estatuaren Lege Organikoa.

Gerraostea: Berrogeiko hamarkada

1. Kanpoko harremanak

  • Ardatzarekiko lotura: Gerra Zibilaren ondoren, Espainia potentzia faxistekin lerrokatu zen. Nazioen Elkartea utzi eta Alemaniaren eta Espainiaren arteko Adiskidetasun Ituna sinatu zen.
  • Neutraltasuna: Ramon Serrano Suñer ordezkatu ondoren, Gomez Jordanak hartu zuen kargua. Gerraostean, Espainia ez zuten Bretton Woodsera gonbidatu.
  • Nazioarteko isolamendua: Alemania eta Italiak gerra galdu ondoren, erregimenak bere ezaugarri faxistak ezkutatu zituen. NBEk blokeo diplomatiko eta ekonomikoa ezarri zion Espainiari, Marshall Planeko fondoak ere lortu ez zituelarik.

2. Politika ekonomikoa: Autarkia

  • Gerraren ondorioak: Gerrak hildako eta suntsipen ugari ekarri zituen. Trenbideak eta errepideak hondatuta geratu ziren, eta nekazaritzako produkzioa %25 jaitsi zen.
  • “Gosearen urteak”: Gerra finantzatzeak herri-ogasuna hondatu zuen, inflazio ikaragarria eraginez.
  • Errazionamendua: Janaria banatzeko sistemak merkatu beltza eta merkataritza-sare paraleloa bultzatu zituen.
  • Autarkia eta sektore publikoa: 1941ean Industriako Nazio Erakundea (INI) sortu zen. Nazionalizatu egin ziren telefono-komunikazioak, aireko garraioa (Iberia) eta meatze-ustiapen asko.

3. Oposizioa eta zapalkuntza

Erbesteratuek espetxe-zigorra eta gizarte-bazterkeria pairatu zituzten. Zapalkuntza salaketa eta sistema polizialean oinarritu zen. Erantzukizun Politikoen Legearen babesean, errepublikarren aurkako errepresioa sistematikoa izan zen.

Deskargatu

PDF Word HTML