Espainiako XX. mendeko historia: Errepublika eta Frankismoa

Historia3,49 KB

II. Errepublika (1931-1936)

1. fasea (1931-1933): Biurteko erreformista

Manuel Azaña izan zen gobernuko presidentea. Ezkerreko gobernu errepublikar honek hainbat neurri eta gertaera bizi izan zituen:

  • Erreformak: Eskola erlijiosoak itxi ziren laizismoagatik eta Elizari diru-laguntzak kendu zitzaizkion.
  • Gizartea: Sufragio unibertsala ezarri zen, alfabetatze-tasa handitu zen eta nekazaritza-erreforma abiatu zen.
  • Legedia: Dibortzioa eta ezkontza zibila legalizatu ziren.
  • Gatazkak: Klase sozialen arteko gatazkak egon ziren eta eskuina haserretu egin zen.
  • Bukaera: Casas Viejasko gertaerek amaiera eman zioten fase honi.

2. fasea (1933-1935): Biurteko kontserbadorea

1933an CEDA alderdiak irabazi zituen hauteskundeak Gil Robles lider zela:

  • Eskola erlijiosoak mantendu ziren eta nekazaritza-erreforma atzera bota zuten.
  • Langileen matxinada gertatu zen Asturiasen.
  • 1935ean Estraperloaren eskandalua eta kasinoetako txantxulluak azaleratu ziren.
  • 1936an azken hauteskundeak egin ziren: Frente Popular vs CEDA. Gerra Zibila lehertu zen ondoren.

Gerra Zibila (1936-1939)

Gerraren faseak

  • 1936: Extremadura eta Andaluziako zati bat hartu zuten.
  • 1937: Iparreko frontea (Euskadi, Bilbo azkena izanik, Asturias eta Kantabria) eta Aragoi zein Gaztelako zati bat.
  • 1938: Katalunia.
  • 1939: Levante eta Madril.

Bandoak eta kausak

Bandoak:

  • Nazionalak (Eskuinekoak): Karlistak, CEDA, Eliza, militarrak eta falangeak.
  • Errepublikarrak (Ezkerrekoak): Anarkistak, Brigada Internazionalak, Errepublika, Euskadi eta Kataluniako abertzaleak eta langileak.

Kausa nagusiak: Egonkortasun politiko falta, Eliza katolikoa ideia modernoen aurka egotea eta ezberdintasun ekonomiko sakonak (herritar gehienak txiroak ziren).

Ondorioa: Nazionalek irabazi zuten eta diktadura bat ezarri zen Espainian: Franco.

Frankismoa (1939-1975)

1. fasea (1939-1959)

  • 1939: Autarkia hasi zen.
  • 1947: Ondorengotza Legea sinatu zen.
  • 1953: AEB eta Vatikanorekin aliantzak lortu eta autarkia amaitu zen.
  • 1955: Espainia NBEn sartu zen.
  • 1959: Egonkortze Plana abiatu zen ekonomia suspertzeko.

2. fasea (1959-1975)

  • 1959: ETAren sorrera.
  • 1963: Gizarte Segurantza ezarri zen.
  • 1966: Lege Organikoak onartu ziren. Gobernu barruan bi korronte zeuden: kontinuistak (aldaketarik gabe jarraitu nahi zutenak) eta aperturistak (erregimena aldatu nahi zutenak).
  • 1973: Carrero Blancoren hilketa ETAren eskutik.
  • 1975: Francoren heriotza.

Erregimenaren ezaugarriak

  • Prentsa eta telebistaren manipulazioa eta zentsura.
  • Antikomunismoa eta alderdi bakarra.
  • Nazional-katolizismoa: Nazionalismoa eta Eliza oso garrantzitsuak ziren.
  • Familia tradizionala: Abortua eta dibortzioa debekatuta zeuden.
  • Errepresioa: Talde militarren bidez aurkariak isilaraztea.

Deskargatu

PDF Word HTML