Espainiako Urrezko Aroko Pintura: Zurbarán, Velázquez eta Murillo

Arteak eta humanitateak2,91 KB

Espainiako Urrezko Aroko Pintura

Francisco de Zurbarán

Sevillan lan egin zuen, non Pacheco eta Velázquez ezagutzeko aukera izan zuen. Hauen artean aipatzekoak dira Aparición de San Pedro a San Pedro Nolasco edo Guadalupe monastegiko koadroak. Tenebrismo berezia erabiltzen du Zurbaranek, figurek argi distiratsu bizia dutela. Gai erlijiosoez gain, natura hilak egin zituen.

Diego de Silva y Velázquez

Artearen historiako maisu nagusien artean kokatu behar da.

Sevillako etapa

Tenebrismoarekiko gustua erakutsiko du egunerokotasuneko gaietan, Vieja friendo huevos edo El aguador de Sevilla lanetan. Obra naturalistak dira, lur-kolore tonuak erabiltzen dituztenak.

Gaztaroko bilakaera

Gaztaroko tenebrismoa albo batera utziko du, teknika alorrean kolorearekiko kezka eta perspektiba aereoaren konkista lortuz. El triunfo de Baco o Los borrachos obran, gai mitologikoa pertsonaia herrikoiekin era naturalistan adierazten du. La fragua de Vulcano obran ere gai mitologikoa modu erabat errealistan islatzen da.

Gorteko margolaria

Italiatik bueltan, gorteko margolari handi moduan finkatzen da Velázquez. Zaldizko erretratuak (Baltasar Carlos printzearen zaldizko erretratua, Olivares Konde Dukearen zaldizko erretratua), Felipe IV.aren erretratuak... Erretratuek sakontasun psikologikoa azpimarratuko dute, figurei garrantzia emanez.

Maisulanak

Maisulanen artean La rendición de Breda o Las lanzas aurki daiteke. Gai historikoko artelana da. Espainiar tropen indarra eskuma aldean bertikalki altxatzen diren lantzen bidez adierazten da. Paisaia lainotsuaren sentsazioa indartzea perspektiba aereoaren bidez lortzen du artistak.

Bigarren bidaia Italiara

Ondoren, Italiara bigarren bidaia egingo du Velázquez-ek 1649an, garai honetakoak izanda Inocencio X.a Aita Santuaren erretratua eta bere mirabea Juan de Parejaren erretratua. Paisaiako margolanen artean Medici Villako lorategien obra nabarmentzen da.

Ispiluaren Venus

Ispiluaren Venus obrak eragin veneziar dauka, Tizianorena, zehazki, pertsonaien nakar-itxurako azalek gorri eta zuri koloreekin kontrasteak egiten baitute. Sakontasun sentsazio ezin hobea lortzen du Velázquezek, eskumatik sartzen den argiaz baliatuz eta perspektiba aereoa lortuz.

Velázquezen ezaugarriak

Velázquezen ezaugarrien artean, pintzelkada askea aipatu behar da, baita argiaren trataera ere. Perspektiba aereoari esker, figuren artean airea eta argia dagoelaren sentsazioa sortaraztea lortzen du artistak. Argidun aire hau da Velázquezen ezaugarri esanguratsuena.

Bartolomé Esteban Murillo

Erlijiositatea landuko du, hasiera batean tenebrismo teknika erabilita, aurrerago utziko duena. El Buen Pastor, San Juan Bautista con el cordero...

Deskargatu

PDF Word HTML