Espainiako Pintura Barrokoa eta Velázquezen Lana
Espainiako Pintura Barrokoa: Ezaugarriak
- Naturalismoa eta Tenebrismoa: Errealitatearen irudikapen zehatza eta argi-ilunen kontraste bortitza.
- Bezeroak: Nagusiki Eliza eta ordena erlijiosoak.
- Teknika: Olioaren teknika nagusi.
- Estiloa: Errealismoa eta argiaren tratamendu dramatikoa nabarmentzen dira. Konposizio sinpleak eta mugimendu lasaiak. Gizabanakoak arreta eta xehetasun guztiekin margotu ziren, santuen irudiak bizirik zeuden ereduekin.
- Eraginak: Italiakoa (Caravaggio) eta Flandesekoa.
- Gaiak eta Generoak:
- Erlijio-gaiak: Askotan adierazpen mistikoak irudikatzen zituzten (estasiak, esaterako).
- Gai profanoak: Erretratua, bodegoia (Zurbarán izan zen honetan maisu), genero-pintura (pikaroak, eskaleak) eta gai mitologikoak.
Diego Velázquez (1599-1660)
Sevillan jaioa, Espainiako Urrezko Mendeko margolari garrantzitsuenetakoa izan zen.
Ezaugarri nagusiak:
- Bai marrazkia bai kolorea menperatzen zituen bikain.
- Naturalismo bikaina eta perfekzionista.
- Figura eta ekintzak kontrajarri egiten zituen.
- Tenebrismoan hasi zen bere ibilbidea.
- Gaiak: Bodegoiak, mitologia, historia, erlijioa, erretratuak, paisaiak, eta abar.
Aldiak:
Hasierak Sevillan (1611-1623)
Pachecoren tailerrean hasi zen. Errealismo barrokoari heldu zion, naturalismo tenebristari, hain zuzen ere. Joera errealista herritarra zuen, gaietan bereziki, herriko pertsonak erabiliz. Konposizio sinpleko bodegoiak egiten zituen.
Heldutasuna Madrilen (1623-1631)
Felipe IV.ak Gorteko pintore izendatu zuen, eta erregearen eta inguruko pertsonaien erretratuak egiten zituen. 1628an Rubens iritsi zen Madrilera, eta horren eraginez gai mitologikoei ekiten hasi zen, adibidez, Mozkorrak edo Bakoren Garaipena.
Lehen Bidaia Italiara (1629-1631)
Italiarako bidaia egin zuen, eta horren ondorioz tenebrismoa erabat baztertu zuen. Biluziarekiko kezka biziki sortu zitzaion.
Gorteko Erretratugile (1631-1648)
Olivares Konde-dukea bezalako pertsonaiak harro eta handikiro irudikatu zituen. Bufoiak eta ipotxak ere pintatu zituen, haien duintasuna azpimarratuz.
Bredako Errendizioa (1634-1635)
Bredako tropen buruek espainiarren aurrean errenditzea erabaki zuten. Justin Nassaukoa giltzak ematen ageri da, eta Ambrosio Spinolak ez dio belaunikatzen uzten. Holandarrak ezkerrean ageri dira, eta espainiarrak eskuinean.
Azken Aldia (1648-1660)
Madrilera itzultzean, bere lanik ospetsuenetako batzuk egin zituen:
- Venus Ispilukoa (1647-1651): Espainiako pinturaren biluzirik ederrena eta bikainena kontsideratua izan da.
- Meninak (1656): Konposizio konplexu eta argi-joko bikainagatik ezaguna.
- Iruleak (1657): Argiarekin eta perspektibarekin maisutasunez jokatzen du.