Espainiako Industria Sektoreak: Helduak eta Dinamikoak
INDUSTRIA SEKTOREAK
Espainian, industria-sektore helduek garrantzi nabarmena izaten jarraitzen dute. Sektore dinamikoenetan, atzerriko kapitalek indar handia dute, eta goi-mailako teknologia dutenak hazi egin dira, baina ez dute Europako beste herrialde batzuetan adinako ezarpenik.
INDUSTRIA SEKTORE HELDUAK
Lehiakortasun beherakada jasaten duten industriaren adarrak dira.
Metalurgiak metalak erabiltzen ditu lehengaitzat. Siderurgiak edo burdinaren metalurgiak bi azpisektore hartzen ditu. Siderurgia integralak labe garaietan burdin-mineraletik ateratzen du altzairua. Birmoldaketa-prozesu gogor baten ondorioz, Asturiasen soilik eusten zaio siderurgia mota horri. Siderurgia ez-integralak txatarretik lortzen du altzairua labe elektrikoetan, eta Euskadin, Kantabrian, Nafarroan eta Katalunian dago. Metal ez-burdinazkoen industrietan, aluminioa eta zinka nabarmentzen dira Avilésen, eta kobrea Huelvan.
Ontzigintza azken urteetan hobetu egin da, erabat urgildu bita ontzien berrikuntza teknologikoetan. Sektore hori Kantauriko kostan, Galiziakoan, hego-atlantikoan, hego-mediterraneoan eta Las Palmas Kanaria Handikoan kontzentratzen da.
Ehungintzaren eta jantzigintzaren ezaugarri nagusiak lanpostuen ugaritasuna eta enpresa-minifundismoa dira, nahiz eta sektoreko zenbait enpresa nagusi Espainiakoak izan. Ehungintza Katalunian, Valentziako Erkidegoan eta Galizian dago bereziki.
Beste sektore heldu batzuetan, kanpo-lehia eta barne eskariaren jaitsiera izan da krisi ekonomikoaren eraginez, hala nola oinetakogintzan, altzarigintzan eta jostailugintzan. Valentziako erkidegoan gehienbat. Edo zenbait materialen lehiari egin behar diote aurre, baita euskarri berrien lehiari ere, hala nola paperari eragiten dioten baliabide digitalei.
INDUSTRIA SEKTORE DINAMIKOAK
Industria-adar dinamikoek ezaugarri hauek dituzte: produktibitate handia, kanpo eta barne eskari handia, eta atzerriko kapitalen eta multinazionalen garrantzi handia.
Garraio-materialetan bi adar oso dinamiko daude:
Automobilgintzak ibilgailuak eta haien osagarriak fabrikatzen ditu. Ia produkzio guztia esportatzen du, eta barne-merkatu garrantzitsua du. Lantegien artean, Valentziakoak, Valladolidkoak eta Zaragozakoak nabarmentzen dira.
Tren-materialetan, tren-ekipamenduaren sektore hornitzaileak eta material gurpildun edo ibiltaria sartzen dira. Bultzada handia izan du, abiadura handiko sarearen garapenari esker. Industria horrek kontzentrazio handi du Madriden, Katalunian eta Euskadin.
Sektore kimikoak bi azpisektore hartzen ditu. Petrokimika edo oinarrizko kimika industriagune handietan antolatzen da, normalean petrolio findegiekin batera. Eraldatzen kimikak azken kontsumoko produktuak egiten ditu: kautxua… Industria adar hori Katalunian, Madriden, Valentzian eta Euskadin dago.
Elikagaien, edarien eta tabakoaren sektoreak: Alor horren erronka salmentak igotzea da, horretarako, gehiago landutako eta eraldatutako produktuak eskaini behar dira, bai eta kalitate eta nutrizio-balioen eskakizunei hobeto erantzuten dietenak ere. Sektore horretan Katalunia, Andaluzia, eta Valentzia nabarmentzen dira.
Esportatzeko ahalmen handia dute beste sektore dinamiko hauek ere: tresna eta etxetresna elektrikoak egiten dituen material eta ekipamendu elektrikoenak, eta mineral ez metalikoenak, eraikuntzan batez ere. Zeramikarena da garrantzitsuena azken horietan, esportazio handiak baititu.
PUNTAKO EDO GOI-TEKNOLOGIAKO INDUSTRIA SEKTOREAK
Goi-mailako teknologia-intentsitatea, produktu bereizketa nabarmena, eskari handia eta prestakuntza handiko eskulana dute.
Espainian, Europako beste herrialde batzuetan baino gutxiago eta geroago ezarri dira. Azken urteetan ahalegin handia egin da arlo horiek garatzeko.
Espainian, produktu farmazeutikoak dira nagusi goi-mailako teknologiako produkzioan eta esportazioan. Katalunian eta Madriden daude.
Sektore aeronautiko eta aeroespazialak produktuak egiten dituzte: hegazkinak, erreaktoreak, eta ekipamendu material aeronautiko osoak edo haien zatiak. Sektore horretako industria ia guztia Madrilen, Andaluzian eta Euskadin dago.
Elektronikak eta IKTek bi adar nagusi dituzte. Telekomunikazio ekipoen, ordenagailuen eta periferikoen produkzioan beherakada handia izan da. Kontysmo-elektronika ere atzeraldian dago, kanpo lehiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz. Industria-adar hori Bartzelonan, Gipuzkoan, Coruñan, Madrilen, Nafarroan, Malaga, Valentzian eta Zaragozan dago.
Bioteknologiak zientzi eta teknologia organismo bizidunei aplikatzen die, ezagutza eta onurak lortzeko. Enpresa txikiak ditu Madriden, Katalunian, Andaluzian, Valentzian eta Euskadin.