Espainiako Independentzia Gerra: Gertaerak eta Ondorioak

Historia2,45 KB

Independentzia Gerra hasi zen. Frantsesen okupazioaren aurkako gerraren abiapuntua 1808ko maiatzaren 2ko Madrilgo herriaren altxamendua izan zen. Murat jeneral frantsesak matxinada indargabetu zuen: ehunka madrildar fusilatu zituen eta zapalkuntza beste hiri batzuetara hedatu zen.

Napoleonen Esku-hartzea eta Frantsesen Okupazioa

Napoleonen indarrak Bailengo Guduan menderatu zituzten, eta Josef I.ak Gasteizera ihes egin zuen; gudaroste frantsesek Ebroraino atzera egin zuten. Napoleonek pertsonalki esku hartu behar izan zuen gerran, 1808aren amaieran 250.000 beteranoren buru. Espainiako lurraldeen okupazioa burutu zuten. Cádiz baino ez zen okupaziotik kanpo geratu, britainiarrek lagunduta.

Gerrilla Gerra: Erresistentziaren Giltza

Frantsesen nagusitasun militarrari aurre egiteko, gerrilla gerra egin zuten espainiar armatuek (nekazariek, apaizek). Gerrillariek ongi ezagutzen zuten ingurua, eta herritarren babesa zuten.

Gerraren Amaiera eta Ondorio Latzak

1812an, Napoleonek Errusiako ekinaldia hasi zuen, eta 50.000 soldadu atzerarazi zituenez, haren ahalmen militarra ahuldu zen. Britainiar armadak, gerrillaren eta gudaroste erregularraren laguntzaz, frantsesak garaitu zituen Arapiles, Gasteiz eta San Martzialeko guduetan. Gudaroste inperialak muga zeharkatu zuen 1813an. Independentzia Gerran milioi erdi hildako izan ziren, eta hondamena, nekazaritza galerak eta merkataritzaren eta Ogasunaren kolapsoa eragin zituen.

Josef I.aren Erreforma Saiakerak eta Frantsestuak

Napoleonek Josef I.a anaia agintean jarri zuenean, Frantziako Iraultzaren lorpenak ezartzeko asmoa zuen. Baionako Estatutuak gutun aitortuaren izaera zuen:

  • Erlijio katolikoa ofiziala zen Espainian.
  • Eskubide sorta bat aitortzen zuen (pribilegioak ezabatzea, tortura abolitzea, maiorazkoa deuseztatzea).

Napoleonek erreformak erradikalizatu egin zituen:

  • Jaun-erregimena eta gizarte estamentala deuseztatu zituen.
  • Inkisizioa eta barne-aduana guztiak ezabatu zituen.
  • Lehen hezkuntzako zentroak sortu zituen.
  • Kode zibila ezarri zuen.

Bere gobernu lanetarako, frantsestuen laguntza bilatu zuen; erregearen proiektu erreformistekin ados zeuden espainiar lankideak ziren frantsestuak. Oso erregealdi laburra izan zuenez, ezin izan zituen aurrera eraman bere erreforma asko eta asko.

Deskargatu

PDF Word HTML