Espainiako Hirien Sistema: Egitura, Aldaketak eta Integrazioa
Espainiako Hirien Sistema eta Aldaketak
Hirien Sistema
Iberiar penintsulako hiri-sistema industriaren etapatik heredatuta dago.
Madril
Madril Espainiako hiri-nukleo nagusia da. Hirugarren sektoreko jarduerak garatzen ditu.
Periferiako Hiri-Ardatzak
- Galiziako ardatz atlantikoa kostaldean hedatzen da, Ferrol eta Vigo bitartean, merkataritzan espezializatuta dago.
- Bizkaiko golkoaren ardatza, Asturiaseko triangelua (Oviedo-Gijon-Avilés), Santander eta euskal triangelua (Bilbo-Donostia-Gasteiz) barruan hartzen ditu, eta barrualderantz adarrak ditu (León, Burgos eta Logroño).
- Mediterraneoko ardatza Gironatik Cartagenara doa. Ardatz dinamikoena da, zerbitzuak pisu handia dute, batez ere turismoak.
- Ebroren haraneko ardatzak Bizkaiko golkoaren ardatza eta Mediterraneoko ardatza lotzen ditu, eta hiri nagusia Zaragoza da.
- Andaluziako ardatza bikoitza da. Almeria eta Huelva bitartean, dinamikoa da (merkataritzan, turismoan eta nekazaritza teknifikatuan espezializatuta dago). Bestea, Guadalquivirren haraneko ardatza, kostalde atlantikoa eta Jaén bitartean, ez da dinamikoa.
Iberiar Penintsularen Barrualdea
Iberiar penintsularen barrualdean hiri txikiak dira nagusi.
Balearretan eta Kanarietan, hiri aipagarrienak hiriburuak dira, eta faktore nagusia turismoa da.
Integrazioa Europan eta Europako Hiri-Sisteman
Espainia 1986an Europako Erkidegoan sartu zen, eta horren ondorioz Europako hierarkian eta hiri-sisteman ere bai sartu egin da.
- Europako hierarkian hiri bakoitzaren neurri demografikoak eta eginkizunek garraioan, turismoan, industrian, ezagutzan eta erabakitzeko gaitasunean duten eragin orokorra balioesten da.
Horren arabera, metropoli globalak (Espainiako hiri bat ere ez dago kategoria horretan), Europako lokomotorrak (Madril eta Bartzelona), Europako metropoli potentzialak (Bilbo, Valentzia eta Palma) eta Europako metropoli ahulak (Sevilla) bereizten dira.
- Europako hirien sistemak zenbait ardatz ditu. Dinamikoenean, Britainia Handiaren hegoaldea eta Italiaren iparraldea lotzen da. Espainiako hiriek kokapen periferikoa dute. Beste ardatza dugu Mediterraneoan, Europako arku mediterraneoa.
Globalizazioa eta Munduko Hiri-Sisteman Integratzea
Munduko ekonomiak oraintsu izandako aldaketak hauek izan dira: industriaren pisua gutxitzea hirugarren sektoreko jardueren mesedetan; garraioak eta komunikabideak hobetzea eta bizi-kalitatea eta ingurumena balioestea.
Aldaketa horiek ondorio bikoitzak izan dituzte:
- Zenbait hirik gainbehera izan dute, Espainiako iparraldekoak hain zuzen ere (Bilbo, Asturias, Galizia...) suspertze-politikak garatzen dira.
- Hiriek munduko hiri-sisteman sartzeko edo kokapena hobetzeko aukera izan dute, bertako jarduerak kanpora proiektatu behar dira. Horretarako, hiriek zenbait betekizun bete behar dituzte, garraiobide onak, ekipamenduak, kalitatezko giza baliabideak, ingurumen kalitatea, etab.
Gaur egun, Madril, Bartzelona eta turismogune zehatz batzuk kenduta, Espainiako hiriek barne-eginkizuna dute eskualdean edo Europan. Nazioarteko proiekzioa handiagotzeko, estrategiak bultzatu behar dira.