Espainiako Erliebe Unitate Nagusien Sintesia
ESPAINIAKO ERLIEBE UNITATE NAGUSIEN SINTESIA:
Iberiar Penintsulako Erliebea
Espainiako erliebe unitateak: Iberiar penintsulako Espainiak. Balearretako uhartedia. Kanarietako uhartedia. Ceuta eta Melilla.
Iberiar Penintsulako Erliebearen Ezaugarriak
- Forma trinkoa.
- Batez besteko altitude handia.
- Inguruko erliebea menditsua izatea.
Iberiar Penintsulako Erliebearen Unitate Morfoestrukturalak
A) Iberiar Goi Lautada
Era primarioan sortu zen. Era Tertziarioan, Alpetar orogeniak ia iberiar goi-lautada guztia deformatu eta suntsitu zuen. Hiru unitate bereiz daitezke:
- Antzinako zokalo paleozoikoa: Iberiar penintsularen mendebaldean soilik ageri da. Material tertziarioak suntsitu ditu higadurak, eta jatorrizko material silizeoa. Erliebea penelautadaz dago osatuta.
- Barneko Mendilerroak: Erdialdeko sistema eta Toledoko mendiak dira. Era tertziarioan eratu ziren.
- Erdialdeko Sistema: Garaiagoa da. Mendilerro nabarmenenak Somosierra eta Guadarrama dira.
- Toledoko Mendiak: Ez dira hain garaiak. Mendilerro garrantzitsuena Guadalupe.
B) Iberiar Goi-Lautadaren Ertz Menditsuak
- Galizia-Leongo Mendigunea: Era Tertziarioan eratu zen. Material paleozoikoak ditu. Mendilerro nabarmenenak Segundera eta Cabreras dira.
- Kantauriar Mendikatea:
- Mendebaldeko Aldea: Asturiasko mendigunea. Era Tertziarioan eratu zen. Material paleozoikoak. Naranjo de Bulnes.
- Mendikatearen Ekialdeko Aldea: Kantauriar mendikatea, Era Tertziarioan eratu zen.
- Iberiar Sistema: Era Tertziarioan eratu zen. Kareharrizko materialak ditu batez ere.
- Iparraldeko Zatian: Moncayo.
- Soriako Hego-Ekialdetik: Iberiar sistema bi adarretan bereizten da: barnekoa (Albarracin mendilerroa) eta kanpokoa (Javalambre).
C) Iberiar Goi-Lautadaren Kanpoaldeko Sakonuneak
- Ebroren Sakonunea: Pirinioekiko paralelo da, eta mendikate horrek, Iberiar sistemak eta Kataluniako kostaldeko mendikateak ixten dute sakonunea. Itsasoko eta kontinenteko materialak ditu.
- Guadalquivirreko Sakonunea: Ebro eta Guadalquivir. Era Tertziarioan eratu ziren.
D) Iberiar Goi-Lautadaren Kanpoaldeko Mendikateak
Iberiar goi-lautadaren kanpoaldeko mendikateak Pirinioak - horien luzapena dira Euskal Mendiak eta Kataluniako kostaldekoa mendikatea - eta Mendikate Betikoak dira. Era Tertziarioko Alpetar orogenian eratu. Kareharriak dira nagusi.