Eskultura Erromanioko Espainian eta Pintura Erromaniokoaren Ezaugarri Orokorra
Eskultura Erromanioko Espainian
Santiago bidean tailer desberdinek egin zuten lan aldi berean XI. mendean, Jaka, Leonen eta Santiagon.
XI. mendeko Eskultura
Santiago bidean:
- Aragoan: Jacako katedraleko tinpano krismoidunen ikonografia
- Leongo San Isidororen elizako Arkumearen portada eta panteoiko kapitelak
- Santiago katedraleko Zilartegien atea
XII. mendeko Eskultura
Irudiek ezaugarri eboluzionatuagoak dituzte, gotikoaren naturalismoranzko joera iragarriz.
Pintura Erromaniokoaren Ezaugarri Orokorra
Pintura, arkitektura menpean zegoen eta bertan guztiz integratuta. Horma-pintura nagusi izan zen, baina ohol gaineko obrak miniaturak ere nabarmenak dira.
Kokapena
Horma pintura nagusitzen zen eta pinturaren berezko guneak elizetako absideak ziren.
Teknika
Horma-pintura freskoz pintatzen da. Teknika honekin kolore biziak lortzen dira.
Funtzioa
Pintura funtzio didaktikoa zuen. Helburua ez zen errealitatea irudikatzea, eskolagabeko herri Itun Zaharreko eta Berriko ideiak eta kontzeptuak irakastea baizik.
Ikonografia
Gaiak erlijiosoak ziren. Gai ohikoena: Kristoren irudia Azken Epaiketan bere tronoan jesarrita mandorla batez markoztatua eta tetramorfoaz inguratuta.
Lineal-Pintura
Linea oso inportantea da. Figuren ziluetak lerro lodi eta ilun batez irudikatzen zituzten eta lerro honen bitartez kolore-mantxa handi ezberdinak banatzen ziren.
Kolore-Puruak eta Leunak
Kolore biziak eta disdiratsuak dira, urdinak, gorriak eta beltzak nagusiki.
Konposizio Simetrikoak
Paraleloki eta erregistro ezberdinetan kokatzen ziren. Irudiak ez dira elkar erlazionatzen, ez dute talderik osatzen XIII. mendera arte.
Perspektiba eta Argiaren Tratamendu Eza
Ez dago bolumenik ezta sakontasunik ere. Irudi lauak dira. Paisaia ia ez da agertzen. Koloreak ez zirenez nahasten eszenek ez daukate argi bibraziorik.
Estilo Antinaturalista
Mosaiko bizantziarraren tradizioa jarraitzen dute. Estilo antinaturalista da. Irudi zurrunak, hieratikoak eta eskematikoak dira.
Iberiar Penintsulako Pintura Erromanioko Aipagarrienak
Kataluniako Tahull-eko Sant-Climent eta Santa Maria multzoak eta Leongo San Isidoro elizaren panteoiko frskoa. Katalunakoak, zurrunak eta hieratikoak. Leongoak, finagoak eta naturalistagoak.