Eskaria, Eskaintza eta Merkatuaren Oreka: Oinarrizko Kontzeptuak
Eskaria: Kontzeptua eta Faktoreak
Eskaria adierazten du eskatzaileak ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden, prezio jakin batean, lortutako ondasunen prezioa, errenta erabilgarria eta zaletasunak edo lehentasunak kontuan hartuta.
Eskaria baldintzatzen duten faktoreak
- Ondasunaren prezioa: Zenbat eta garestiago, kantitate txikiago erosteko prest eta alderantziz.
- Lotutako ondasunen prezioa:
- Ondasun osagarria: Elkarrekin doazenak, batera kontsumitu (adibidez: autoa eta gasolina).
- Ordezko ondasuna: Behar berbera asetzeko produktuak (adibidez: tea eta kafea).
- Errenta erabilgarria:
- Behe mailakoak: Errenta gora egitean gutxiago eskatzen direnak.
- Arruntak: Eskatutako kantitateak errentaren proportzio berean gora egiten dutenak.
- Luxuzko ondasunak: Errenta txikia denean, kantitate txikian kontsumitzen direnak.
- Moda (publizitatea).
Eskariaren kurba
Ondasun baten eskariaren kurba eskariaren funtzioaren adierazpen grafikoa da; erosleak prezio bakoitzean erosteko prest dagoen kantitatea erakusten du. Eskari-prezioa da ekonomiaren alorreko analisietan gehien erabiltzen den funtzioa, prezioa izan ezik faktore guztiak konstante badaude.
Eskaintza: Kontzeptua eta Faktoreak
Eskaintzak adierazten du enpresek ondasun baten zer kantitate ekoizteko prest dauden, prezio jakin batean, ekoizpen-kostuak eta enpresa-helburuak kontuan hartuta.
Eskaintzan eragiten duten faktoreak
- Ondasunaren prezioa.
- Ekoizpen-faktoreen kostuak.
- Enpresa-helburuak.
Eskaintzaren kurba
Eskaintzaren funtzioaren adierazpen grafikoa da, enpresek prezio bakoitzean zer kantitate ekoitziko luketen adierazten duena.
Merkatuaren Oreka
Puntu honetan egiten dute bat kontsumitzaileen eta enpreseen planek; beraz, trukea biak asetzeko modukoa izaten da.
Desorekak
- Gehiegizko eskaria: Prezio jakin batean, kontsumitzaileek eskatzen duten produktu-kantitatea enpresek eskaintzen dutena baino handiagoa da.
- Gehiegizko eskaintza: Prezio jakin batean, kontsumitzaileek eskatzen duten produktu-kantitatea enpresek eskaintzen dutena baino txikiagoa da.