ERRUSIAKO IRAULTZA: ZERGATIK ETA NOLA GERTATU ZEN?
Zergatik izan zen garrantzitsua?
Errusia historiako lehen erregimen komunista izatera igaro zelako, lehen ia feudala zen erregimena ordezkatuz.
Tsarismoa eta Errusia Feudala
Tsarismoaren definizioa
Tsarismoa erregimen autokratikoa izan zen, botere absolutua zuen tsar batek gidatua.
Nekazaritza eta jopuen egoera
Errusiako Inperioko jarduera ekonomikoa nekazaritza zen.
Norenak ziren lur gehienak? Nobleenak.
Zer suposatu zuen jopuen emantzipazio dekretuak? 1861eko otsailaren 19ko dekretuari esker lortu zituzten eskubide zibilak nekazariek eta etxeko zerbitzariek. Bizimodua segurtatzeko, lehendik bizi ziren landetxeak eta bizitokiak jaso zituzten, baina gozamenaren eta zerga sistema gogor baten truke.
Industrializazioa XIX. Mendean
XIX. mendean industrializazioa hasi zen garatzen.
- Non? San Petersburgo, Mosku, Uralak eta Bakuren inguruan.
- Zein sektoretan? Ehungintzan eta meatzaritza-metalurgian.
- Zein ezaugarri zituen? Kontzentrazioa eta finantzaketa mistoa.
Errusiako Gizarte Egitura
Gizartean hiru talde nagusi zeuden: talde pribilegiatuak, erdiko klaseak, eta nekazariak eta proletariotza industriala.
Talde pribilegiatuak
Talde pribilegiatuak honako hauek ziren:
- Odolezko aristokrazia, lurjabea eta gortearekin harreman gutxi zuena.
- Zerbitzuko noblezia, XVIII. mendeaz geroztik administrazioaren goi mailako karguak betetzen zituena.
- Industria eta merkataritza burgesia murritza.
- Kulak izenekoak, nekazari aberatsak.
- Errusiar Eliza Ortodoxoa.
Erdiko klasea
Erdiko klasea merkatari eta industrialen talde txiki batek osatua zen. Haiek mendebaldeko balioak bereganatu zituzten.
Nekazariak eta proletariotza
Nekazariek biztanleria osoaren %80 osatzen zuten, eta pobreziaren muga-mugan bizi ziren. Haien ondoan proletariotza industriala zegoen, hiru milioi langilek osatua, oso lan- eta bizi-baldintza txarrak pairatzen zituztenak.
Tsarismoaren aurkako Oposizioa
Tsarismoari oposizioa egin zioten alderdi nagusiak:
- Alderdi Konstituzional Demokrata (Kadeteak): Alderdi liberal-erreformista zen, eta konstituzio demokratikoa eta askatasun sozialak eman nahi zizkion Errusiari; baina ez zuen babes sozial handirik izan.
- Alderdi Sozial-Iraultzailea (Eseristak): Lurra banatzearen aldekoa zen, baita bortizkeria erabiltzearen aldekoa ere, bere helburuak lortzeko. Nekazariengan oinarritzen zen.
- Alderdi Sozialdemokrata:
- MENTXEBIKEAK: Masa-alderdiaren eta, tarteka, burgesiarekin elkartzearen aldekoak.
- BOLTXEBIKEAK: Vladimir Ilitx Ulianov (Lenin) zuten gidari. Boltxebikeek gutxiengo batek gidatutako alderdi bat eratu nahi zuten, ideologia marxista-leninistaren bidez masak hezituko eta bideratuko zituena.
Iraultza Handiak (1905 eta 1917)
1905eko Iraultza: “Igande Odoltsua”
Zer gertatu zen? Manifestazio handi bat izan zen tsarren jauregiaren aurrean. Tsarrak manifestazioa disolbatu nahi izan zuen, eta hildako asko egon ziren. Beste zonaldetan altxamenduak izan ziren. Egoera baretzeko, tsarrak esan zien haien eskaerak beteko zituela, baina ez zituen bete.
1917ko Iraultza
- Zer gertatu zen otsailean? Errusia Lehen Mundu Gerran sartuta zegoen. Manifestazioa egin zuten tsarren jauregiaren aurrean. Haiek manifestazioa disolbatu nahi izan zuten, baina armadak uko egin zion. Tsarrak botere osoa galdu zuen, atxilotu egin zuten, eta gobernu berri bat hasi zen: gobernu liberala.
- Apirileko tesiak. Zer planteatu zien Leninek? Leninek esan zuen momentua zela sozialismoa ezartzeko eta iraultza sozialista martxan jartzeko sobieten (langileen komiteak) bitartez. Herritarren babesa lortzeko, gerratik aterako zirela agindu zien.
- Urriko Iraultza. Zer gertatu zen? Urrian boltxebikeek iraultza praktikara eraman zuten. Ordura arte zegoen gobernua kendu, eta Petrogradoko Neguko Jauregiari eraso eginez amaitu zuten.
Leninen Lehen Erabakiak eta Gerra Zibila
Zein erabaki hartu zituen Leninek boterera iritsi zenean?
- Gerratik ateratzea; horretarako, Brest-Litovskeko Ituna sinatu zuen.
- Lurraren Dekretua: lurjabe handi guztiei lurrak kendu eta gobernuari ematea.
- Hainbat herriari autodeterminazio eskubidea ematea.
- Bankuak eta enpresak nazionalizatzea.
- Ordura arte Errusiak beste herrialdeekin zituen zorrak ez ordaintzea.
- Txeka (polizia sekretua) sortzea.
Gerra Zibila (1918-1922)
- Zeinek osatu zuten Armada Zuria? Indar kontrairaultzaileek: mentxebikeek, sozialista iraultzaileek, tsaristen aldekoek eta atzerriko potentziek.
- Zeinek osatu zuten Armada Gorria? Boltxebikeek (Trotskyk gidatua).
- Nork irabazi zuen? Armada Gorriak.
SESB eta Politika Ekonomikoak
Noiz sortu zen SESB? Zer esan nahi du? 1922an sortu zen. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna.
Gerrako Komunismoa
Definitu Gerrako Komunismoa: Estatuak ekonomia erabat kontrolatzea zen helburua, sektore guztietan produktibitatea ahalik eta gehien aurreratzeko. Gerra Zibila iraun zuen bitartean, ekonomian lortzen zen diru guztia gerra irabazteko erabiltzen zen, Armada Gorriak behar zuen guztia hartuz.
Politika Ekonomiko Berria (NEP)
Zergatik pasa ziren Gerrako Komunismotik Politika Ekonomiko Berrira? Produkzioa igotzeko eta herrialdea krisi ekonomikotik ateratzeko.
Zertan oinarritzen zen Politika Ekonomiko Berria?
- Nekazaritza, xehekako merkataritza eta hamar langile baino gutxiagoko enpresa txikiak sektore pribatuan geratu ziren, eta askatasunez ekoitzi eta saldu zezaketen.
- Industria astuna, garraioak, atzerriko merkataritza eta bankuak estatuaren kontrolpean geratu ziren. Estatuak inbertsio handiak egin zituen herrialdea modernizatze aldera. Aldi berean, Errusian inbertitzeko aukera eskaini zitzaion atzerriko kapitalari.