Erromatar Zibilizazioa: Historia, Arkitektura eta Artea
1. Inguru Historikoa
Romulo K.a. 753. urtean sortu zuen Erroma. Hiru garai bereizten dira:
1.1. Monarkia Etruriarra (K.a. 753 - K.a. 509)
Etruriarrek Lazio aldea konkistatu eta monarkia nagusitu zen. 509an, erromatarrek errepublikari hasiera eman zioten.
1.2. Errepublika (K.a. 509 - 30)
Errepublika sortu zenetik, gatazka handiak izan ziren konkistetan zein gizarte taldeen artean. K.a. II. mendean, Erromaren hedakuntza handia hasi zen eta gizartea zein sistema eta ekonomia erabat aldatu egin ziren. Aldaketa hauek gerra zibilak ekarri zituzten (Mario eta Silaren artekoak, Zesar eta Ponpeioren artekoak...).
1.3. Imperioa (K.a. 30 - K.o. 476)
Oktaviok gatazka zibilekin bukatu eta boterea bere esku hartu zuen, sistema politikoa aldatuz (imperioa). Imperioari hasiera eman eta pax romana sistemari hasiera eman zion. Imperioak bi aldi ditu: Goi Imperioa (I. eta II. mendeetan), Erromaren goraldia, Erroma munduaren erdigune. Behe Imperioan (krisi garai), III. mendetik 476 urtera arte, Erroma barbaro eta germaniar herrien eskuetan erori zen, eta bakoitzak bere aldetik begiratu zuen, bakoitzak nahi zuen enperadorea ezarri nahi zuen boterean. IV. mendean, Dioklezianok gobernu absolutua ezarri zuen krisiarekin bukatzeko.
Arte erromatarraren jatorria arte etruriarrean daukagu. Ez da ahaztu behar arte erromatarrak greziarraren eragin handia ere jaso zuela. Hala ere, erromatarrek bere ezaugarri propioak garatu zituzten, nagusiki hirietan egindako artea izan zen. Hirietatik kontrolatzen zelako inperioa, horregatik ingeniaritza eta arkitektura lanak asko garatu ziren. Tipologia garatuenak erretratuak eta erliebe historikoak izan ziren.
2. Arkitektura Erromatarra
2.1. Ezaugarri Orokorrak
Aipatu den bezala, hiri arkitektura garatu zuten (eklektizismo handia erabili bazuten ere, esan dezakegu arkitekturan iraultza egin zutela).
Materialak: Mota guztietako materialak erabili zituzten: nobleak (marmolezko harlauzak, harlanduak), pobreak (adreiluak, eustorea, hormigoia, zementua). Guztien artean hormigoia berrikuntza handia ekarri zuen: barne espazio zabalak, altuak gainera materiala merkea, moldakorra eta iraunkorra da.
Arkitektura elementuak (Tipologia) eragina:
- Etruriarrengandik: Erdi puntuko arkua, kanoi ganga eta fatxadaren nabarmentzea jaso zuten, beste gauzen artean.
- Greziarrengandik: Sistema arkitrabeduna, ordenen erabilera.
Erromatarrek garatutako elementuak: Gangen garrantzia zein ugaritasuna, mota guztietako gangak erabili zituzten: kanoi-ganga, ertz-ganga, eraztun-ganga... Ikuskizunetarako, ikusleentzako eserlekuak, ganga eta pilare gainjarriek osatutako pasabide gangadunen gainean sostengatzen dira.
Sistema arkitrabeduna eta ordena klasikoen erabilera berezia: Ohiko tipologietan, hain zuzen tenpluetan, sistema ateburuduna eta ordena klasikoak hobetsi zituzten.
Espazioaren antolaketa: Arkitekturaren lorpen handienetakoa, erromatarrek barne espazio handiak eraiki zituzten (funtzio publikoa betetzeko), jende asko biltzeko tokiak, barne espazio hay sinbolikoa izatera iritsi (erromatarren handitasuna eta boterea erakusteko). Arkitekturaren funtzio praktikoa eta sinbolikoa.
Erromatarrek hirietatik kontrolatzen zuten inperioa, honek hainbat planteamendu berri eskatu zuen; ingeniaritza lanak egin ziren; hirien arteko bide sarea eraikitzeko eta hornitzeko. Tipologia berriak garatu zituzten jende multzoak biltzeko eta enkargu egileen ospea balio handia zuelako lana estatuarentzako.