Erromatar Inperioko Erretratugintza eta Erliebea
Inperio Aldian: Goi Inperioa
Enperadoreen Erretratua
Erretratu hauetan enperadoreak beren aginte osoarekin irudikatzen ziren. Hainbat rol eta jantzi erabiltzen ziren:
- Kontsulak bezala: Toga kontsularra zeramaten eta besoa altxatzen zuten.
- Soldaduak bezala: Militarrez jantzita.
- Pretoreak bezala.
- Pontifex Maximus bezala: Buruaren gainean mantu bat zeramaten eta eskuan patena bat.
- Heroiak bezala: Erdi biluzik eta ereinotz-koroa buruan agertzen ziren.
Zaldizko Erretratua
Inperiotik aurrera egin ziren zaldizko eskultura hauek, jarrera militarreko enperadoreak irudikatzeko, besoa luzatuta, herriari eta ejertzitoari agurtzeko. Tipologia honetakoa da Marko Aurelioren zaldizko artelana (brontzezkoa), artelan hau heldu zaigun bakarra da. Enperadore hau arrazoizko gizon baketsua zen, eta horrela agertzen da erretratuan: ez dago militarrez jantzita, baizik eta arrazoia menperatzen duen filosofoaren togarekin. Erretratu psikologikoa da: zaldiaren jarrera lasaiak ere aginte sereno eta jakintsuaren ideia ematen du. Konposizioa orekatua eta itxia da.
Behe Inperioa
Ezaugarriak:
- Zentzu antiklasikoa.
- Modelatu fina desagertzen da.
- Aurpegiaren espresio handiagoa.
- Sinpletasuna eta hieratismoa.
- Proportzioak eta detaileak desagertzen dira.
- Gizatartzeko joera desagertzen da.
- Monumentaltasuna.
- Eskematizazioa.
Emakumezkoen Erretratua
Inperioan emakumezkoen erretratua agertzen da. Interes handia orrazkeran. Gizonezkoen erretratuetan bezala, emakumezkoaren irudikapen errealista.
Erliebe Historikoa
Erromako erliebe historikoak Ekialdean izan zuen jatorria. Zibilizazio hauetan, erliebea gertakizun bat oroitzeko eta gertakizun historiko nagusiak kontatzeko erabili izan zen. Honen helburua erregea goraipatzea zen. Erliebe historikoetan efektu piktorikoak bilatu ziren, perspektiba bezala. Konposizioak oso errekargatuak ziren eta horietan garrantzi handia ematen zitzaien zenbait elementuri, paisalari.
Aldiak
- Errepublikako aldia.
- Inperioko aldia.
Sarkofagoak
K.o. II. mendetik aurrera, erromatarrek, kristautasun eta estoizismoaren eraginez, gorpuak erretzeari utzi zioten eta lurperatzen hasi ziren. Hori dela eta, sarkofagoak erabiltzen hasi ziren. Eredua etruriarrena izan zen.
Desberdintasunak
- Etruriarrek gorpuak erre eta errautsak errauts kutsetan gordetzen zituzten. Erromatarrek gorpuak lurperatu egiten zituzten.
- Etruriarrek apainketa estalkian egiten zuten, sarkofagoaren hormetan.
Gaiak
Gai mitologikoak eta erlijiosoak.