Errestaurazioa (1874-1923): Cánovas Sistema eta Txandakatze Politikoa

Historia2,52 KB

Errestaurazioa: Erregimen Politikoa (1874-1923)

1874. urtearen amaieran, borboien monarkia berrezarri zenean Alfontso XII.arekin (Isabel II.aren semea), Errestaurazioa izenaz ezagutzen den garai luzea hasi zen. Seiurteko Demokratikoaren eta Errepublikaren ezegonkortasuna eta porrotaren ondoren, oreka eta indar politikoen adiskidetzea lortu nahi izan zuen erregimena ezarri zen.

Cánovas Sistemaren Oinarriak

Cánovas del Castillo izan zen 1923 arte luzatu zen Errestaurazioaren sistema politikoaren bultzatzaile nagusia. Kontserbadorea zenez, herriaren eskaera demokratikoak baztertuz, sistema politiko baten oinarri juridikoak ezarri zituen bi elementu bermatzeko: ordena eta aurrerakuntza ekonomikoa.

1876ko Konstituzioa: Ezaugarri Nagusiak

1876an konstituzio berri bat eman zen, 1845ekoaren antz handia zuena alderdi askotan. Honen arabera, subiranotasuna erregearen eta gorteen artean banatzen zen. Erregeak ahalmen handia zuen:

  • Ministroak izendatzeko.
  • Gorteak deitu eta desegiteko.
  • Legeei betoa jartzeko.

Gorteetan bi ganbarako sistema mantendu zen: Espainiako Senatua eta Espainiako Kongresua.

Eliza eta Estatuaren harremanei zegokienez, Katolizismoa erlijio ofizial bakar gisa ezarri zen, eta gurtza ere onartu zen.

Txandakatze Politikoa (Turnismoa)

Cánovasek ezarritako Errestaurazioko sistemaren beste oinarrietariko bat txandakatze politikoa izan zen (Turnismoa): bi alderdi liberal handien arteko adostasuna bilatzen zuen antolamendua zen, aurrez hitz hartuta boterean txandakatzeko. Hauek ziren bi alderdi nagusiak:

  • Alderdi Kontserbadorea: 1875ean sortu zen. Cánovas zuen buruzagi, eta garai bateko liberal moderatuek eta unionistek osatzen zuten.
  • Alderdi Liberal Fusionista (gero Alderdi Liberala deitua): 1880an sortu zen. Praxedes Mateo Sagasta zen buruzagia, eta liberal progresistak bildu zituen.

Txandakatzetik at hainbat alderdi geratu zen:

  • Ezkertiarrak: errepublikarrak eta sozialistak.
  • Eskuindarrak: karlistak, katolikoak, tradizionalistak eta alderdi nazionalista berriak.

Jauntxokeria eta Hauteskundeen Manipulazioa

Txandakatze hori eraginkorra izateko, ezkertiar eta eskuindarren indar erradikalek instituzioetan parte ez hartzea lortu behar zuten, eta horretarako hauteskundeen manipulazioa beharrezkoa zen. Nekazaritza inguruetan, jauntxoek (lurjabe handiek) herrietako botazioak kontrolatu zituzten.

Deskargatu

PDF Word HTML