Errenazimendua
Arkitektura
Oinplanoak:
- Erdi Aroko ikusmoldea, aldare nagusirako luzera-norabidea markatzen zuena, desagertzen da.
- Oinplano basilikaletik abiatuta, oinplano zentraletara heltzen da, Cinquecentoan berezkoak zirenak.
- Oinplano zentrala (simetrikoa): kupula handi batekin estalitako eraikinak.
Euskarriak:
- Euskarri elementu nagusia horma da.
- Harlandu oso zaindua, kuxindura.
- Zutabeek erdi puntuko arkuak sostengatzen dituzte beti (erromatarra).
- Gehien erabilitako kapitel estiloa korintiarra da. Doriarra, joniarra eta konposatua ere agertzen dira.
- Euskarri sistema: gangatua eta arkitrabatua.
Estalkiak:
- Kasetoiekin apaindutako ateburuak.
- Ertz edo kanoi gangak.
- Kupula.
Balio plastikoak:
- Giza figura erreferentzia-puntu gisa hartuta, proportzioa.
- Simetria.
- Zirkuluaren eta karratuaren lehentasuna.
- Harmonia eta erritmoa.
- Barruko espazioa: perspektiba irizpideekin antolatuta. Argi naturalarekin argiztatua: bao txikiak, kolore gabeko beirekin estaliak.
- Kanpoaldeak: oso zainduak. Barruko sistema espaziala errepikatzen dute.
- Horizontaltasunerako joera.
- Ingurunearekin integratuak.
Apainketa:
- Arte klasikoaren elementu arkitektonikoek garrantzi handia dute: frontoiak, taulamendua, zutabeak…
- Aureolak, girlandak, amorinoak, gruteskoak, kandelieriak eta balaustradak.
Arkitektura zibila:
- Garrantzi handiagoa erlijiosoak baino.
- Jauregia patioaren inguruan antolatzen da. Fatxada hiru mailatan antolatua, erlaitzez bereizita eta erlaitz handi batekin bukaeran.
- Bao ugari.
- Zutabeek protagonismoa dute.
- Batez ere kuxindura-harlandua erabiltzen da.
Arkitektura erlijiosoa:
- Planta longitudinala edo zentrala.
- Barrualdea: zabala, batasuna bilatzen duena, horma garbia eta argitsua, beiraterik gabe, argi naturala pasatzen uzten duten leiho txikiekin.
- Kanpoaldea oso zaindua, edertasuna bilatzen duena.
- Urbanismoarekiko interesa.
Materialak:
- Adreilua, marmola eta harria erabiltzen dira.
- Harlanduek, kasu batzuetan, kuxindura izaten dute.
Etapak:
- Quattrocentoa eta Cinquecentoa.
Eskultura
- Eskultura gotikoan atzematen zen kutsu klasikoaren berreskurapena.
- Trecentoan, Sienan eta Pisan, Nicola eta Giovanni Pisanok arte naturalista eta modernoa zabaldu zuten. Horren arrazoi nagusia Erromako garaitik oraindik gordetzen ziren hainbat lan dira.
- Brontzea eta marmola bezalako material nobleak erabiltzen dira, perfekzio handia lortuz.
- Protagonista nagusiak gizakia eta natura dira, naturalismoa indartuz. Errealitatea irudikatzea da helburua, batzuetan idealizatzen bada ere.
- Eredu idealak lortzea bilatzen da, Errenazimenduak gizakia ulertzen duen modua azaltzen duena.
- Garrantzi berezia ematen zaio irudien adierazkortasunari.
- Bolumen borobilean, bustoak, gorputz osoko irudiak, hileta-irudiak eta zaldunen eskulturak. Horiekin batera, erliebeak garrantzi berezia du, arte-lan berean behe-, erdi- eta goi-erliebea erabiltzen direlarik, sakontasuna irudikatzeko.
Ezaugarri gehigarriak:
- Proportzioa.
- Simetria.
- Kanona.
- Ahalegin nagusia irudien edertasun formala lortzeko egiten da, horretarako biluztasunaren eta erretratuaren bidez anatomia aztertzen delarik.
- Berriz ere, gai mitologikoak agertuko dira.
Materialak:
- Italian materialik nobletzat hartu zirenak marmola eta brontzea izan ziren.
- Zeramika ere bai.
- Espainiaren kasuan, batez ere, zura ere erabili zen: erretauletan, aulkiterietan, atarietan, pulpitoetan, debozio-irudietan…
Teknikak:
- Alberti-k "De Statua" izeneko tratatua idatzi zuen modelaketari eta tailaketari buruz, erreferente bihurtuz.
- Florentzian, Quattrocentoan, teknika berriak landu ziren: puntuak ateratzeko teknikak.
- Erliebeetan, Donatellok schiacciato erliebearen teknika asmatu zuen: erliebe zapala, hostopil baten antzeko plano finak bereizten dituena eta eskulturako balio piktorikoak eskuratuz.
- Cinquecentoan, Michelangelok marmolaren zizelkatze zuzena erabili zuen.
Generoak eta gaiak:
- Anitzak izan ziren: erlijiosoak, mitologikoak, historikoak, erretratuak…
- Genero nagusiak:
- Biluziak: haur eta gaztetxoak, bereziki, aingeruak, dantzariak, eta gai biblikoen artean, David eta Adan eta Eva.
- Erretratuak: zaldizkoak, bustoak, hilobietakoak.
- Atariak, aldareak, pulpitoak, aulkiteriak, erretaulak, denak erliebez apainduak.
Pintura
- Errealitatearen konkista.
Espazioa eta perspektiba:
- Perspektiba lineala: lerro horizontalak eta bertikalak. Ihespuntu bakarra.
- Distantziarekin koloreak difuminatzen dira.
- Formak mugagabeak dira urrunean.
- Eskortzoa: irudi bat perpendikularki edo zeharka pintatzea, sakontasuna edo perspektiba lortzeko.
Konposizio geometrikoa:
- Oso arrunta, figura bakarra, eszena bakarra.
Konposizio triangularra:
Quattrocentoaren pintoreak:
- Masaccio, Paolo Uccello, Andrea Mantegna, Sandro Botticelli.
Barrokoa
Eskultura
Mugimendua (jarrera teatralen, une dramatikoen, sentimenduen adierazpena):
- Konposizio libreak, irekiak erabiltzen dira.
- Aurpegiaren espresioa, jantzien eta gorputzen tratamendua eta bolumena lantzen dira.
Argiaren tratamendua:
- Argi-ilun efektuak lortzeko, material ezberdinak tartekatzen dira: kolore ezberdinetako marmolak, brontzea…
Gaiak:
- Erlijiosoak eta erretratuak, hilobi-eskultura, gai mitologikoak…
Berniniren ezaugarriak:
- Naturalismoa: errealitatea den bezala irudikatzen du.
- Mugimendu exaltatua: ekintza mugimendua da (tentsio handiko momentuak irudikatzen ditu).
- Efektu piktorikoa: bolumena, jantzien tratamendua, espresibitatea, mugimendua…
- Konposizio ireki eta askeak.
- Kalitate handiko eskulturak: azalaren tratamendua, ehunkera.
Arkitektura
- Oreka klasikoaren apurketa.
- Klasizismoaren jarraipena.
Arkitektura eta urbanismo barrokoa: hurbilketa orokorra
- Arkitektura eta urbanismoa.
- Eraikuntza-elementuak: erabilera berria.
- Materialak: testura eta koloreen batasuna.
- Formen dinamismoa.
- Forma arkitektoniko berriak.
- Dekorazio ugaritasuna.
Arkitektura
- Oinplano angeluzuzenaz gain, oinplano eliptikoak, zirkularrak eta mistoak ere azalduko dira.
- Lerro kurboaren nagusitasuna: elipseak, parabolak, hiperboleak, helizeak, erdi puntuko arkuaren oreka ordezkatuz.
- Forma anitzeko arku eta kupulak.
- Izaera eszenografikoa eta monumentala.
- Hiriko eszenografia, manifestazio erlijioso handiak baimentzen ditu. Botere politiko eta erlijiosoaren irudia da.
- Elementu dekoratiboen ugaritasuna: frontoiak (triangularrak nahiz erdizirkularrak), apurtzen dira eta forma mistoak hartzen dituzte. Apaingarrien ugaritasuna: forma obaleko leihoak, ispiluak, mentsulak eta eskulturak.
- Materialak: harria, marmola, adreilua, estukoa, brontzea…
Arkitekturaren ezaugarri orokorrak:
- Errenazimenduko oreka-moldeekin apurtzen da, mugimenduaren zerbitzura jarriz:
- Sinpletasunaren ukapena.
- Mugimenduaren garrantzia.
- Elementu klasiko guztiak askatasunez erabiltzen dira.
- Oinplano eliptikoak, obalatuak…
- Askotan euskarri gisa zutabe helikoidalak.
- Estalki kupuladunak gehienbat.
- Fatxada dinamikoak, alderdi ahur eta ganbilez.
- Apaingarritasuna lehen mailan.
- Jauregiak eta elizak.
- Hirigintzaren garrantzia.
Pintura
Bi bezero (bi korronte):
- Eliza eta monarkiaren pintura: nagusiki gai erlijiosoak.
- Burgesia protestantearen pintura.
Gaiak:
- Errealitate gordina eta dramatismotik hurbil, errealismoa da nagusi.
- Erretratuak, genero-pinturak, mitologikoak, paisaiak, erlijiosoak, animaliak, bodegoiak.
- Kolorearen garrantzia marrazkiaren gainetik (koloreak du lehentasuna, ez marrazketak).
- Argi-itzalak oso nabarmenak.
- Teknika berria: pintzelkada solteak.
Sakontasuna oso modu ezberdinetan landuko da:
- Figuren tamainarekin (lehen planokoak handiagoak izanik).
- Koloreen bitartez:
- Lehen plano ilunak eta hondo argiak.
- Argi-ilunen bitartez: plano argitsuak eta ilunak tartekatuz.
- Aire-perspektibaren bidez.
- Etengabeko sakontasuna planorik gabe: eskortzoen eta argien gradazioen (aire-perspektiba) bidez.
Argiaren nagusitasuna:
- Argi-ilunak, forma argiaren menpe, kontorno difuminatuak argiaren efektuen arabera.
Argiaren tratamendua eta garrantzia (tenebrismoa):
- Tenebrismoa: argiaren tratamendu berezia. Pertsonaiak eta objektuak hondo ilunean aurkezten dira eta argi bortitz batez nabarmentzen dira.
- Tenebrismoan: argi-ilunak dira nagusi. Hondo iluna eta lehen planoko figurak "argi-foko" batekin nabarmenduak (espresibitatea eta emozioa sortuz). Argia emozioa eta espresibitatea lortzeko erabiltzen den tresnarik nagusiena bihurtuko da.
- Argi inguratzailea argi selektiboaren aurrean.
- Konposizio itxiak konposizio irekien aurrean.
- Perspektiba lineala sakontasun handiaren aurrean.
Konposizio asimetrikoak:
- Figura nagusia ez da erdian kokatzen.
- Konposizioak desorekatuak eta ezegonkorrak dira: diagonal eta eskortzo gogorrak erabiliz.
Mugimendua, konposizio irekiak:
- Forma estatikoen desagerpena.
- Une konkretuaren antzematea, ekintza diagonalen bidez eta eskortzoen bidez adieraziz.
- Teatralitatea.
- Jarrera dramatikoak, figura bihurrikatuak, artelanen teatralitatea eta izaera eszenografikoa.
- Sentimenduen espresioa.
- Joera eta estiloak: klasizista, naturalista, errealista, kostunbrista, dotorea.