Erregimen Zaharra eta Ilustrazioa: XVIII. mendeko gizartea

Historia3,53 KB

Erregimen Zaharra

"Erregimen Zaharra" esamoldea XVIII. mendearen amaieran hasi zen erabiltzen, Frantziako Iraultzaren garaian, hain zuzen. Monarkia absolutua, nekazaritzan oinarritutako ekonomia eta estamentutan banatutako gizartea deuseztatzeko eta kritikatzeko erabiltzen zen. Gainera, erregimen berria ezarri zen gizartean, ideia ilustratuei esker.

Demografia eta Ekonomia

Erregimen Zaharreko demografian, jaiotza-tasa eta heriotza-tasa altuak ziren eta krisi demografiko batzuk gertatu ziren. Nekazaritza ekonomiaren oinarria izan zen; biztanle gehienak landan bizi ziren. Nekazaritzako teknikak atzeratuak ziren, lurra zen aberastasunaren iturri nagusia eta landa-jaunaren arabera zegoen araututa.

Eskulangintza gremioek arautzen eta kontrolatzen zuten: ekoizpena, kalitatea eta prezioa. Ekonomiaren teoria merkantilismoa izan zen eta aberastasuna bilatzeko metal bitxiak proposatu zituzten, esportazioak indartuz eta inportazioak kontrolatuz.

Sistema Politikoa: Absolutismoa

Erregimen Zaharreko sistema politikoa monarkia absolutua izan zen. Absolutismoak jainkoarengandik jasotako subiranotasuna defendatzen zuen. Erregeek botere guztiak zituzten: justizia egitea, legeak ematea eta azken erabakia hartzea; erakunde guztiak erregearen menpe zeuden.

Gizarte Estamentala

Erregimen Zaharreko gizartea estamentuzkoa zen, hiru estamendu itxi zeuden: noblezia, kleroa eta herria.

  • Noblezia: Gizartearen defentsaz arduratzen ziren. Pribilegioak: zergak ez ordaintzea, herriari justizia aplikatzea, kargu politikoak eta militarrak betetzea.
  • Kleroa: Otoitz egitea zen haien lana. Bi mota: erregularra (kongregazioak) eta sekularra (eliza).
  • Herri xehea: Pribilegiorik gabe bizi ziren (nekazariak, burgesia eta hirietako talde xumeak). Haien lana gogor lan egitea zen.

Pentsamendua XVIII. Mendean

Ilustrazioa Europan eta haren kolonietan garatu zen XVIII. mendean. Filosofian, zientzian eta literaturan nabarmendu zen mugimendu hau. Printzipio nagusiak: arrazoia gorestea, naturarekiko hurbiltasuna, zoriona bilatzea eta aurrerapenaren zentzua. Ilustratuak saloi-aretoetan biltzen ziren haien ideiak garatzeko.

Frantzian hiru aitzindari nagusi egon ziren: Montesquieu (botere banaketaren teoria), Voltaire (tolerantzia) eta Rousseau (askatasuna). Ideia guztiak Frantziako Entziklopedian argitaratu ziren, Diderot eta D'Alemberten zuzendaritzapean.

Doktrina Ekonomiko Berriak

Ilustrazioan doktrina ekonomiko berriak zabaldu ziren: fisiokrazia eta liberalismo ekonomikoa.

  • Fisiokrazia: Lurra zen aberastasun iturria.
  • Liberalismoa: Adam Smithek defendatu zuen merkataritzaren askatasuna. Mendearen amaieran Quesnayk liberalismoaren doktrina zabaldu zuen. Sistema honetan lana zen aberastasun iturria eta estatuak ez du esku hartu behar.

Politika XVIII. Mendean

XVIII. mendean despotismo ilustratua garatu zen. Agintzeko era bat zen: errege-erreginek ilustratuen erreformak egin zituzten, baina boterea mantendu zuten. Despota ilustratu nagusiak: Frederiko II.a (Prusia), Jose II.a (Austria), Katalina II.a (Errusia) eta Karlos III.a (Espainia). Lema: "Dena herriarentzat, baina herririk gabe".

Dena dela, Ingalaterran liskarrak sortu ziren koroaren eta parlamentuaren artean. Gerra zibilaren ondorioz, Karlos I.a exekutatu zuten eta monarkia absolutua parlamentario bihurtu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML