Erdi Aroa Iberiar Penintsulan: Erresuma Kristauak eta Arte Estiloak

Arteak eta humanitateak3,41 KB

Erdi Aroa Iberiar Penintsulan: Erresuma Kristauak

Musulmanek Iberiar penintsula konkistatu zutenean, kristauak Kantabriar mendikatearen eta Pirinioen inguruetan babestu ziren. Eremu horietan sortu ziren lehen kristau guneak.

  • VIII. mendean: Penintsularen iparraldea ez zen guztia musulmanen menpe.
  • XI. mendean: Penintsula bi zatitan banatuta zegoen: Al-Andalus eta eremu kristaua (Leon, Gaztela...). Duero zen muga.
  • XIV-XV. mendeetan: Penintsula ia kristauen menpe zegoen, Granada izan ezik.

Feudalismoa

Kristau-gizarteak antolaketa beharra zuen, eta horretarako feudalizazio prozesu bat hastea erabaki zen. Sistema itxia da eta nekazaritzan du oinarria. Lurren jabeak nobleak eta Eliza ziren, baina herri xeheak egiten zuen bertan lan.

Gizartea

Gizarte estamentala zen, hiru estamentuz osatua:

  • Noblezia: Pribilegioak zituzten, zergarik ez, botere politikoa, erlijiosoa eta justizia berezia.
  • Kleroa: Pribilegioak zituzten, zergarik ez, botere politikoa, erlijiosoa eta justizia berezia.
  • Herri xehea: Pribilegiorik gabea.

Ekonomia

IX. mendetik XII. mendera feudalismoa izan zen nagusi.

Gero, XIII. mendean, aldaketa batzuk egon ziren, azken urteetan uzta txarrak, gerrak eta izurriteak zirela eta.

XI-XIV. mendeen artean teknika berriak agertu ziren, eta merkataritzak indarra hartu zuen. Hiri-gutuna erregeak ezarri zuen, jaun feudalengandik herritarrak askatzeko eta, horrela, erregeak galdutako boterea berreskuratzeko.

Kultura

Kultura ez zegoen hedatuta; guztia monasterioetan gordeta zegoen. Elizak kontrol handia zeukan, baina Erdi Aroaren amaieran, kultura monasterioetatik kanpora atera zen. XII. mendean unibertsitateak sortu ziren. Hizkuntza ofiziala latina zen, baina beste hizkuntza batzuk sortu ziren latinetik abiatuta. Kultura-trukea hasi zen.

Erromesaldia

Toki sakratu batera arrazoi erlijiosoengatik egiten den bidaia da.

Santiagoko bidea XI. eta XII. mendeetatik egiten den erromes-bidea da. Penintsularen iparraldetik igarotzen zen, kohesionatzeko helburuarekin. Donejakue bidea funtsezko elementua izan zen penintsulako iparraldeko merkataritza hobetzeko, bai eta kristau-erresuma osoaren kultura-aurrerapenerako eta garapen sozioekonomikorako ere.

Arte Erromanikoa

Kristautasunarekin lotura handia dauka, XI. mendetatik aurrera Europa kristauan egondako arte-estiloa da. Arkitekturan garrantzia handia izan zuen. Ezaugarriak:

  • Sendotasun itxura.
  • Barruko argiztapen urria.
  • Eraikin gehienak erlijiosoak ziren.
  • Helburua sinesmenak doktrinatzea zen.

Arkitekturan adibidez: Eunateko Andre Mariaren eliza (Nafarroa), Fromistako San Martin (Palentzian), Santiago de Compostelako katedrala...

Arte Gotikoa

XIII. mendean hedatu zen, hirien garapenarekin eta merkataritzaren hazkundearekin batera.

Ezaugarriak:

  • Altuera handia hartu zuen.
  • Beirate handiak hormetan.
  • Ojiba-arkuak eta gurutze-gangak.
  • Zama kontrahormetan, arbotanteen bitartez.
  • Figura naturalistak eta errealistak.
  • Sentimenduak adierazi.
  • Horma-pinturek beherakada izan zuten.

Adibideak: Burgos, Leon, Toledo, Bartzelonako katedralak; Euskadin, Iruñekoa, Tuterakoa, Bilbokoa, Gasteizkoa eta Baionakoa.

Deskargatu

PDF Word HTML