Enpresaren Funtzioak, Estrategiak eta Hazkundea
Enpresa ekoizpen-faktoreak konbinatzen dituen ekoizpeneko unitate ekonomikoa da. Gerora, kontsumitzaileen eskura jarriko diren ondasunak eta zerbitzuak ekoizten ditu, enpresaren zuzendaritzak antolatuta eta koordinatuta, eta arriskupean jarduten du beti.
Enpresaren Estrategia
Estrategia enpresa batek egin beharreko ekintzei eta ekintza horietarako erabil ditzakeen baliabideei buruz enpresak har ditzakeen erabakien multzoa da. Helburua arrakasta lortzeko enpresa-helburu batzuk lortzea da.
Enpresaren Ingurunea
Ingurune Orokorra
Enpresa guztietan du eragina.
Ingurune Espezifikoa
Eragin jakin bat izaten du enpresa bakoitzean; beraz, enpresa nola den, aldatu egiten da.
Gizarte Erantzukizun Korporatiboa
Gizarte-erantzukizun korporatiboa (GEK) enpresek gizarte- eta ingurumen-kezka horiek borondatez eta modu aktiboan txertatzea da, bai beren merkataritza-eragiketetan, bai eta solaskideekin dituzten harremanetan ere.
Kanpo Hazkundea
Bat-egite purua sozietate batzuk elkartzea da, beste sozietate berri bat sortzeko. Indarrak bateratzeak aukera emango die enpresa horiei bakarrik eraginkortasun beraz lortuko ez lituzketen helburuak lortzeko.
Partaidetza enpresa batek beste enpresa baten kapital sozialaren zati bat erosten du, enpresa hori mendean hartzeko.
Klusterrak ekonomia-sektore batean interesa duten enpresen, erakundeen eta unibertsitateen kontzentrazio geografikoak dira.
Kartelak ekoizpen-sektore bereko enpresa-elkarteak dira. Merkatuaren gainerako kontrola dute prezioetan adostuz.
Xurgapen bidezko bat-egitea enpresa batek beste bat edo batzuk erosi egiten ditu.
Lankidetza oinarria enpresa independenteen arteko harreman bereziak dira.
Joint-Ventureak bi enpresaren edo gehiagoren arteko akordioak dira, non biek kapitala edo beste aktiboren bat jartzen duten.
Trustak enpresa-multzoak dira, non denen artean ekoizpen-prozesuko fase guztiak hartzen dituzten, kostuak murrizteko.
Holding enpresa-antolakuntza metodoa da, non enpresa nagusi batek beste enpresa batzuetako akzioak eta partaidetzak erosi eta kontrolatu egiten dituen.
Enpresaren Funtzioak
Gaur egungo ikuspegiari jarraituz, enpresaburua enpresa-zuzendaritzako profesionala da, eta funtzio edo eginkizun hauek ditu:
- Ekintzak planifikatzea: egoera ekonomikoa aztertu eta haren diagnosia egin.
- Kudeatzea: enpresa osatzen duten elementu guztiak aurretik ezarritako helburua lortzera bideratzea.
- Antolatzea eta koordinatzea: eraginkortasuna lortzeko.
- Kontrolatzea: zuzenketak egin.
Enpresaren Helburuak
- Enpresaren xedea edo helburu orokorra helburuen hierarkiaren lehen maila da, eta enpresek unitate ekonomiko moduan duten misioa edo zioa da. Epe luzera lortu nahi diren helburuak dira.
- Berezko helburuak epe batean enpresak lortu nahi dituen helburuak dira; hau da, ingurunea aztertu ondoren aukeratuko direnak.
- Azpihelburuak berezko helburuak garatzen dituztenak dira, eta zehatzagoak eta epe laburreragokoak izaten dira.