Enpresak eta Etxeko Ekonomiak: Oinarrizko Kontzeptuak
ENPRESAK
Enpresak oinarrizko ekoizpen unitatea da. Lana contratatu eta beste faktore batzuk alokatu edo erosi, ondasunak eta zerbitzuak egin eta sartzeko.
Enpresak jardueraren arabera:
- Industriakoak: Lehen gaiak erosten dituzte kontsumoko produktu bihurtzeko.
- Merkataritzakoak: Salgaiak erosten dituzte eta gero saldu egiten dituzte (eraldatu gabe).
- Zerbitzuetakoak: Ez dute ondasun materialik ekoizten edo saltzen, jarduera batez gozatzea eskaintzen diote kontsumitzaileari.
Enpresa motak, izaera juridikoaren arabera:
- Banakako-enpresak: Jabea du enpresaren erantzukizun osoa eta bere ondasun guztiekin erantzungo du. Adb: Denda txiki bat.
- Bazkide enpresak edo Sozietateak: Jabe bakarra edo bat baino gehiago dituzte. Bazkideek bakarrik enpresan jarritakoa galdu dezakete. Hauek dira sozietate mota ohikoenak: - sozietate anonimoa: barkideek gutxienez 60.000 € - erantzukizun mugatuko sozietatea: S.M bazkideek gutxienez 3.000 €
Enpresaren Finantzaketa:
(Baliabideen jatorriaren arabera)
- Bankuak: Aurrezki kutxak eta gainerako finantza erakundeak, maileguak eta kreditoen bitartez enpresak interesekin itzuliko beharko du.
- Bonoen Salmenta: Enpresak behar duen diru kopurua zati txikitan banatzen du, zati horien balioko tituloak jaulki eta saldu egiten ditu.
- Enpresako hornitzaileek: Enpresari ematen diote merkataritza kreditoa, adibidez gaur erosten ditugun salgai batzuk, hemendik bi hilabetera ordainduko ditugu.
ETXEKO EKONOMIAK
Familien eginkizuna, ondasunak eta zebitzuak kontsumitzea da. Baliabideen lana, lurra eta kapitala eskaintzea enpresei. Familiek, kontsumoa ahalik eta gehien asebetetzea nahiko dute eta beti ere, haien aurrekontuen mugen barruan kontsumituko dute.
SEKTORE PUBLIKOAK
Sektore publikoan 4 gobernu maila daude:
- Tokiko administrazioak: Diputazioak
- Eskualde edo autonomia administrazioak: Adb; Euskadiko erkide autonomoa edo nafarroko foru erkideagoa
- Administrazio zentrala: Hau da, gobernua, ministerioa eta nazioko beste erakunde batzuk.
- Europar batasuna
Sektore publikoaren garapena:
XX. mendean eginkizun publikoan zabaldu eta aniztu egin dira, osasun alorrean, hezkuntzan, eta gainerako zerbitzu publikoetan, esaterako.
Sektore publikoa eta jarduera ekonomikoa:
3 tresna erabiltzen ditu jarduera ekonomikoan eragina izateko: - Zergak: Familiek eta enpresek sektore publikoari derrigorrez egindako ekarpena, Errentaren gainekoak daude (PFEZ) eta kontsumoaren gainezkoak (BEZ). - Gastu publikoa: Sektore publikoak erosten dituen ondasunak eta zerbitzuak, funtzionarioen soldatak, gizarte segurantza eta beste transferentzia batzuk eta estatuaren zorraren interesak besteak beste. - Arautzea: Merkatuari buruzko araudi eta legeak ezartzea.
ERAGILE EKONOMIKOEN ARTEKO ERLAZIOA: ERRENTAREN FLUXU ZIRKULARRA
Errentaren fluxu zirkularra etxeko ekonomien, enpresen eta sektore publikoaren arteko ondasunek, zerbitzuek eta ordainen fluxua da. 2 transizio mota bereiz daiteke: 1-Ondasunen eta zerbitzuen salerosketa: etxeko ondasunek eta zerbitzuek salerosketa etxeko ekonomiek 2- Ekoizpen faktoreen salerosketa: Enpresek etxeko ekonomiek eskaintzen dizkieten faktoreak eskatzen dituzte, errenta (soldata interesak mozkinak eta alokailuak) batzuen truke.