Enpresa Garapena eta Finantzaketa: Estrategiak eta Eragiketak

Ekonomia3,24 KB

Dibertsifikazioa

Dibertsifikazioa enpresaren barne-hazkunde estrategia bat da, enpresaren merkatu eta produktu erabat berrietatik abiatuta garatzea suposatzen duena. Horregatik, barne-hazkunde estrategia arriskutsuena da. Bi mota daude: heterogeneoa eta homogeneoa.

Integrazio Bertikala

Integrazio bertikala dibertsifikazio heterogeneoan oinarritutako enpresa hazkunde estrategia bat da, enpresaren jatorrizko jardueren aurreko edo ondorengo ekoizpen aldiak bere gain hartzen dituena. Aurrerantz edo atzerantz eman daiteke.

Enpresaren Kontzentrazioa

Enpresaren kontzentrazioa enpresaren garapen estrategia aurrera eramateko modu bat da, beste enpresa batzuk eskuratuz, enpresak batuz edo enpresen artean itunak sinatuz aurrera eramaten dena. Enpresa kopurua gutxitzea ekarriko du, eta mantentzen direnen tamaina eta boterea handitzea.

Join Venture

Join Venture enpresen arteko epe luzeko itun batean oinarrituta dagoen kanpo hazkunde modu bat da. Enpresek proiektu bat martxan jartzeko beren ahalmenak batzen eta arriskuak partekatzen dituzte. Normalean, herrialde ezberdinetako enpresen artean egiten da atzerrian negozioak egiteko.

Enpresa Multinazionalak

Enpresa multinazionalak herrialde batean baino gehiagotan unitate iraunkorrak dituen enpresa da. Nazioartean jarduera duten enpresak dira eta esportazio hutsetik haratago doaz. Matrizea jatorrizko herrialdean kokatzen da, eta bertan enpresaren kudeaketa egiten da.

Deslokalizazioa

Deslokalizazioa herrialde bateko enpresa batek ekoizpen kostu txikiago eta arautegi onuragarriagoen bila, herrialde horretako mugetatik haratago joatea da.

Frankizia

Frankizia enpresen arteko itunean oinarritutako kanpo hazkunde modu bat da. Enpresetako batek beste bati jadanik ezaguna den merkataritza marka ustiatzeko aukera emango dio, baita beharrezkoa duen prestakuntza, laguntza tekniko zein ohiko zerbitzuen eskaintza ere.

Zeharkako Esportazioa

Zeharkako esportazioa enpresa nazioartekotzeko modu bat da, bitartekaria den enpresa edo erakunde baten bitartez egiten dena. Bitartekari horiek trading konpainia izenarekin ezagutzen dira eta enpresak kanpoko herrialde batera esportatzeko zeregin guztiak bere gain hartzen dituzte.

Merkataritza Deskontua edo Efektuen Negoziazioa

Merkataritza deskontua edo efektuen negoziazioa finantza-eragiketa bat da, zeinaren bidez enpresak finantza-erakunde bati kanbio-letrak ematen dizkion, bere epemuga itxaron gabe kanbio-letraren zenbatekoa kobratu ahal izateko. Finantza-erakundeak ez dio enpresari kanbio-letraren balio osoa ordainduko, komisioa eta deskontua kobratuko baitizkio.

Kreditua

Kreditua finantza-eragiketa bat da, zeinaren bidez finantza-erakundeak enpresari epe batez diru kopuru bat erabilgarri uzten dion. Enpresak egokitzat hartzen duen diru kopurua erabil dezake, baina aldez aurretik ezarritako kopuru muga gainditu gabe. Enpresak komisio eta interesak ordaindu beharko ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML