Enpresa Estrategia eta Lehia Abantaila

Ekonomia3,64 KB

Enpresa Estrategia

Enpresa estrategia enpresa batek enpresa-helburu bat lortzeko egiten duen maniobra, taktika edo ekintza-plana da. Estrategia deritzo enpresa batek egin beharreko ekintzei eta ekintza horietarako erabil ditzakeen baliabideei buruz enpresak har ditzakeen erabakien multzoari. Horren guztiaren helburua arrakastarekin lotutako enpresa-helburu batzuk lortzea da, zenbait mailatan.

Estrategia Mailak

Estrategia Korporatiboak: Enpresaren helburu edo esparru globalarekin lotutako erabakiak hartzeaz arduratzen dira. Adb: Nekazaritzarako ibilgailuak eta makinak ekoizten dituen enpresa bat negozioa hedatzeko aukera aztertzen ari da: merkataritza-ibilgailuak (furgonetak eta kamionetak) ekoizten hastea pentsatu du.
Negozio Estrategia: Alderdi jakin batzuekin lotuta daude. Adb: Ardoen saila sustatzea pentsatu dute, eta horretarako, prezioak jaitsi eta bezeroen leialtasuna sustatzeko deskontu-politika bat martxan jartzea erabaki dute. Helburua negozio unitate bat da.
Estrategia Operatiboak: Enpresaren baliabideak efizientziaz kudeatzea lortu nahi da, dela sail batean, dela esparru orokorrago batean, enpresaren goragoko estrategia mailak. Adb: ekoizpen-kostuetan aurrezteko kanpaina bat diseinatu beharko du.

Lehia Abantaila

Merkataritzako Marjina: Produktu baten salmenta-prezioaren eta aleko kostuaren arteko aldea da.

Balioa Sortzea

Enpresaren lehia-posizioa hobetzen eragin dezakeen elementu bat balioa sortzea da; hau da, balio erantsia sortzea, lehia-estrategia barruan arrakasta lortzeko funtsezko elementu izan daitekeen balioa sortzea. Balioa sortzea lehia-estrategia batean arrakasta lortzeko modurik garrantzitsuenetako bat da; izan ere, lehia handiko eta merkataritza-marjina txikiko merkatuetan, prezio baxuen estrategiek ez dute eragin handirik izaten eta horrelakotan izaten da bereziki egokia balio erantsia sortzea. Askotan balioa sortzeko, oso ezaugarri berritzaile bat gehitzen zaio lehian asko asko ustiatzen ari den produktu tradizional bati eta horri esker, produktua desberdintzeko eta lehia-abantaila berezia lortzeko aukera egon diateke, lehiakideek nekez imita dezaketen ezaugarria bada. Michael E. Porter ikertzaile ospetsuak dioenez, balio-katea enpresa jarduera aztertzeko modu bat da.

Balio Katea: Tresna analitiko bat da, aukera ematen duena enpresa batek produktu edo zerbitzu bat ekoizteko edo saltzeko egiten dituen jarduera guztiak deskonposatu eta aztertzeko. Tresna hori baliatuz, jarduera bakoitzak azken produktuari zer balio eransten dion azter daiteke bai eta zer kostu dituen ere.

Lehia Estrategiak

Desberdintze-Estrategia: Produktua lehiakideen produktuetatik nabarmen bereiztea da, edota produktu bakarra delako pertzepzioa sorraraztea.
Kostuetan Liderra Izatearen Estrategia: Kostu baxuenetan ekoiztea da, abantaila operatibo bati edo ekoizpen-abantaila bati esker, lehiakideek baino prezio merkeagoa eskaini ahal izateko.
Espezializazio Estrategia: Segmentazio handiko estrategia ere esaten zaio. Merkatuko segmentu batean arreta jartzea da, eta desberdintzeko edo kostuetan liderra izateko estrategiak aplikatzea. Desberdintzea erabiltzen bada eta ageriko balio erantsia eskaintzen bada, lehiakideek baino garestiago saltzea arrazoizkoa izan daiteke. Horri desberdintze segmentatua esaten zaio.

Deskargatu

PDF Word HTML