Enpresa eta Ekonomia Kontzeptuen Hiztegia

Ekonomia4,05 KB

Enpresa eta Ekonomia Kontzeptuak

Merkatu-kuota

Enpresa batek produktu eta zerbitzuen salmentetan dagokion sektore guztian duen proportzioa da, aldi eta une jakin batean zehar.

Marka

Produktu, zerbitzu, enpresa edo instituzio baten izena, terminoa, sinboloa edo diseinu propioa da.

Patentea eta Markertza-fonda

Patentea: Aurkikunde bat egin duenari Estatuak ematen dion agiria da, aurkikunde horren onura zbera bakarrik balia daitekeela adierazten duena.

Merkataritza-fonda: Enpresa batek produzitzen dituen etekin guztien balioa da.

Mozkin-marjina, Fakturazioa eta Ekoizpena

Mozkin-marjina: Salmenta-prezioaren, BZGaz gabe, produkzio-kostuaren edota produktu baten prezioaren arteko aldea da.

Fakturazioa: Enpresa batek aldi batean zehar (urtebetea, hilabetea) saldu dituen ondasun eta zerbitzuen zenbatekoa da.

Skulanaren ekoizpena: Produktua ekoizteko beharrezkoak diren langileen kostuak. Ekoizpen bolumena eta erabilitako lan unitateen (langileak, lanorduak) arteko zatiketa da.

Makinen ekoizpena: Ekoizpena burutzeko beharrezkoak diren baliabide fisikoak dira, lan indarra kenduta, hala nola lurra, lantegiak eta makinak.

Ekoizpen Prozesua eta Banaketa

Ekoizpen-prozesua: Ekoizpenerako erabiltzen diren ekipamenduak, teknologia eta lanaren bitartez, produktuak ekoiztu eta zerbitzuak eskaintzeko ekintza da. Hau da, lehengaiak eraldatzen ditu eta produktu edo zerbitzu bukatuak bilakatzen ditu.

Merkatu-segmentua: Hasierako produktua gainditu eta merkatuan produktu horren bertsio hobe bat ateratzea datza.

Banaketa enpresa: Ekoiztutako produktuak eta eskainitako zerbitzuak kontsumitzaileari helarazteko moduari deritzo. Banakuntzan abiapuntua enpresa bera da eta helmuga kontsumitzailea, eta tartean bitartekari izenekoak kokatzen dira, produktuaren salerosketaren bitartez atzean produktua kontsumitzailearen esku jartzen dutenak.

Bat-egitea eta Lehiakortasuna

Bat-egitea edo fusioa: Enpresa batek beste bat, edo bi xurgatzen denean edo biak elkartzen direnean beste enpresa berri bat sortzeko.

Produktu lehiakorragoak: Eskualde eta herrialde bateko enpresek bere produktu eta zerbitzuak kalitatez eta modu eraginkorrean ekoiztu eta merkaturatzeko duen ahalmena da.

Kostuak

Kostu finkoa: Enpresaren ekonomian, ekoizpen-mailarekin edo negozio-bolumenarekin loturik ez daukan kostu totalen zatia dira. Adibidez: enpresak hilabetea lokaleko alokairua ordaintzen duenean.

Kostu aldakorra: Enpresaren jarduera-maila edo ekoizpenarekin batera gehitzen dena da.

Kostu zuzena: Kostu zuzena produktu edo enpresa bateko jarduera edo atal bati zuzenean esleitzen zaion kostua da, produktu edo atal horri soilik dagokiolako.

Kostu zeharkakoa: Produktu bati soilik egotzi ezin zaizkion kostuak dira, produktu-multzo bat ekoitzi edo jarduera sail batzuean burutzeko sortu direlako; adibidez, argitaletxearen promozioa egiteko sortutako gastuak argitaletxe horrek argitaratutako liburuen zeharkako kostuak dira.

Nazioartekotzea eta Globalizazioa

Nazioartekotzea: Beste herrialde batzuetako enpresen zein esportazioen eta nazioen integrazioa ekonomia globalean integratzen duen prozesua da, beren enpresen produktibitatea hobetuz.

Globalizazioa: Mundualizazioa, gaur komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prozesua da.

Bideragarritasuna eta Merkaturatzea

Bideragarritasuna: Erreferentzia egiten du enpresa bat edo negozio bat aurrera ateratzearen gaitasunari eta epe luzean errentagarritasun ekonomikoa atera tzerari.

Merkaturatzea: Produktuen eta kontsumitzailearen arteko merkantziak eta zerbitzuak trukatzeari lotutako jarduerak.

Deskargatu

PDF Word HTML