Enpresa Batzordeak eta Bat-Egitearen Modalitateak

Ekonomia2,17 KB

Kanpo-hazkundea

BAT-EGITE PURUA

: Bi enpresa edo gehiago elkartzean dira berri bat sortzeko. Bat eginik enpresa bakoiztak lortuko luketena baino eraginkortasun handiagoa lortzeko.

XURGAPEN BIDEZKO BAT-EGITEA

: Enpresa batek beste bat erosi (xurgatu) egiten du, bestea deuseztatuz, eta haren ondarea enpresa erosleak bereganatuz.

PARTAIDETZA

: Enpresa batek beste enpresa baten kapital sozialaren zati bat erosten du, enpresa hori mendean hartzeko, guztiz ala neurri batean, bakoitzak bere izaera juridikoari eutsiz.

LANKIDETZA

: Enpresa independenteen arteko harreman bereziak dira; akordioen bidez, enpresak lankidetzan aritzen dira helburu komunak lortzeko baliabideak eta informazioa partekatzeko, kostuak eta arriskuak gutxituz.

KLUSTERRAK

: Negozio bereko enpresa-taldeak dira, antzeko erronka estrategikoak dituztenak. Ohikoak dira zenbait sektoretan: adib; automobilgintzan, informazioaren teknologien sektorean edo farmazioa-sektorean.

JOINT-VENTUREAK

: Bi enpresen edo gehiagoren arteko akordioak dira, non biek kapitala edo beste aktiboren bat jartzen dute. Oro har, herrialde desberdinetako enpresen artean egiten dira eta inbertsio handiko proiektuetan ematen da.

TRUSTAK edo KONTZENTRAZIO BERTIKALAK

: Enpresa-multzoak dira, denen artean ekoizpen-prozesuko fase guztiak hartzen dituztenak, kostuak murrizteko eta merkatuan nagusi izateko. Trustaren benetako adibide bat Repsol petrolio-enpresa da, prozesuaren fase guztien gaineko kontrola baitu, kostuak murriztuz.

KONTZENTRAZIO HORIZONTALAK

: Ekoizten sektore bereko enpresa-elkarteak dira. Merkatuaren gaineko kontrola dute, ia erabateko, eta ados jartzen dira prezioetan eta salmenta-estrategiatan.

HOLDINGA

: Enpresa nagusi batek beste enpresa batzuetako akzioak eta partaidetzak erosten ditu eta enpresa horiek kontrolatzen ditu. Zuzendaritza-estamentu bakarra dute. Holdingen abantaila bat da zenbait sektore kontrolatzen dituztela. Zerga-abantailak edo -eraginkortasuna bilatzeaz gain, kapitalen eraginkortasun handiagoa lor daiteke, sozietate guztien emaitza kontsolidatuak enpresa bakoitzarenak baino hobeak badira.

Deskargatu

PDF Word HTML