Definizioa: Eguzki-energia eguzki-izpiak erabiliz energia sortzean datza. Energia hau erradiazio moduan heltzen da lurraren gainazalera.
Erabilera: Elektrizitatea eta beroa.
Teknologia: Ur beroa lortzeko, eguzki-kolektoreak; elektrizitatea lortzeko, eguzki-panelak.
Berriztagarria: Bai.
Abantailak: Garbia, ez duelako poluitzen; isila eta zaratarik gabekoa.
Desabantailak: Energia kantitate handiak lortu nahi badira, azalera handiak behar dira; aprobetxatzeko aukerak oso aldakorrak dira lurraldearen arabera.
Energia Eolikoa
Definizioa: Haizea erabiliz lortzen den energia da, hau da, aire-korronteek sortutako energia zinetikoa erabiliz.
Erabilera: Elektrizitatea.
Teknologia: Energia mota hau sortzeko aerosorgailuak behar dira. Hauek lurrean nahiz itsasoan kokatzen dira, eremu haizetsuenak aprobetxatuz.
Berriztagarria: Bai, berriztagarria da, izan ere, haizearen indarraren eraginez sortutakoa da eta azken hau agortezina den baliabidea dugu.
Abantailak: Energia-iturri garbia, segurua eta berriztagarria; ez du berotegi-efektua eta euri azidoa eragiten duten gasik aireratzen.
Abantailak: Eskura erraza da; elektrizitatea sortzen du; petrolioa ordezkatzen du.
Desabantailak: CO2 sortzen du; deforestazioa eragin dezake; zaborra behar da ekoizteko.
Hidrogenoa
Definizioa: Uretan eta erregai fosiletan aurki daiteke.
Erabilera: Hidrogeno-pila.
Teknologia: Gas naturaletik lortzeko teknologia edo uraren elektrolisia.
Berriztagarria: Bai, uretik lortzen bada.
Abantailak: Agortezina; ez du kutsatzen; erraza garraiatzea.
Desabantailak: Ez dago modu librean; beste energia batzuk behar ditu ekoizteko.
Energia Nuklearra
Definizioa: Energia nuklearra uranio-atomoen fisiotik sortzen da.
Erabilera: Elektrizitatea.
Teknologia: Zentral nuklearrak behar dira.
Berriztagarria: Ez, uranioa ez da berriztagarria eta agortu egin daiteke.
Abantailak: Ez dago erregai fosilak erabili beharrik; hauek baino hondakin gutxiago isurtzen dituzte atmosferara.
Desabantailak: Uranioaren ihesek hondamendi handiak eragin ditzakete; hondakinek urte asko behar dituzte arriskua galtzeko; mutazioak eta hainbat gaixotasun sor daitezke.
Itsas Energia
Definizioa: Itsasoaren energia aprobetxatzean datza.