Ekonomiaren Oinarriak eta Globalizazioa

Ekonomia2,4 KB

Ekonomia-jarduera

Gizakiek beren premiak asetzeko egiten dituzten jarduera guztiak dira.

Motak

  • Ekoizpen-jarduerak: Gizakiek ondasunak eta zerbitzuak lortzeko egiten dituzten jarduera guztiak dira.
  • Banaketa-jarduerak: Ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileei helarazteko egiten diren jarduera guztiak dira.
  • Kontsumo-jarduerak: Kontsumitzaileek ondasunak eta zerbitzuak erabiltzeko egiten dituzten jarduerak dira.

Ekoizpen-faktoreak

  • Natura-baliabideak: Gizakiek ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko balia ditzaketen natura-inguruneko elementuak dira.
    • Berriztagarriak
    • Berriztaezinak
  • Lana: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko, pertsonek egiten duten ahalegin fisiko edo intelektuala da.
  • Kapitala: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko beharrezkoak diren elementu guztiak dira (dirua, makinak, instalazioak, etab.).

Ekonomia-sektoreak

  • Lehen sektorea: Naturatik lehengaiak lortzeko jarduerak sartzen dira sektore horretan (nekazaritza, arrantza eta baso-ustiapena).
  • Bigarren sektorea: Lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerak sartzen dira sektore horretan (industria, meatzaritza, energia-sektorea eta eraikuntza).
  • Hirugarren sektorea: Zerbitzuen sektorea ere esaten zaio, bertan sartzen baitira zerbitzuak.

Globalizazioa

Munduko herrialdeen artean ondasun-, zerbitzu-, teknologia- eta kapital-trukeak progresiboki liberalizatzeko prozesuari esaten zaio globalizazioa.

Globalizazioaren ondorioak

  • Merkatuaren hazkundea (garapena)
  • Mundu mailako ekonomia-integrazioa
  • Enpresa multinazionalen hazkundea

BRICS

Oso ekonomia-hazkunde handia dute, eta tamaina eta garrantzi ekonomiko handiko herrialdeak dira.

  • B: Brasil
  • R: Errusia
  • I: India
  • C: Txina
  • S: Hegoafrika

G8

Garrantzia politiko eta militar handiko herrialde industrializatu batzuek osatzen dute (Alemania, Kanada, Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Japonia, Erresuma Batua eta Errusia).

G20

G8 herrialdeek eta beste hamaika herrialdek osatzen dute.

Deskargatu

PDF Word HTML