Ekoizpenaren eta Enpresen Antolaketaren Oinarriak

Ekonomia4,35 KB

PRODUKTIBITATEA

- Ordu guztiak: langileak X egunak X orduak = urteko orduak

- Lanaren Produktibitatea: Ekoitzitako produktu unitateak / Erabilitako lan unitateak (orduak)

- Kapitalaren Produktibitatea: Ekoitzitako produktu unitateak / Erabilitako kapital unitateak (makina orduak)

- Produktibitate osoa: Produktuaren balioa / Ekoizpenaren inbertsioa (euro bakoitzeko)


Formula:

- Ekoiztutako unitateak / lan orduak = produktibitatea

- Produktibitate tasa (konparaketa): (produk.2 - produk.1) / produk.1 X 100 = %


PUNTU HILA

- Itopuntua: Kostu Finko / (Salmenta Prezioa - Kostu Aldakorra) = x unitate

- Kostu totala: Kostu Finkoa + (Kostu Aldakorra x q)

- Mozkina: (p x q) - Kostu Finkoa - (Kostu Aldakorra unitarioa x q)

p = salmenta prezioa

q = kantitatea

EkPot. %80: ahalmena x (80/100) = x unitateak

Kostu Aldakorra unitate murriztuta (10%): x 0,90


- Ekoizteko kostua:

Kostu Aldakorra unitarioa: Kostu Aldakorra / unitateak

- Erosi eta ekoiztu berdina

EK: Kostu Finkoa / (Erosketa Prezioa - Kostu Aldakorra unitarioa)


SOZIETATE ANONIMOA: Hau sozietate kapitalista da, non kapitala akzioetan zatitzen den, eta bazkideek beraien AKZIOAK TRANSMITITU ahal dituzte MODU ASKEAN. Bazkideen erantzukizuna bazkide bakoitzaren ekarpenari mugatuta dago. Sozietate Anonimo bat eratzeko behar den GUTXIENEZKO KAPITALA 60.101,21€-koa da.

SOZIETATE MUGATUA: Sozietate mota hau sozietate KAPITALISTA da. Kapital gutxirekin eratzen den sozietatea eta bazkideak PARTAIDETZAK dituzte, EZ AKZIOAK. Partaidetzak transmizio ez askeak dira. Sozietatea SORTZEKO, gutxienez BAZKIDE BAT izan behar da. Sozietatearen ZORRAK ORDAINTZEKO bazkideen erantzukizuna MUGATUA da. Sozietate eratzeko behar den gutxienezko kapitala 3.005,06€-koa da.

SOZIETATE KOPERATIBOA: Hau sozietate pertsonalista da. Honek esan nahi du, sortzen duten bazkideren bat edo bazkide guztiak jarraitu behar dutela bazkidetzan Sozietatearen bizitza guztian. Bazkide hau edo hauek Sozietatea uzten badute, logikoena da Sozietatea likidatzea eta amaitzea. GUTXIENEZ BI bazkide behar dira Sozietatea sortzeko. Bazkide guztiak kolektiboak dira. Bazkideek erantzukizun pertsonal MUGAGABEA dute. Sozietatea sortzeko EZ DA BEHAR GUTXIENEZKO KAPITALIK.


TRUST: Enpresa batzuk sektore bat kontrolatzeko batzen dira, eta denentzako zuzendaritza bakar bat sortzen dute (ADMINISTRAZIO KONTSEILUA). Elkartea sortzerakoan, enpresa bakoitzak, akzio kopuru bat ipintzen ditu zuzendaritzaren eskuetan, ZUZENDARITZAKOEK KUDEATZEKO. Taldearen helburua da monopolista bihurtzea. Sektore guztiko jarduera kontrolatu nahi dute. Diferentzia «Holding»-arekin da «Trust»-en ADMINISTRAZIO BATZORDEA ez dela akzioen jabea, kudeatzailea baizik.

HOLDING: Enpresen talde bat da. Talde honetan enpresa bat da garrantzitsuena, beste taldeko enpresen jarduerak eta kudeaketa kontrolatzen dituena. Enpresa nagusiak beste enpresen kontrola lortzen du enpresa hauen akzioak bereganatuz, batez ere, akzioen %51a. Taldeko enpresak, nagusia ez direnak, filialak deitzen dira. Enpresak, filialekin, talde bezala lortzen du bere tamaina handitu eta jarduera areagotu.

KARTEL: Produktu berdina ekoizten duten enpresak elkartzen dira merkatuko prezioa akordio baten ondoren finkatzeko. Taldeko enpresa bakoitzak ezin du produktua nahi duen prezioan saldu, akordatutakoan baizik. Bide batez, enpresek merkatua zatitzen dute eta enpresa bakoitzak zati bat eskuratzen du ETA BERTAN ESKLUSIBITATEZ saldu.

KLUSTER: Industrian, «KLUSTER»-ra sektore ekonomiko berdineko eta esparru geografiko bateko enpresen arteko elkartea da. Klusterraren helburua da elkarri laguntzea ekoizpen prozesuan, teknologia berritzean, eta beste zeregin batzuetan, elkarri laguntzea da.

Deskargatu

PDF Word HTML