Eguzkitakoa goya

Arteak eta humanitateak2,7 KB

Neo:Brandenburgoko atea Langhans: Atenaseko akropolio propileoak oroitarazten ditu.Bost pasabide ditu, horietatik, erdikoa da zabalena, albo bakoitzean beste bi ate estuago dituelarik.Zutabeak doriar estilokoak dira.Goialdea eta pasabideen barnealdea, Herkules,Marte eta Minerva irudikatzen dituzten erliebez beteta daude. Eskulturak koroatzen du atea, Kuadriga bat da, garaipenaren jainkosa.
Horazioen zina Jacques Louis David: Koadroan hainbat momentu batzen dira: hiru anaien gerra deklarazioa, haien aitak hartzen duen anaien zina eta emakumeen etsipena, albo batean negar egiten dutenak. Esparru maskulinoa eta femeninoa banatzen da: gizonari esparru publikoa dagokio eta emakumeari etxekoa. Koadroan kontatzen dena da Horazio anaien zina.
Napoleon koroatzea Jacques Louis David: Napoleon eta bere emaztearen koroatzea da. Mihise gaineko olioa teknikarekin egin zen.Margolanaren gaia politikoa da eta Napoleonen botere absolutoaren adierazgarri gisa ageri zaigu.
Carlos IVaren familia. Goya: Oihal gaineko olio pintura da. Guztira 14 pertsonai ageri dira. Horietatik 13 errege familiakoak eta 14.A Goya bera (autoerretratua).Friso itxuran kokatu ditu Goyak pertsonaiak; zutik ageri direnez bertikalitatea nagusitzen da konposizioan. Argia margolanaren ezkerretik sartzen da, familia argiztatuz. Gorria, berdea eta horia dira oinarrizko koloreak.
Prado Museoa Juan de Villanueva: Materiala:granitoa eta adreilua Portiko hexastiloa du. Atikoa forma luzanga eta erliebez apaindua. Kupulak ditu eta hauek kasetoiez apainduta daude.
San Isidroko larrea eta Olio itsua Goya (kostunbrista): Lehenengo kartoietan egina. Ondoren ehuntzen dira. Dekorazio gisa erabiltzen dira burges edo dirudunen etxeetan. Logeletan edo saloietan kokatzen dira batez ere.
Eros esta Psique Canova: Marmolez egina. Gai mitologikoa. Adierazkortasun handia -X forman eginda eta X-ren erdian haien aurpegiak ikusten duenaren atentzioa horra bideratzeko. Formak eredu klasikoak: linea zuzenak eta prezizio handiz eginak

Deskargatu

PDF Word HTML