Economy

Ekonomia2,9 KB

Promozio politikaren helburua salmentak merkatuan produktua edo zerbitzua ezagutzera emanez handitzea da, enpresaren irudia sendotuz edo produktuaren erosketa bultzatuz. Salmenten promozioa enpresak epe motz batez produktuaren salmentak handitzeko asmoz bultzatzen duen merkataritza ekimen multzoa da. Promozioa arrakasta handiagoa dute kontsumo handiko produktuetan aplikatzen denean, ospe handiko produktuetan baino. Promozio adibide batzuk:Produktuaren erosketarekin opari txiki bat egin, (2x1). Salmenta pertsonala: Informatzea, erosketara bultzatu eta bezeroa produktua erostera konbentzitzea du helburu eta saltzailearekin kontaktu zuzenaren bidez egiten da. Harreman publikoak: Enpresak pentsatu duen irudia sortu, sendotu edo mantentzeko bultzatzen dituen ekimen multzoei deitzen zaie. Merchandising-a: Produktuari salmenta gunean irteera ematen laguntzen dion baliabide multzoari deitzen zaio. Produktuaren marka eta aurkezpena oso elementu garrantzitsuak dira. Salmenta lagun dezakeen faktore bat merkataritza establezimenduan duen kokapena da. Denda ataletan banatzeak, koloreak, kartelek, argiztapenak, aurkezpenak, animazioak…HAE: Na: lehengaien urteko kontsumoa / lehengaien batez besteko stocka. Nf: fabrikazio bideko produktuen urteko kostua / fabrikazio bideko produktuen batez besteko stocka. Nv: kostu-prezioan baloratutako salmenten urteko bolumena / produktu bukatuen bataz besteko stocka. Nc: salmenta-prezioan baloratutako salmenten urteko bolumena / merkataritza kredituen bataz besteko saldoa. NP: erosketen urteko bolumena / hornitzaileen zorren bataz besteko saldoa. HAE: ekoizpenerako materialak biltegian sartzen direnetik bezeroen falturak kobratzen diren arteko epea da. HA: enrpesak ekoizpenerako materialen erosketen inbertitu duen dirua berreskuratzeko behar duen denbora.

Deskargatu

PDF Word HTML