Diktadura frankistaren finkapena eta krisialdia (1959-1975)
Frankismoaren amaiera (1960-1975)
Laugarren eta azken aldi hau 60ko hamarkadaren amaieratik diktadorearen heriotza arte doa.
Erregimen frankistaren krisia
Barne-politikan, Francoren osasun kaskarra agerian zegoen eta pixkanaka erabaki politikoetatik urruntzen joan zen. Nazioarteari begira ere, egoera ez zen erregimen frankistaren aldekoa; 1973ko petrolioaren krisia izan zen gertaerarik nagusiena. Saharako lurraldea Marokoko eta Mauritaniako administraziopean geratu zen, baina oinarrizko auziak oraindik konpontzeke jarraitzen du.
Frankoren heriotza eta diktaduraren amaiera
1975eko azaroaren 20an Franco hil zen eta, 1967ko Lege Organikoari jarraituz, Gorteek Joan Karlos errege izendatu zuten, Arias Navarro gobernuburu zegoelarik.
Erregimenaren oposizioa
60ko hamarkadako ekonomiaren garapenak aldaketa soziokultural ugari ekarri zituen eta horrek ondorioak izan zituen, besteak beste, protesta gehiago eta oposizioaren hedapena:
- Municheko Batzarra.
- Langileak ere mugitzen hasi ziren eta beraien eskaerak greben eta manifestazioen bidez bideratu zituzten.
- ETAren eragina ere aipatu behar dugu.
- Elizak ere oposizio nabarmena egin zuen.
Oposizio politikoaren antolakuntza
Oposizio politikoa bi talde nagusitan banaturik zegoen:
- Espainiako Alderdi Komunista (PCE): Santiago Carrillo zen PCEko buru, komunismo sobietarretik urrundu zelarik.
- Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE): Felipe González izendatu zuten alderdiko idazkari.
Aldaketa soziokulturalak
60ko hamarkadako ekonomiaren hazkunde handi eta azkarrak sakon-sakonetik aldatu zuen herrialdeko gizarte-egitura.
Hirigintza-prozesua eta gizarte-aldaketak
Industrializazioak gora egin zuenez, lehen sektoreak nabarmen egin zuen behera.
Pentsamolde-aldaketak
Pixkanaka, emakumea lan-munduan sartzen joan zen. 1960an hezkuntzan erreformak egin ziren analfabetismoari aurre egiteko.
Kulturaren susperraldia
40ko hamarkadan kultura oso txiroa zen, intelektual asko erbestean baitzeuden.