Diktadura Frankistaren Finkapena, Garapena eta Krisialdia

Historia4,43 KB

Ekonomiaren Garapen Aldia (1957-1973)

Diktadura frankistaren hirugarren aldia 1957an hasi zen, autarkiaren porrotaren ondoren gobernuak ekonomia egonkortzeko planak abian jarri zituenean, eta 1973ko krisi ekonomikoaren eragina sumatu arte iraun zuen. Aldi honetako ezaugarririk bereziena ekonomiaren garapena eta hazkunde ekonomikoa izan zen.

Egonkortze eta Garapen Planak

50eko hamarkadaren hasierako irekitze-pausoak ez ziren nahikoak izan eta 1956an hainbat arazo ekonomiko oso larriak zeuden: defizit publiko handia, inflazioa eta dibisen erreserba-gabezia. Ezinbestekoa zen neurri berriak ezartzea porrot ekonomikoa saihesteko.

Ekonomia-politika berriaren sortzaileak teknokratak izan ziren, Opus Deiri lotutako pertsonak. Munduko Bankuaren aholkuak jarraituz, Egonkortze Plana diseinatu eta abian jarri zuten (1957-1959 lege-sorta). Helburua Espainiako ekonomia bultzatzea eta berritzea zen, eta horretarako honako neurri hau hartu zuten:

  • Pezeta debaluatu zuten merkataritza-balantza hobetzeko.

Garapen Ekonomikoaren Faktoreak

BPG-a eta per capita errenta bikoiztu egin ziren garai honetan, Europako beste estatuen mailara hurbilduz. Hazkundea hainbat faktoreri esker izan zen posible:

  • Nazioarteko egoera: Ekonomiaren hazkunde-garaia zen mundu mailan.
  • Atzerriko kapitalen inbertsioak: Eskulan merkeak erakarrita, inbertsioak egin eta teknologia berriak ekarri zituzten, industria-garapena bultzatuz.
  • Turismoaren gorakada: Batez ere Europatik etorritako turistek, prezio merkeek erakarrita, dibisak ekarri zituzten (erregimenaren onarpenaren adierazle).
  • Emigrazioa: Langabeziari aurre egiteko, nekazari-guneetako jende askok Suitza, Alemania eta Frantziara emigratu zuen lan bila.

Hala ere, hazkunde "miragarri" hau desorekatua eta mugatua izan zen, eta aurrerantzean arazo larriak eragin zituen.

Politika: Immobilismoa eta Kanpo Harremanak

Ekonomia hazi bazen ere, politikoki askatasun-gabezia zen nagusi. Kontinuismoa eta immobilismoa izan ziren garaiko ezaugarri nagusiak. Barne-politikan, Francok boterea "familien" artean modu orekatuan banatzen jarraitu zuen, teknokraten sektorea egonkortuz.

Sektore horrek irekitze-pauso batzuk txertatu zituen, adibidez, Prentsa Legea onartu zen. Kanpo-politikari dagokionez:

  • Ekuatore Ginea deskolonizatu zuten.
  • Gibraltarren inguruko aldarrikapenak egon ziren.
  • Harremanak finkatu ziren herrialde arabiarrekin eta Hego Amerikarekin.
  • AEBrekin harreman militarrek jarraitu zuten.

Erregimen Frankistaren Krisia

Laugarren eta azken aldi hau 60ko hamarkadaren amaieratik diktadorearen heriotzara arte doa. Francoren osasun kaskarra agerian zegoen eta pixkanaka erabakietatik urruntzen joan zen. Carrero Blancok, sektore kontserbadorearen ordezkariak, diktadurarekin jarraitzeko asmoa zuen.

Nazioartean, petrolioaren krisia izan zen gertaera nagusia. Afrikako azken kolonian, Saharakoan, arazoak sortu ziren. Marokoko gobernuak Martxa Berdea antolatu zuen lurraldea berenganatzeko, Espainiako egoera larria aprobetxatuz.

Francoren Heriotza eta Diktaduraren Amaiera

1975eko azaroaren 20an Franco hil zen. 1967ko Lege Organikoari jarraituz, Gorteek Joan Karlos I.a errege izendatu zuten, Arias Navarro gobernuburu zela. Frankismoak krisia jasan zuen, botere-banaketa berriaren eta Arias Navarroren nortasun eskasaren ondorioz.

Erregimenaren Oposizioa

Ekonomiaren garapenak aldaketa soziokulturalak eta oposizioaren indartzea ekarri zituen:

  • Municheko Batzarra (1962): Oposizioko indarrak bildu ziren sistema antidemokratikoa salatzeko.
  • Langile eta ikasleen mugimenduak: Grebak, manifestazioak eta unibertsitateko protestak gogortu ziren.
  • Eliza: Vatikanoko II. Kontzilioaren ondoren, diktaduraren aurkako jarrera kritikoagoa hartu zuen.
  • ETA: 1958an sortua, Euskal Herriko askatasuna helburu zuen taldeak borroka armatuari ekin zion.
  • Alderdi Politikoak: PCE (Santiago Carrillo buru zela) eta PSOE (bi korrontetan banatua: errepublika berrezarri nahi zuena eta monarkia demokratikoa defendatzen zuena).

Deskargatu

PDF Word HTML