Digestio-aparatua: Funtzionamendua eta Atalak

Biologia2,47 KB

Digestio-aparatua

Digestio-aparatuak elikagaiak eraldatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zelulek xurga eta erabil ditzaten. Halaber, digeritu gabeko hondakinak kanporatu egiten ditu.

Digestio-hodia

Hamar bat metroko hodia da eta atal hauek ditu:

  • Ahoa
  • Hestegorria
  • Urdaila
  • Heste meharra
  • Heste lodia

Digestio-guruinak

Guruin erantsi batzuk dira eta zenbait substantzia jariatzen dituzte, elikagaiak degradatzeko beharrezkoak direnak. Hauek dira: listu-guruina, gibela eta pankrea.

Ahoa

Elikagaiak digestio-hodira sartzeko barrunbea da. Ahoan mihia eta hortzak daude:

  • Mihia: Organo gihartsua da; elikagaiak mugiarazi eta listuarekin nahasten ditu.
  • Hortzak: Elikagaiak mastekatzeko balio dute.
  • Listu-guruinak: Listua sortu eta ahora botatzen dute.

Faringea eta Hestegorria

  • Faringea: Digestio-aparatuaren eta arnas aparatuaren hodia da. Elikagaiak faringean zehar joaten dira ahotik hestegorrirantz. Epiglotis izeneko tolestura dauka, elikagaiei arnasbideetara pasatzen uzten ez diena.
  • Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen dituen hodi gihartsua da. Hestegorriaren pareten mugimenduari esker, elikagaiak urdailera iristen dira.

Urdaila

Digestio-hodiaren zabalgunea da. Urdailaren sarrerari kardia esaten zaio eta irteerari piloroa. Urdailean elikagaiak digeritzen hasten dira, urin gastrikoari esker.

Gibela

Behazuna sortzen duen guruina da. Behazuna behazun-xixkuan pilatu eta duodenora isurtzen da. Behazunak koipeak disolbatzen laguntzen du.

Heste meharra

Sei metro inguruko hodia da. Barruko paretek heste-bilo izeneko tolesak dituzte. Heste meharrean elikagaiak erabat digeritu eta substantzia elikagarri gehienak xurgatzen dira; gero, odolera pasatzen dira. Hiru zati ditu: duodenoa, jejunoa eta ileona.

Heste lodia

Digestio-hodiaren azken zatia da eta uzkian amaitzen da. Heste lodiko paretek ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte. Digeritu gabeko substantziak gorotz bilakatzen dira. Hiru zati ditu: heste itsua, kolona eta ondestea. Heste itsutik babes-sistemako luzapen bat ateratzen da: apendize bermiformea.

Deskargatu

PDF Word HTML