Descartesen teoria

Filosofia eta etika8,88 KB

Iritzi kritikoa:Descartes metodo baten bila hasi zen,bere ustez filosofiak ez baitzuen aurrera egiten.Izan ere,baieztapen filosofo guztiak airean zeunden,oinarri sendorik gabe.Hori dela eta,ezagutza ziurra lortzeko zalantzaren metodoa erabili zuen,duda izpiren bat sortzen zuena baztertuz.Hala nola,sentimenduzko datuak,askotan engainatu egiten gaituztenak eta aritmetika eta geometriako egiak.Horrela,zalantzaezina den gauza bakarra pentsamendua zela ondorioztatu zuen,esaldi batean laburbilduz ”Pentsatzen dut beraz naiz”/Descartesen teoriak zerotik hastera bultzatzen gaitu.Beraz,egi argi eta nabaria bakarrik izatera laguntzen,aurretik daukagun informazio guztia faltsua eta ez faltsua ezabatuz.Baina bistakoa da,zerotik hastea zaila dela,izan ere,dena ezin baita ezabatu.Horrez gain,fedea baztertzen du arrazoimena abiapuntutzat erabiliz(arrazionalismoa)/Halaber,arrazoimenaz aparte beste hainbat baliabide daude non,Descartesek ez dituen kontutan hartzen.Horietako bat,esperientzia izango litzateke.Honek hainbat erabaki hartzeko unean eragin zuzena baitu,aurrez bizi izandakoagatik/Nire iritziz,teoria hau nahiko egokia da.Izan ere,zerotik hasten bagara ez dugu inolako aurreiritzirik eta arrazoimenaren bidez ziurra dena lortuko genuke.Baina gizakia ez dago arrazoimenaz soilik osatuta,sentimenduak ere baditu eta hauek beste modu batera jokatzera eragin dezakete non,egokiak izan daitezke.Guk zerbait txarra dela uste badugu,ez baitugu egingo.Ondorioz,teoria honetan ziurtasuna lortu ahal dugu zalantza egiten ez dugunean eta arrazoimenean soilik oinarritzen bagara, ez gara hain ziur egongo.Gorputza:Gizakiaren osagaietako bat da arimarekin batera. Substantzia bat da esentzia hedadura den, hots, Jainkoaz gain ez du ezeren beharrik izateko eta materiaz betea da. 3.egia da Munduaren existentzia frogatzearekin batera gorputzarena frogatzen du Descartesek. Prozesu fisiko/mekaniko batzuei esker mugitu eta aldatzen da. Ez du pentsatzen eta arimarekin glandula pinealean komunikatzen da.Substantzia:Jainkoaz aparte existitzeko beste ezeren beharrik ez duena da. Descartesen arabera substantziak ez ditugu hautematen baina bai beraien atributuak, ezaugarriak edo ideia argi eta bereziak. Descartesek 3 substantzia bereizten ditu eta substantzia horiek bere 3 egiak dira; Jainkoa(1.a), arima(2.a) eta Mundua(3.a). Lehenengoaren atributua perfekzioa da, bigarrenarena pentsamendua eta hirugarrenarena hedadura.Esentzia:Descartesen arabera gauzen benetako funtsa, aldatzen ez dena, dirauena, benetako izaera da; ni naizena egiten nauena. Substantzien ezaugarria da, atributua, guk hautematen duguna. Bere 3 substantzien; Jainkoa, arima, Mundua, esentziak hauek lirateke; perfekzioa, pentsamendua eta hedadura.Arima/res congitans:Descartes dualista denez gorputza eta arima hartzen ditu gizakiaren osagaitzat. Berarentzat arima bigarren substantzia da, zeinen atributua pentsatzea den. Substantzia pentsatzailea da, ez hedatua. Descartesen lehen egia da eta bere existentzia zalantzaren metodoaren bidez baieztatzen du. Izan ere, zalantzan ez duen gauza bakarra zalantzak dituela da, beraz, pentsatzen duela. Arima glandula pinealean elkarkomunikatzen da gorputzarekin.Jainkoa:Descartesen bigarren egia da. Lehen substantzia da, Jainkoak ez ezik gauza guztiek behar dutelako existituko badira, eta bere atributua perfekzioa da. Existitzeko ez du ezeren beharrik . Jainkoak ezarri dizkigu jatorrizko ideiak eta perfekzioaren ideia ere berak ezarri digunez, bera perfektua izango da nahitaez. Hortaz, ziur egon naiteke existitzen dela. Gainera, Descartesek Munduaren existentzia demostratzeko erabiltzen duen garantia edo abiapuntua da.Mundua:Hirugarren substantzia da, zeinen atributua edo esentzia hedadura den. Materiaz betea dago, fisikoa da. Jainkoaren existentzia erabiltzen du Descartesek Munduarena baieztatzeko,aurrez Jainko txar baten ideia baztertuz, perfekzioaren ideia Jainkoak ezarri digunez berak perfektua izan behar baitu. Orduan, mundu honek ezin du faltsua izan, Jainkoa perfektua bada ezin gaituelako engainatu.



Egia:Desacartesek bere metodoaren bidez lortu nahi duen hori da. Berarentzat egia ziurtasun osoa duena, zalantzarik sortzen ez diona da; ezagutza ziurra, argia, berezia. Bere lehen egia zalantza da eta hau arrazoiaz baliatuz aurkitzen du, arrazoiak egi hori onartzen baitu, ebidentea da. Zentzumenetik jasotzen duguna ez da egia, ezin gara fidatu ez delako nabaria eta argia.Ebidentea:Descartesentzat zalantzarik sortzen ez diguna da ebidentea,arrazoiak horrela dela frogatzen diguna,ziurtzat hartzen duguna.Lehenengo ebidentzia pentsatzen dugula da,zalantzarik sortzen ez digun lehen gauza.Ez du ezeren beharrik egia dela frogatzeko.Descartesek egiak lortzeko erabiltzen duen irizpidea da zalantzarekin batera.Zalantza:Descartesen metodoaren abiapuntua da,helburutzat egia ezagutzea duelarik.Ziurra,nabaria…ez dena da.Aurkitzen duen lehen egia da,zalantza egiten duela ziurtasun osoz agertzen baitzaio.Hasiera batean zalantzarik sortzen ez dion gauza bakarra zalantza egiten duela da.Arrazoia:Egia bilatzeko ezinbesteko tresna da,abiapuntua,ezagutza lortzeko ezinbestekoa.Gizakiok jatorrizkoa dugu,jaiotzen garenetik dugu eta Jainkoak ezarri digu.Arrazoizko ideiak soilik dira egiak.Aburu:Descartesentzat iritziak ez dira egiak,ez dira ezagutza kontsideratzen,usteak dira.Arrazoiak ez ditu onartzen edo ez dira ebidenteki agertzen.Ez dira nabariak,nabaritasunaren irizpidetik kanpo gelditzen baitira.Metodoa:Egia bilatzeko ezinbesteko tresna da,bilatzeko modua,jarraitu beharreko bidea edo pausoak.Bere metodoa zalantzaz baliatzen da,horrela zalantzarik sortzen ez dion hori izango da egia.Egia bilatzeko arrazoiaren erabilera ezinbestekotzat jotzen du.Jainkoaren existentzia:Descartesek bere existentxiaren nabaritasuna pentsamenduan aurkitu du eta bere pentsamenduko ideiak hiru multzotan sailkatzen ditu:1)Eratorriak, kanpotik jasotzen ditugunak (eguzkia, etxea…) 2)Irudimenezkoak edo nik sortuak direnak (elefante hegalaria…) 3)Jatorrizkoak, sortzez ditugunak/Descartesen pentsamenduan perfekzioaren ideia aurkitzen da eta ziur dago berau ez dela irudimenezkoa, hau da, ez duela berak sortu eta era berean, e dela eratorria kanpoan ez baitu perfekzioak existitzen. Arrazoia dudatzailea denez inperfektua da, hori dela eta, perfekzioaren ideia jatorrizkoa dela ondorioztatzen du eta baita berau geure pentsamenduan ezarri duen izaki perfektua dela, hots, jainkoaren existentzia arrazoimenaren bidez frogatzen du, bigarren egia (analisi erregela). Hala ere, Descartesek honako frogara joko du jainkoaren existentzia frogatzeko: Jainkoa guztiz perfektua da eta perfekzio guztiak bere baitan daude eta perfekzioaren ideiak existitzen duenez, jainkoak existitzen du./Descartesek beste froga batera joko du jainkoaren existentzia finkatzeko.Argumentu ontologikoaren bertsio berria honela adieraz daiteke:1)Jainkoa guztiz perfektua den izakia izango litzateke.Beraz,perfekzio guztiak bere baitan aurkituko lirateke. 2)Existitzea perfekzioa da. 3)Beraz jainkoa existitzen da/Dena den,Kant eta enpiristen aldetik kritika zorrotzak jaso zituen.Munduaren existentzia:         Descartes bere pentsamenduaz baliatuko da Jainkoa nahiz bere existentzia frogatzeko. Jainkoaren ezaugarria perfekzioa bada berau ona ere izango da, hori dela eta, ez nau engainatuko eta beraz deabru gaiztoaren existentzia bertan behera geratzen da eta honela pentsamendu argi eta berezi guztiak egia direla esan dezakegu./   Gorputz hedatuen mundua, materiazko mundua, hauteman dezakegu argi eta bereziki eta gorputzaren ezaugarria hedatua izatea denez, gorputz hedatuen existentzia ziur dago, beraz, baita munduaren existentziaz ere, hirugarren egia (sintesi erregela). Hala ere, argi uzten du munduaren existentzia Jainkoaren existentziak baldintzatzen duela./           Mundua eta bere zatia den gizakia ikuspuntu mekanista beten arabera aurkezten ditu. Bere ustez, naturaren mugimendu eta aldaketak gidatzen dituzten lege fisiko batzuk daude, hau da, mundua nahiz giza gorputza elkarri loturiko pieza autonomoz osatuak dira eta ordena mantentzeko elkarlanean aritu behar dira./

Deskargatu

PDF Word HTML